Edukira joan

Tolosaldeko Hitza

Tolosaldea eta Leitzaldea
2008ko abuztuak 20, Asteazkena

Harpidetu zaitez!

Elkarrizketa Digitalak

Gari Uranga

Gari Uranga

Realeko jokalaria

2007-11-22 - 18:30

Realeko futbolariak HITZAren irakurleen galderei erantzun zien zuzenean azaroaren 22an, Tolosaldeko eta Leitzaldeko HITZAren erredakziotik.

Erantzundako galderak:

1

G. Zer nahiago duzu, Lehen Mailan partida kaxkarrak jokatzen aritu eta sufritzen, ala Bigarren Mailan puntako taldea izanik? Idoia (Tolosa)

E. Lehenengo mailan partidak jokatzea. Interes handiago duelako jende guztiarentzat. Denok nahi dugu Reala lehenengo mailan egotea.

2

G. Zein da zure jokalari faboritoa? Miren Urrutikoetxea (Ibarra)

E. Stoichkov Bartzelonakoa.

3

G. Nola eramaten duzu pertsona famatu izatea? Erraza al da? Iker (Irura)

E. Ez. Ez da erraza. Niretzat behintza ez da atsegina, ez dezulako bizitza normal bat egiten.

4

G. Amorrortu, Arconada eta Bakero. Direktibak hiruak bota zituen. Oraingo egoeran zein aukeratuko zenuke? Mikel (Leitza)

E. Bakoitzak bere alde onak eta txarrak ditu, eta zaila izango litzake hiruen artean bat aukeratzea.

5

G. Tolosaldeko jokalariren bat etorkizunean eongo da Errealean? Zein? Lander

E. Nik uste dut baietz. Tolosaldean beti egon dira jokalari onak.

6

G. Eta, beste galdera bat: urtarrilaren 3an Badiola aukeratzen badute, zein izango da zuen egoera? Luis

E. Informazio gehiegirik ez dugu eduki. Pixka bat itxaron beharko dugu, eta denek ikusiko dugu ze egoeran geratzen den Reala.

7

G.  Aldea nabaritzen al da 1. mailatik 2. mailara? Josetxo, Villabona

E. Bai. Aldea oso handia da. Fisikoagoa da bigarren maila, eta lehenengo mailak kalitate handiagoa du.

8

G. Txikia zinenean zein zen zure ametsa? Egun betea al duzu amets hori? Zer eskatzen diozu etorkizunari? Iņigo (Tolosa)

E. Nere ametsa beti izan da futbolari izatea, eta Realean egotearekin, gainera, esan daiteke amets hori bete dudala. Etorkizunari sasoia edukitzea eta nere taldea hemendik urte batzuetara beste egoera batean egotea.

9

G. Futbolaz aparte zein dira zure afizioak? Nekane (Leitza)

E. Eskalada izan da nire afizio handi bat, baina futbolarengatik ezin izan dut aurrera jarraitu. Pelota ere asko gustatzen zait.

10

G. Aupa Gari! Eskerrik asko zuzenean galderei erantzuteagatik. Hau da nirea: Zer moduz moldatzen zara entrenatzailearekin? Besarkadak Villabonatik. Eneko (Villabona)

E. Ondo moldatzen naiz. Hizkuntza ez dut ulertzen, baina tratuan oso atsegina da.

11

G. Realean ikusten al duzu zure burua? Aldatzekotan nora joango zinateke gustura? Juan Kruz (Anoeta)

E. Oraingoz gustura nago, eta nire esperantza da hemen jarraitzea urte askotan.

12

G. Zer esaten dizu jendeak kalean gelditzen zaitunean? Nekane (Tolosa)

E. Orain, gauden egoeran, gauza txarrak asko. Baina onak ere bai.

13

G. Txinatarren zurrumurruak nagusi dira Donostia aldean. Zer iritzi duzu zuk horren aurrean? Mikel (Donostia)

E. Ez dugu informazio handirik, eta itxaron beharko dugu zer gertatzen den urtarrilaren 3an.

14

G. Zein da Realaren krisiaren arrazoia? Aldageletan zein da anbientea? Eneritz (Tolosa)

E. Aldageletan giro ezin hobea daukagu. Arrazoiak asko daude egoera honetan egoteko; nagusiena, ekonomikoki taldea oso eskas dagoela izango litzateke.

15

G. Tentatu al zaituzte inoiz Athleticera joateko? Ezezkoa erantzun baduzu, zer egingo zenuke tentatuko bazintuzte? Nora (Azpeitia)

E. Ez dut berririk izan sekula. Ez naiz pentsatzen jarri zer esango nukeen. Oso gustura nago Realean.

16

G. Kuadrillan, lagunekin,...  zaudenean hitz egiten al dezue futbolari buruz? Emaidazu zure hamaikako gustokoa 1.go mailakoa. Eta 2. mailan? Joxean (Zizurkil)

E. Badakite ez zaitela gustatzen futbolaz hitz egitea eta errespetatzen naute.

17

G. Badiola edo Santos ? Azken partiduak nahiko txukun ibili zarete... -  Garaipenak noizko? -  Noiz aterako dira zaletuak anoetatik lasai? Aitor (Gaztelu)

E. Ez dugu informazio handirik gaiairen inguruan. Espero dugu asteburu honetan lortzea liderraren aurka, eta jendeari poz pixka bat ematea.

18

G. Etxetik kanpo jolasten dezutenean , gogorrak al dira autobuseko bidaiak? Jon (Ikaztegieta)

E. Egia esan bai. Gogorrak dira, baina neurri hauek hartu ditu klubak eta errespetatzen dugu.

19

G. Zer iruditzen zaizu Unai Emery Realeko entrenatzaile bezala? Luis

E. Egia esan erreferentzi oso onak ditut berarengandik. Baina ez dut nik erabakitzen.

20

G. Getafen zedituta egon zinenean taldea igo egin zen. Realak igo egin nahi du. Realari ikusten al diozu Getafek garai horretan izan zuen gogoa? Koldo (Zegama)

E. Ez da gogo handiagoa genuela. Lasaiago jolasten genuen, eta ez genuen ezer galtzeko eta asko irabazteko bai.

21

G. Reala kanpoko enpresa baten esku jartzeko aukerak, epe-motzera diru sarrerak eta ondorioz fitxaketak egiteko aukerak ekarriko dituela dirudi. Dena den epe-luzera arriskutsua izan daitekeela dirudi. Ba al duzu honen inguruan ezer esatekorik? Mertxe Odriozola

E. Itxaron egin behar da zein aurkezten den, eta zein diren hauen proposamenak.

22

G. Aupa Gari! bi galdera dauzkat zuri egiteko: Zer sentitzen da Vicente Calderon zelaian gola sartu eta gero? Eta futbola negozio hutsa dela argi dago, zer esango zenioke Realak partida galdu eta astelehenean burumakur lanera doan intxa horri? Jon Mujika

E. Calderonen gola sartzeak ilusio handia egiten du, eta beti gogoratuko dut hori. Denak sufritzen dugu, agian zaletuak gehien. Beraiei animoak ematea besterik ez zait tokatzen.

23

G. Realeko aldagelan zein da gehien erabiltzen den hizkuntza? Euskara, gaztelera, ingelesa,...? Mikel Urbizu

E. Azken bi urtetan, zalantzarik gabe euskara. Harro gaude horretaz.

24

G. Realak noiz egingo du benetan aurrera? Amaia

E. Denok nahi duguna da, baina gauzak ez daude errazak eta denon artean joan behar dugu aurrera.

25

G. Euskarak ba al du lekurik Realen?zenbateraino erabiltzen duzue? Olatz

E. Bai. Azken bi denboraldietan batez ere, gehien hitz egiten den hizkuntza da, dudarik gabe.

26

G. Zein dira lehengo mailara igotzeko hautagaiak? imanol

E. Oraindik asko geratzen da. Hemendik hilabete pare batera edo jakingo dira zein diren hautagaiak.

27

G. Futbolari askorentzat Barįan jokatzea da ametsa. Zuretzat ere bai? Maitane

E. Ez. Nire ametsa beti izan da hemen egotea.

28

G. Oaintxe ai naiz zure galderak ikusten Gari. Oso pozgarri iruitzen zait Tolosako komunikabideei kasu egitea. Lehenik eta behi, beraz, milesker. Eta hona galdera: denboraldia hasi zenetik, zenbatetan pentsatu duzu benetan realak igotzeko aukerak dituela? ametsa ala errealitatea? maddi

E. Esperantza beti eduki dut, baina beti esan dut ez zela gauza erraza izango, eta ikusten ari da.

29

G. Futbolari ez bazina zer izango zinateke? Julen

E. Ez dakit. Ez naiz sekula planteatu. Jendearekin tratuan ibiltzearekin lotutako zerbait, ez dut uste enpresa batean egongo nintzatekeenik.

30

G. Athleticekoa naiz baina pena emateit aurten ez dagola derbirik. noizko hurrengoa? aitor

E. Ez dakit. Bi aukera daude. Gu igotzea edo beraiek jeistea... Espero dut aurrenekoa izatea.

31

G. zemuz ematen dia kritikak?ohitze al zea aitor

E. Ohituta gaude. Hasieran gogorrak egiten dira, baino urteak aurrera doazen heinean ikasten duzu hau dena baztertzen.

32

G. zer da entrenamendutako gogorrena? noizbait etsi dezu? zeinekin moldatzen zea hobeto? MILESKER GARI galder

E. Hotzarekin entrenatzea da gogorrena.Baina etsi ezkero ez dago etorkizunik. Jokalari askorekin, baino hobetoen etxekoekin.

33

G. Gari! Getaritik ai naiz: Zein pertsonai famatuk intimidatzen zaitu? zeinekin hartuko zenuke kafe bat gustora (ezagutzen ez duzuna)? patri

E. George Bush-ek intimidatzen nau. Beldurtzekoa da honek egiten dituenak. Kafe bat orain espetxean dagoen nire lagun Ismarekin hartuko nuke gustura.

34

G. parrandarako lekuren bat Gari!

E. Asko daude, batez ere, Euskal Herrian.

35

G. Zein taldekiderekin moldatzen zara ondoan? futbol zelaitik kanpo harremanik mantentzen duzue? afariak, juergak...jejeje Igor

E. Harreman handia dugu futboletik kanpo, eta askotan geratzen gara afaritxoren bat egiteko. Baina azken urte hauetan juergak oso gutxi.

Egindako elkarrizketak

Edurne Pasaban eta Asier Izagirre

Edurne Pasaban eta Asier Izagirre
Mendizaleak

2008-05-16

Antton Izagirre eta Hektor Espin

Antton Izagirre eta Hektor Espin
Tolosako alkate ohia eta hautetsi independentista

2008-05-08

Inaxio Perurena

Inaxio Perurena
Harri-jasotzailea

2008-02-21

Jokin Bildarratz

Jokin Bildarratz
Tolosako alkatea

2007-12-20

Gari Uranga

Gari Uranga
Realeko jokalaria

2007-11-22

© Tolosa Herria Hedabideak S.L. - Araba etorbidea 5, atzea 20400 - TOLOSA - Tel.: 943 65 56 95
Faxa: 943 65 00 18 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Tolosa Herria Hedabideak S.L.ko kideak: Galtzaundi Euskara Taldea
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Tolosaldeko Berriak Kultur Elkartea: 77 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa