Edukira joan

Tolosaldeko Hitza

Tolosaldea eta Leitzaldea
2008ko uztailak 4, Ostirala

Harpidetu zaitez!

Elkarrizketa Digitalak

Jokin Bildarratz

Jokin Bildarratz

Tolosako alkatea

2007-12-20 - 18:30

Jokin Bildarratz Tolosako alkatea HITZAren erredakzioan izan da. 19:45ak arte egon eta gero, alkateak elkarrizketa digitalerako HITZAra heldu diren azken galderak erantzun gabe utzi behar izan ditu, elkarrizketa digitalaren tartea amaitu egin delako. Erantzun gabeko galderen egileei, barkatu eragozpenak eta mila esker parte hartzeagatik

Erantzundako galderak:

1

G. Kaixo! oso interesgarria iruitzen zait prest egotea gure galderak erantzutea. eskerrikasko. Aparkalekuekin arazo handia dago Tolosan. Nola konponduko duzue? Idoia ortiz

E. Kaixo idoia: arrazoi duzu arazo dexente dugula aparkalekuarekin; hala eta guztzi ere ari gara hainbt neurri hrtzen: Alondiga, Belate...ea. Hala eta guzutiz ere sentsibilizazioaren ingurun zerbait egin beharrean gaudela ere iruditzen zait. Jokin

2

G. Zenbat kobratzen duzu hilean alkate izateagatik? Miren

E. bufff; jende askok baina gehigo eta hainbat jende baina gutxiago; lana ere asko Eskerrikasko Jokin

3

G. Herritar asko daude oso haserre udalak herriko kale ia guztietan jarri dituen autoentzako oztopoekin. Zergaitik jarri dituzue? Ez al zaizkizu gehiegi iruditzen? Hainbeste protestek ez al dute ezertarako balio? Errepideko oztopoak

E. Horixe protestek eta haserreak balio dutel; oinezkori lehentasuna eman nhi zaio; lehenago baina istripu dexente gutxiago dago; hala eta gutziz ere guztiz irekia gaude egin den guztiakuestiontzeko; mugikortasun mahai ba dago eta han bertan erabakitzen denarekin ni ados; han bertan parte hartzea gonbidatzen zaitut Jokin

4

G. San Esteban auzoan etxeak egiten hasten direnean, Bonbereneako gazteei beste etxe bat eskeintzeko asmorik ba al du Tolosako Udalak? Hala bada, etxe horrek autogestionatua izaten jarraituko luke ala udala arduratuko litzateke gazte horiek sortutako gastu eta etekinak administratzeaz? kepa

E. Kaixo Kepa: Bonberoko jendearekin lana egin beharrean gaude; oso mogimenu interesgarri da den bezala, autogestioren kontzeptuaren baita-, elkarrekin lanerako prest eta beste irtenbiderik ez dago gainera Eskerrikasko Jokin

5

G. Aupa Jokin! Azkenaldi honetan kargu berri asko dituzula ikusita, denboraik gelditzen al zaizu Tolosako alkatetzara dedikatzeko? Bestalde komentario txiki bat: Ikusirik ia alderdi guztietan banatu dituzuela ardurak eta hori dela eta soldatak jarri, ez ziat gaziki iruditzen lan arduratsua delako herritaren arazoak konpontzeko lanegitea, zure kasua harigarria irudizten zait: Soldata igoera aplikatu eta gero lehen baino dedikazio gutxiago eskeini zure karguak eskatzen duen lanari? Nik pentsatzen zuen lan batean ordutegi aldetik redukzioa egoten denean soldatean ere jeitsiera izaten zela... Xabier

E. Kaixo Xabier: gauza asko esn dituzu lerro gutxietan; oraindi seguruenik jende asko baina ordu askosaz gehiago egingo ditut egunero; goizeko 6etan jeikitzen naiz eta osdo berandu joaten naiz ohera; seguruenik ez dut inongo arazorik izango zurekin tartexoren bat aurkitzeko eta elkarrekin amesten dugun Tolosaz hitzegiteko Jokin

6

G. Aupa Jokin! herritarrak zuzenen zukin hitzegiteko aukera ematea ondo dago: Nola eramaten da zuri buruzko kritikak entzutea? afektatzen al dizu? Ainara

E. Kaixo ainara: beti sortzen du nolabaiteko kezkak; ez dira beti kexk entzuten; normalean entzuten diren iritzi baikorren kopurua oso haundia da Eskerrikasko animoengatik Jokin

7

G. Noizkorako egin behar duzue kiroldegian rokodromoa? Euskadiko rokodromo haudienetako bat izan behar zuela jartzen zuen iragarkian. Ba al dakizu zenbat lizentzia dauden Alpino Uzturre eta Oargi mendi elkartean? Olako herri jendetsua izugarrizko afizioarekin mendian eta eskaladan eta oraindik ez duela berezko rokodromo munizipala? Josu Garcia

E. kaixo Josu: egia da oso gertu egon ginela rokodromoa egiteko; alde btetik kezka ere bada, arriskua e.a. eta beste alde batetik agian beste lehentasun btzu egon daitezke ere kirol arloan; hala eta guztiz ere zure erreflexioa asko intereatzen zait, eta komenigarri izan daiteke elkarrekin egote, zure iritzia entzuteko eta zuk gureak Besarkad bat Jokin

8

G. Aparkaleku ugari jarri dituzue azken aldian. Baina, nik ez ditut nahi etxetik hain urrun, izan ere, Alde Zaharrean bizi dira tolosar gehienak, eta han izaten da aparkatzeko zailtasun gehien. Lehen artxiboaren atzealdean zen guretzat leku egokiena, baina orain ez dugu, eta Euskal Herria plaza ere kendu nahi omen duzue. Zer egin behar dugu aparkatzeko Tolosan? Mikel

E. Kaixo Mikel: egiten ari garen obra kopurua dela eta aprakaleku gaia dexente zaidu zaigu. Beste alde batetik kontzientzi mailan ere ikusi beharra daukagu aldin kotxe gehiago dagoela eta lekua bera dela; hori gestionatu beharra dago eta horrek berak sortzen ditu zailtasuna Jokin

9

G. Seme-alabak izateagatik laguntzak ematen dira gaur egun. Ez al litzake egokia izango, Tolosako Udalaren partetik, Voith-Gorostidiko etxebizitzen zozketan bizikidetza-unitateetan kontutan hartzea hasierako eskaera egin zenetik seme-alabaren bat izatea edo haurdun egotea? Hau da, izena ematerako garaian bikote zenak, orain seme-alaba bat izan edo haurdun egonez gero, hori ez al litzake kontutan hartu behar etxebizitza bat esleitzeko garaian? Printzipioz ezetz dela dirudi eta... Xabi

E. Voith-Gorostidi eremuan ez da kontuta hartu lehen zozketan behintzat familiaren barruan kide kopuru; bai bigarren zozketan; hala eta guztzi ere seguruenik hurrengo zozketterako bai kontutan hartuko dela, arrazoia duzu egiten duzun plnteamenduan eta Jokin

10

G. oandik txirula jotzen ta musikako zaletasunakin seitze al dezu? hua bai ona... bixente

E. Kaixo Bixente: lehenago musika klaseak ematen nituen, txistua jo, pianoa, gitarra, baina orain erabat utzita ditut; hala eta guztiz ere ensaitzen hasi beharko gara Jokin

11

G. Abastosen jarri nahi dezuten Kafe Antzokia nork kudeatuko du? Noiz jarriko da martxan? Inaki

E. Iņaki: kafe antzokia egitekotan lehiaket publikora atera beharko genke; oraindi k ez dago garbi edifizio horren helburua, nahiz nahia zuk aipatu duzun horretn egon; gestionatzeko dugun zerbait da eta parte guztien artean adosteko gainera Jokin

12

G. EAJ-ren diskurtsoa AHT-ri buruz zein den aski jakina da: komunikabideek ez dute aukerarik galtzen horren berri emateko. Baina diskurtso "ofizial" horretaz aparte: trenak mesede egingo digula batere garbi ez daukana komenzitzeko: zer argudio erabiliko zenuke? AHT-ri buruz.

E. Asko; hla eta guztiz ere ez dut uste orain lerro batzutan komentzituko zaitukodanik; baina momentu honetan ez dago gi hori eztabaidan, egin hala ez egin; obrak martxn daude; momentu honetan beste hainbat gauza daude eztabaida gai: ingurugiroaren zaintza, zarata, afekzioak... Jokin Jokin

13

G. Zer egin duzu herritar guztien eskubideak errespetatuak izan daitezen Tolosan? Ondo iruditzen al zaizu apartheid egoera mantentzea eta 2000 herritarren bozka ordezkaritzarik gabe utziaz herriko alkate izatea? anaje urkola (tolosa)

E. Kaxi anaje: dakizun bezala lanean ari gara oraindik ahalik eta ordezkariitza zabalena eman dadin Tolosako Herrian; hala eta guztiz ere zuri itzuliko nizuke galdera, zer egin duzu zuk Tolosko Udaletxean egoteko aukera izteko? adeitasunez Jokin

14

G. Atadi kaletikan kotxeak pasatzen diranean sonu pila bat ateratzen dute alkantarilak zapaltzean.Kexa udaletXean jarrita daukagu noiz konponduko duzue? AMAIA

E. Ez dut ezagutzen gaia bain espero dut ahalik eta azkarren konponduko dugula; inporta al zaizu nere korreora idaztea? agian saio hau bukatzerako ahaztu egin zait eta: alkatea@tolosakoudala.net Jokin

15

G. Noizko espaloi bat Asunzion Klinikako bidean ?. Oso arriskutsua da eta jende asko ibiltzen da. Martin

E. Kaixo Martin: Alkdundiaren eskuduntza da eta horreta ari gara beraiekin; ez hori Izaskungo bidea ere Santa Luzitik ere Jokin

16

G. Tolosan nabaria da mendizaletasuna. Horren froga da Tolosan hiru mendi elkarte egotea, azpimarratzeko datua da. Baina beste herri handiago edo ta txikiagotan errokodromak badaude. Kiroldegian faltan botatzen degu. Noizko izango da? Aitor (Alpino Uzturreko presidentea)

E. Kaixo Aitor: aurrekoan zure kide bati erantzun diodala irudizen zait; atzekoa izan daiteke erantzuna. nahi duzunean egongo garela alegia Jokin

17

G. Ze balantze egiten duzu Bizigune Programaz? Ze erantzun emango zenieke etxe bizitzen erabilera txarra jasan duten jabeei eta orain Visesaren pasibitatearen aurrean zer egin ez dakitenei? Iņaki Arana

E. Kaixo Iņaki: Inoiz ez da nahikoa izango; zaila da norbait pisu bat alokarera ateratzen behartzea; honek eskatzen duena guztion artean lana batipt Jaurlaritz eta gure artean. Hala eta guztzi ere Tolosan bide onetik goazela iruditzen zait Jokin

18

G. Ez al duzu uste zuzentasunaren alde gehiago borrokatu beharko zenuketela interes ekonomikoei bakarrik begiratu beharrean? Euskal Herritarren eskubideak urratzen ari diren bitartean, eskuak gurutzatuta egotea ez al da tristea benetan?

E. Ez nago eskuak gurutzatuta; zu? Jokin

19

G. Orain dela ez horrenbeste udalean Ezker Abertzalea egon zenean, oposizioak ezarritako kartel, manifestazio, etab. onartuak eta errespetatuak izan ziren. Orain zergatik ez da beste hainbeste gertatzen?

E. Orain lehen bezla ari gara ikuspegi hortatik; hala eta guztzi ere galdera alderantziz ere ikus daiteke; zergaitik orduan kalņeetan pintada gutxiago, kolarik gabeko kartelak e.a. egoten ziren eta orain jarrera beste nolabaitekoa da? Animo Jokin

20

G. Zebra bideetako igoera horiek ulergarriak iruditzen zaizkigu denoi, baina ez al zarete herria koxka gehiegirekin betetzen ari? Adibidez, Kondeko aldaparen goialdean dauden bi koxkak (mendiak, hobeto) esajeratuak dira, kotxea izorratzeko adinakoak. Idoia Olano

E. Kaixo Idoia: izan daiteke. Aurreko batek ntzeko zerbait idatzi du; gonbitea zintzoa egiten dizut mugikortasunaren inguruan dagoen mhaiean partea hartzea. Animo Jokin

21

G. AHT proiektuak nola eragingo dio San Estebango eta Montezkuko auzoei? Karmen

E. Kaixo karmen: Oraindik ez dago garbi, exekuzio proiektuak ez daudelako, baina eragina izango da; iksui egin beharko da nola gestionetzen den; hor egongo gara elkarri laguntzeko Eskerrikasko Jokin

22

G. Zer esango diegu geure semeei hemendik 20 urtera, hormigoiez inguraturiko mendiek irla txikiak diruditenean, nola azaldu AHT, superportu, autopista, poligono industrial, zentral termiko... garapen jasangarriaren gezurrak betikoz irensten gaituenean? tolosar bat

E. Kaixo Tolosarra: Hala da; hala eta guztiz ere oraindik Tolosaldean %4 bakarrik okupatua dago; beste guztia berdea mantenduz. Baina ez dago oraingo egoera; mende hasierako argazkiak ikusita lurraren aldaketa nabaria da Jokin

23

G. ZERTAN DATZA ZUEN GIZARTE POLITIKA? JON

E. kaixo Jon: lerro gutxitan erantzutea zaila da, galdera oso zabala delako; gure gizartean arazoak dituzten kideei laguntzea eta eskutik joatea izango litzateke gure helburua, euren giro, kontestutik ahal den gertuena egonik Jokin

24

G. NOLA IKUSTEN DUZU INMIGRAZIOAREN FENOMENOA TOLOSAN? ZER EGITEN ARI DA UDALETXETIK GAI HONEN INGURUAN?

E. Lana asko egiten ari gara, ez Udaletxetik bakarrik, Tolosldea Garatzenetik ere. Asko ari dira ere Tolosan ditugun talde zoragarri btzuri esker. Desberdintasun desberdintasun elkarrekin bizitzeko, gozatzeko eta sufritzeko balditzak sortzen lagundu behar dugu; hori ez da gure lana bakarrik; guztiona baizik Animo Jokin

25

G. ZER ESKATU DIOZU OLENTZEROARI?

E. Nere familiarekin denbora gehiago; egoteko, bizitzeko, hitzegiteko... Eskerrikasko Jokin

26

G. NOLA EGITEN DA EUDELEKO LEHENDAKARIA ETA ALKATEA, BIAK BATERA IZATEKO?

E. Jakingo duzun bezala, EUDELeko buru izateko hautagai izan behar da; dendarien talde baten egoteko bezala dendaria izan behar da; hala eta guztzi ere normalean arazo berdinak egoten dira leku guztietan eta horrek asko laguntzen du informazioa e,a, edukitzeko; eta horretaz aparte oso tlde onak daude bai Udaletxean, bai EUDELen jokin

27

G. BEGIRUNEA PIZTEN DIZUN PERTSONAI HISTORIKO BAT.

E. Gerra Zibilean erbesteratu zen jende guztia, gu baina lehango borrokatzen aritu den jende guztia Jokin

28

G. Azken egun hauetan nire eskuetara udalak bidalitako liburuxka iritsi zen, non besteak beste azken denboraldian obrak direla eta erabiltezinak dauden aparkalekuak gabonetan eta inauterietan erabiltzeko moduan jarriko direla ematen zen aditzera. Eta ondo iruditzen zait. Ondo baino hobeto, ezinbestekoa, Tolosak aparkalekuekin duen arazo larria ikusita. Baina zuek segi lasai eraiki eta eraiki eta ikusiko dugu autoak gero nun sartzen ditugun! Harira bueltatuz Zumardi handiko parkalekuari buruz galdetu nahi nizuke. Zergatik erabat bukatu gabeko eremu batean (bukatu gabe zerbait esatearren), lurreko marrarik ere ez duen tokian eta garrantzitsuena, lehen ordaindu behar ez zen tokian T.A.O makinak jarri?Lotsagarria!Aparkalekuen arazoari, momentuz bada ere, irtenbide bat emango diozuela diozue ozenki udaletik eta gero hau egiteko! Hori bai! T.A.O makinak han daude lur konpaktatu horretan oker oker pikondoen gisan. Estanpa politta! Andoni

E. Kaixo Andoni: lurra mugatua; kotxe kopurua haunditzen; lurra gestionatu egin behar da; hori da saiatzen ari garen egiten; hala eta guztiz ere gehiago gustatuko litzaidake Zumardia Zumardi bezala errebeinfĄdikatzea, aparkalekua izatea baino. Jokin

29

G. Aurreko legegintzaldian bezala oraingoan ere 2000 tolosar ingururen ordezkariak ahotsik gabe utzi dituzue, PNV hitzez ilegalizazioaren aurka dago baina gero hauetaz baliatu eta ez dagozkien aulkiak hartzen ditu, guztia demokraziaren izenean. Zer egingo duzue 2000 tolosar horien borondatea errespetatzeko? Tolosan demokrazia 0

E. Zer egiteko prest zaude zu? Zerbait egiteko prest bazaude ez dut inongo zalantzarik adostasunetara ailegtuko garela. Animo Jokin

30

G. Eudel-eko buru egin eta lehen adierazpenetan bizkarzainen eskubideen lehentasuna jarri diozu zure buruari. Eta, non geratzen dira, Tolosakok ANV-EAE bozkatu dugunon eskubidea? Zer egingo duzu, nik hautatu ditudan hautetsiei udalean partehartzea ahalbideratzeko? Amaia

E. Kaixo Amai: agian nere lehen hitz guztiak irakurri behar dituzu; horrek esn nahi du agian informzaio piska bat falta zaizula; han bertan esn nuelako gutziek behar dutela lekua Udaletxe guztietan Animo Jokin

31

G. Gipuzkoako herri askotan ibiltzen naiz autoarekin lana dela eta. Hala ere, arazo latzenak Tolosan izaten ditut aparkatzeko. OTA ere, garestiena dago. Nere ustetan, aparkaleku arazoak konpontzeko publiko zerbitzu gehiago jartzean da. Zergatik ez, Tolosan? Unai

E. Kaixo Unai: dakizun bezala momentu honetan 700 plaza eraikitzen ari gara; hala eta guztiz ere lan orduetan Tolosan ez dut uste arazo haundirik dagoenik apartkatzeko; arazoa arratsaldeko 7etatik aurrera sortzen da normalean Jokin

32

G. Bi galdera egin nahiko nituzke: 1. Tolosaldea Garatzeneko arduradun nagusia izanik, noizko iritsiko da 28 kanala herri txikietara? Lehen eta bigarren mailako herritarrak al daude Tolosaldean? 2. Diskofestaren harian, hauteskunde-kanpainan sarrerarik ez kobratu eta hauteskundeak irabazitakoan bai? Edarien prezioak ez al dira ikuskatu behar? "Botelloia" egiten ez dugunoi ere horretarako gogoa jartzen ari zaigu Beoribarreko diskofestetan edariek dituzten prezioak ikusita! Tolosatik kanpokoa

E. 1.- "8 kanala dela eta saiatuko naiz ikusten zein izan daitekeen arazoa; hala eta guztzi ere orain gutzi Tolosaldeako Administrazio kontseilua sortu berria da, eta hitzegingo dugu herri guztien artean: 2.- Diskofestaren gaia dela eta informazio "okerra" duzula iruditzen zait; hauteskunde baina lehenago ere kobratzen zen eta. Jokin

33

G. Voith eko etxeak edo ia auzoa izango dugun hortan, zerbitzurik jartzea pentsatua al dago? lierni

E. Kixo Lierni: bai halaxe da; planeamenduaren diseinuan bertan dago eta nere ustetan oso leku polita eta ederra geratuko da; hala eta guztiz ere ez hor bakarrik; herri osoa dgu erreferente Gipuzkoan eta euskal Herrian eta horretan ere apaltasunez baina harro egon beharrena gaude Jokin

34

G. Izan dugun zubian, horrelako festatxoak prestatzea interesgarria iruditzen zait, hemen geratzen garen jende xumeok ere entretenigarriak izan ditzagun, tarteka gehiago, beste edozein aitzakiarekin antolatzeko asmorik ba al duzue? MĒ jose

E. Kaixo Mari Jose: arrazoi duzu; saiatuko gara horrlekaoak antolatzen, ez horiek bakarrik, zinea, kirola e.a. eskerrikasko Jokin

35

G. ABIBA edo festa hortara joaten diren gaztetxoak ez al dira gazteegiak? behar bada 16tik gora izan beharko luke Begoņa

E. Kaixo Begoņa: eztabaida hori ireki nahi dugu gurasoekin batera; euren batzordeetan eztabaidatuko dugu, hala eta gutziz ere faimili bakoitzaren erabakitzeko eskubidean ere badago Jokin

36

G. Oso gustora egoten gara topalekuan, ekintza asko ditugu eta gainera eguraldi hotzarekin ongi egoten da,pentsatu al duzute zabaltzea edo handitzea? Ainara

E. Kaixo Ainara: bai ari garela aukera ezberdiank ikusten ea lortzen dugun Eskerrikasko Jokin

37

G. EUDEL eko lehendakari izendatu berri zaituzte. Duela 2 aste ikusi eta entzun zitugun ETA ren atentatu baten aurrean zure gaitzespenik gogorrena bidaltzen. Aurreko astean herri honen eta herritarren eskubideen aurkako atentatua izan zen estatuaren partetik, 18/98 delako kasuarekin loturik 40ta gehiago herritar atxilotuak izan ziren. Ez al da hipokrita xamarra honen aurrean zure gaitzespenik ez egitea? Zuretzat soilik bizitza eskubidea ala da urratu ezin daitekeena? Lohitzun

E. Kaixo Lhitzun: eta...zergaitik esten duzu gaitzespenik egin ez dudanik? Nik giza eskubide guztien alde egingo dut borroka, jende gehientsuna bezala. Jokin

38

G. Zer sentitzen da alderdien legea injustutzat kalifikatu, hau ekiditeko eta herri borondatearen araberako udala osatzeko tresna (LOREG 92.2) eskuetan izan eta ezer ez egitean? Maialen

E. Kaixo Maialen: Aukera egongo balitz; horretarako borondate asko behar dira; elkarrizketa, baikorra izatea, pakezalea...orduan lortzen da. Konfliktoak demokrazia gehiagorekin lortzen da, ez koakzioa, biraoak e.a. animo Jokin

39

G. Lehenik eta behin esan nahi nuke, Jokin alkate ona dela; herriak nahi duen bezalako alkatea eta herritarren nahiak asetzen edo gutxienez saihatzen den alkate dela. Hala ere, esan beharra daukat ez datorrela nire ideologiarekin bat, nahiz eta onartzen dudan. Nire galdera onakoa da: zergatik ainbeste hitz polit adiezazpen askatasuna, berdintasuna...eta gero, herrritarrok Tolosako kaleetan jarritako kartelak kentzeko agindua? Gainera, ondoren udalak jarritako kartelak paretetan uzten dituzte gainerako danak kenduz ( zer esanik ez aldarrikapenenbat badu kartel honek) Gainera badakit aldez aurretik erantzuna eta erantzun honi erantzun nahi nioke: hau da, badakit gezurtatu egingo duela baina nik esa nahi nioke Jokini, argazkiak ere baditudala, udaletxeko langileak aurrez aipatutakoa egiten. Eskerrik asko aldez aurretik!! Josu

E. Kaixo Josu: nola gezurtatuko dut egian den zerbait? Horixe kartelak kentzen direla; guztiak; eta jendearen kontrakoak direnak, zuzenean; baina kartelak beti bezala astean behin kentzen dira; Udaletxearenak, edozeinenak; baina esn dugun bezala norbaitekin sartzen direnean segituan. Hor ere piska bat ikasi beharra daukagu; lekuak ere jarri beharko ditugu kartelak jarri ahal izateko, eta arauen bat ere Eskerrikasko Jokin

40

G. Zenbateko gastua suposatzen dio udalari TXULETA FESTAK eurotan? hurbilpen bat mesedez eta aurtengo datuak ez badaude aurreko urtekoak ere balio dit Norentzat da gure zergekin antolatzen den festa berri hau? Mikel Jauregi

E. Kaixo Mikel: datuak oker ez baditut; 70.000 euroko kostua eta 60.000 bat eurotako sarrerak; beraz, 10.000 inguruko galera Jokin

41

G. Non ikusten duzu zure burua etorkizunean? Gasteizen agian?

E. Ez Tolosan; Tolosa beti beti Tolosa, Tolosa beti aurrera Jokin

42

G. ez al duzue azmorik alokairu sozialak planteatzeko etxe bizitzaratako ? , alokairu sozialak benetakoak ezan nahi dut , ez geltokiko etxeetan bezala santi

E. Kaixo Santi: Orain egite ari direna Kiroldegiaren ondoan batzu sozialak dira eta Voithean ere seguruenik joango dira; orain isten ari gara Jaurlaritzarekin Jokin

43

G. 1) noizko TDT Tolosan? 2) zakurren kaka zenentzako? 3) Obrak egitea ondo deritzot, baina hauek egiten dituzten kalteak, noren ardura.Kaleak lokatzaz beteta,errepidean dauden zuloak.... 4) Hainbeste obra eta oraindik Tolosa guztian espaloiak zehar bideetan murriztu gabe... 5)GUINNESS-ean sartu daiteke Tolosa kotxeen reduktoreak kontatzen baditugu herri guztian. J.R. GOIKOETXEA

E. 1.- TDTaren ez dakit; saiatuko naiz galdetzen; korreoren bat bidali iezaidazu faborez 2.- Norberarentzako 3.- Ardura: eragiten dutenean; guri zaintza tokatzen zaigu 4.- Ez dut ulertzen 5.- Uste dut erantzun dudala Eskerrikasko Jokin

44

G. Jokin, kafe antzokiaren kontua, g puntua bezala, mito bat al da? Laida

E. Kaixo Laida: uste dut aurreko batean erantzun dudala; saiatzen ari gara baina ez da erraza; egoera ezberdin asko dago Jokin

45

G. 18/98 sumarioari buruz zer diozu? Beste udaletxe batzuk beraien elkartasuna adierazi diete inplikatuei. Tolosako udalak ez al du ezer esan behar hontaz? aloņa ugarte

E. Kaixo Aloņa: Tolosako Udalak ere egingo du Jokin

46

G. Herritar guztien alkatea omen zara. Ezagutzen al dituzu preso dauzen zure herritarren egoerak? Zerbait egiten dezu egoera hau aldatu dadin? tomas

E. Kaixo Tomas: Presoak bai daudela; egin? bai; agian norabitek pentsa dezakeena baina gehiago eta egin beharko nukeena baina gutxiago Jokin

47

G. Orain arte udaletxeak zituen batzordeak irekiak ziren. Oraindik zergatik ez? aitor

E. Kaixo Aitor: batzordeak orain arte zeuden bezala jarraitzen dute Jokin

48

G. Noiz arte Tolosan guardia zibilaren kuartela? mireia

E. Kaixo Mireia: ez dakit Jokin

49

G. Tolosako Udaltzainen arduraduna Ertzaina bat omen da. Zergatik eta zertarako mireia

E. Kaixo Mireia: Udaltzain Buru on bat dugu; zertarako? hobeto antolatzeko eta herria hobeto edukitzeko Jokin

50

G. aupa Jokin. Inrok ez al dizu esan komunikabideetan azaltzea asko gustatzen zaizula? xabier

E. Kaixo Xabier: Tolosako herria da puri purian dagoena; suertea dugu horrelao herria izateaz; pozgarria da Jokin

51

G. Disko festa gehiago izango al dugu? izugarri ondo pasatzen da bertan! ane

E. Kaixo Ane: seguruenik Urtarrilaren 12an Jokin

52

G. Gaur egun, ezker abertzalea Espainiaren pertsekuzio eta errepresioa jasaten ari dela uste ahal duzu? Patxi

E. Kaixo patxi: bai halaxe dela uste dut Jokin

Egindako elkarrizketak

Edurne Pasaban eta Asier Izagirre

Edurne Pasaban eta Asier Izagirre
Mendizaleak

2008-05-16

Antton Izagirre eta Hektor Espin

Antton Izagirre eta Hektor Espin
Tolosako alkate ohia eta hautetsi independentista

2008-05-08

Inaxio Perurena

Inaxio Perurena
Harri-jasotzailea

2008-02-21

Jokin Bildarratz

Jokin Bildarratz
Tolosako alkatea

2007-12-20

Gari Uranga

Gari Uranga
Realeko jokalaria

2007-11-22

© Tolosa Herria Hedabideak S.L. - Araba etorbidea 5, atzea 20400 - TOLOSA - Tel.: 943 65 56 95
Faxa: 943 65 00 18 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Tolosa Herria Hedabideak S.L.ko kideak: Galtzaundi Euskara Taldea
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Tolosaldeko Berriak Kultur Elkartea: 77 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa