

Edurne Pasaban eta Asier Izagirre
Mendizaleak
2008-05-16 - 12:00
Edurne Pasaban eta Asier Izagirre mendizale tolosarrak HITZAren erredakzioan daude une honetan zuen galderak erantzuteko, 13:30ak arte. Bidali zuen galderak!
G. Aupa bikote! Zorionak lortutakoarengatik. Edurnerentzat galdera: emakumea zaren horretan, hilekoa duzunean zenbateraino eragiten dizu mendi gogor bat igotzeko momentuan? Erraztasunak behintzat, ez dizkizu emango! Eskerrik asko Idoia
E. aupa ido, egi esan ez dela errasa. baina askotan hilerokoa galdu egiten det, nik uste dut tensioagatik dela, bereziera da igoera bukatu eta segituan etotzen dela. eta tokatzen bada, ba etxean bezala. Mila esker.
G. Asier, horren ondo moldatzen zara mendian... Ez duzu beste 8.000 mendiak igotzeko asmorik? edo beste arrazoi batzuk daude? Eneko
E. egia esan oso ondo moldatu izan naiz mendian. nere asmoa mendia egiten jarraitzzia da , bai zortzimilakoak giten eta bestelakoak.. mila esker Eneko
G. Epa bikote! 14 orduak egiteko asmorik? Egin al duzue noizbait?
E. Ez dugu iņoiz egin, eta aurten ere ez det uste parte artuko dugunik, ez gogoa falta zaigulako, momentuz lesio txiki batzuk ditugu eta medikuak ez liguke utziko. Muxu
G. Jan berezia behar al da hola ibiltzeko? asier
E. berez ez. ni uste det benetako jana ,esateako gustoko dezun jana emanda hori dela gorputza eskertzen duen saria.
G. Iepa! Nik iganden XIV orduk in behar ditut. Bakit ez dala berdina, baina aholkuik bai pareja? Milesker Luis
E. zure erritmora joan, ez begiratu besteek egiten dutena, bakoitzak bere erritmoa du. hau disfrutatzeko martxa bat da, ondo jan eta importantena ongi idratatu
G. Kaixo arratsaldeon, eta zorionak! Edurne, mendizalea ez bazina, zer izango zinateke? Anne
E. Egia esan dudak izango nituen, nik ingeneritza tekniko ikasi nuen, baina ez dut nire burua igeniero bezala ikusten. irakazkuntza mundua gustokoa det, baina zaila edukiko nuke
G. Kaixo! Galderatxo bat, zer da mendian gehien faltan botatzen duzuena? garbiņe
E. alako espedizio batean azkenean egunak ere luze egiten zaizkizu, eta denbora desente izaten degu pentsatzeko, eta alakotan normalian senideak lagunak eta nere kasuan emaztea faltan botatzen det.
G. Epa bioi! Badakit Euskal Herrian zortzimillakorik ez daukagula, baina mendi zoragarriak bai. Zuek, hemengo zein mendi aukeratuko zenukete? Karlos
E. ni Tolosar peto petoa izanda zer esan, UZTUURE mendia eta bertan eskalatzeko iriki genuen bidea.
G. Aupa, pareja! Zer moduz itzulera? Eta, hemen zaudetenean joaten al zarete mendira? Amaia
E.
G. Zeintzuk dia zuen mendizale gustukoenak?
E. nere kasuan topikua emengo du bainan Iņurrategi anaiak erreferentzi bat izan ziran, beraiek mandia eta espedizioak egiteko era aldatu zuten
G. Edurne zein da gehien kostatu zaizun 8000koa? Eta gutxiena? Politena eta itsusiena ? Asier Izagirrerentzat: Zein 8000koa da gustatuko zitzaizun igotzea gehien ? Aitor
E. Asier. NERE GUSTOKO MENDIA NERE LEHEN 8000 KO MENDIA DA . Bertara lagun andi batzuekin joan nintzen eta ez genuen gailurra lortu, Bere izena Shisa Pagnma da.
G. Eguerdion beiei! Eta zorionak, gustura egongo zarete ez! Ea, asko ezagutzen zarete elkar, beraz, esaidazue, zein den bestearen dohainik handiena, eta maniarik jasangaitzena Gaizka
E. Asierren dohainik haundiena pazientzia da, kriston pazientzia du mundu guztiarekin. Eta mania bat ez nuke jakingo esaten, Edurneren dohainik onena eta berriz min andia egiten diona, bera esker onekoa pertsona dela eta askotan hori ordaintzen du.
G. Kaixo pareja! Ongi, itzulera! Nabari da sasoi onen zaretela, uain bezain ondo inoiz eon al zeate? zein edade da mendizale batentzako onena? Joxe Anjel
E. nik uste ez dago edaderik, edade bakoitzean neurrian ibili behar da. egia da guk momentu ona dugula, ez bakarrik edadearengatik esperientziak asko esan nai du
G. Egurdion! nire galdera bientzat da. Denbora asko igarotzen duzue kanpoan, eta eramaten al dituzue hemengo gauzak. Hau da, argazkiak, oroigarriak, musika... Karmen
E. asier, ni beti bertako musika eta lagunen eta senideen argazkiak ematen ditut.
G. Eunon pareja! Zer moduz? Jende edo mendizale askorentzat eredu zerate zuek, eta zuek, izan al dezue horrelakorik? Koxme
E. nik beti gehiago jakin duen gendea izan da nire eredu, beti besteentik ikastea saiatu naiz.
G. Nori eskaini diozue gailur hau? Axi
E. gailurra egin genuen egunian 10 urte pasiak zeuden Edurne eta ni espedizio berdina antolatu genuela eta orduan galurrean 10 urte eta gero galurrean topatzea izugarria izan zen eta berarekin ospatu nuen.
G. Zenbat denbora egiten duzue gailurrean? Juan
E. Egia esan oso mutxi. Dhaula gailurrean oso gutxi egon giņen eguraldi oso txarra egiten zuelako. 10 minuto
G. Azkenaldin komunikabide guztitan zaudete... Nazkatu xamar? Ai, ze plastak dian kazetarik, e? jeje
E. bueno egia esan pixkat gogorra egiten da, baina bete beharreko gauza da, uste dut aste honetan dena bukatuko da
G. Rollitoren bat-edo izaten al duzue han kanpamentuan? Ez dakit, hainbeste denbora elkarrekin...jeje. Bikotearentzat geratzen al da denborarik? Leire
E. gure kasuan ezin izan degu rollitorik izan. baina gure inguruan mugitu den jendea zeozer jan dute. emplan kolegitas jejejejej.
G. Zorionak bikote! Menditik bizitzea ez da ba erraza izango ez? Beste zerbait egiten al dezue mendiaz aparte? Edurne
E. zuk esan dezu, ez da erreza. nik ( edurne) konferentzi asko ematen ditut estatuan zehar, mendiakin zerikusia dutenak, eta baita empresa giroan sartua nago. Asier berriz mendian ez dagoenean Aranzadi zientzia elkartean lana egiten du
G. Hemen de mendira joate al zeate? Edo pixkat deskantsatzen ai zeate? Bestela, nola entrenatzen dezue? Zorionak bioi! Aitor
E. noski, beti mendiarekin erlazionatu bizi gera. entrenatu korrika, txirrinda eta mendian entrenatzen dugu, gehiena eskalatzea gustatzen zaigu
G. Asier zuretzat: gustilloa hartu al diozu 8.000ko mendiei? Edurnek ya igota ditunak iteko asmorik bai? Nerea
E. Hasiera batean nere elburua Edurneri bere proiektua bukatzen laguntzea da eta gero beste mendi batzuk eskalatza gustatuko litzaidake Adibidez arkaitzen zeozer egitea
G. nola daude altuera horietan mendiak? hara joaten den jendeak zaintzen ditu?
E. Bai gu eta bertako gendea geroz eta kontzientziatuagoa dago mendia zaintzeas, eta askos gehiago kontrolatuta dago zakar asuntoa
G. Hasteko Zorionak!!! Zer da aurkitu duzuen gauzarik kuriosoena edo fuerteena mendian? objeturen bat, animali arraroren bat... Erantzun biek, mesedez... eskerrik asko! Lore
E. Dahulagiriko galurrean desgraziz mendizale bat dago hilik eta oso fuertea da bertan ikustea eta anekdota bezela basian elikoptero zahar bat zegoen eta ni pieza bat ekarri det etxera oroigarri bezela.
G. Asko sufritze al dezue mendin? Ta nola antolatzen dezue igoera Jon
E. gustoko lekuan aldaparik esaten dute, eta guri hau pasatzen zaiugu. noski sufritzen dugula, baina normalean badakigu hau, gauzak lasai panteatzen ditugu
G. Tolosa faltan botatzeko astia izaten al dezue? Imanol
E. noski baietz. Nere kasuan bertako lagunak eta parrandatxon bat egiteko gogu askorekin itzultzen naiz. dena bere neurrira baina denetik egin bear da
G. Ze iruitzen zaizue Juanitok eramaten duen ritmoa? 22. gailurra... Ez al da gehiegi? Josean
E. Juanito lortu duena izugarria. bainan ner uste ( asier) dena du bere garaia eta kontuz ibiltzeko ordua iritsi zaio.
G. Edurne, emakumea gizonen munduan. nola eramaten da hori? Asier, zuk ere nola ikusten dezu egoera hori?
E. gogorra da gizonezko mundu batena egotea, egia esan ongi moldatzen naiz, baina askenean pixua da.Gu mutilok Edurne kide bat bezela artzen degu eta askotan emakumia dela astutzen degu. bainan beti ditu gure mimoak
G. Kaixo! Deskribatu mesdez gailurrera igotzean bertatik ikusten duzuena. Eskerrik asko!! Andoni
E. egia esateko dhaula gailurretik ez genuena asko ikusi, dena laņotuta dago. baina izugarria da pixkanaka pixkanaka igotzen goazenean aspikaldean bailara gustia ustea.
G. Hango kultura ezagutzeko astia izan al duzue? Zer moduzkoa dira hango ohiturak, jendea? Animo! Patri
E. urte asko dira bertara joaten, eta arremana haundia da, gure bidaietatik oberena bertako gendearekin arremana da seguro
G. Kaixo!! Kontatuko anekdota kuriosorik? ANE
E. goiza askotan gure iratzargailua goizeko 7tan bertara urbiltzen diren HELIKOPTERUAK izaten ziren, ZE TXAPA.
G. menditik kanpo nolakoa da zuen bizitza iņigo
E. oso bizitza normala, entrenatu, eta bestela mundu guztia bezala, etxe giroko bizitza normala
G. Parrandaik iteko asmoa ba al daukazue? Edo garrantzi handia ematen al diozue zaintzeari? Ester
E. noski bai, parrandak egiten ditugu. dagoeneko kathamandu egin ditu batzuk
G. Espediziokoak gailurrera ez zarete batera iristen normalean. Hala da? Eta horrela bada, bakoitzak bere erritmoa ematen duelako da edo beste arrazoi batengatik?
E. asir eta ni beti batera iristen gera, baina bakoitzak bere erritmoa du, eta altura horietan itxoitea, ez da erraza
G. Bizioren batera renunziatu behar al da mendiarengatik? eider
E. Bizitzan objetibo bat duen guztia, beti zerbaitera renunziatu behar du, baina hau da bizitza
G. Edurne: zer moduz ematen zara hamar zortzimilakoak eginda dituzten beste emakume mendizaleekin? Asier: hamalauak egiteko asmorik?
E. Ongi moldatzen naiz beraiekin, Gerlinderekin lagun erlazio oso ona dugu, asko deitzen gera, elkar asko maite dugu.ez dituk 14 gailurrak egingo. ner asmoa Edurneri laguntzea da eta gero arkaitzean eskalatzeko irrikitan nao.
G. Eguraldi txarra dela eta, mendian gora joan ezin dezuenean, zertan okupatzen duzue burua?
E. nik ( edurne) irakurtzen denbora asko pasatzen dut, baina asierri ez zaio bate gustatzen, hau kampamentua buruz gora jartzen pasatzen du egun guztia, Alex Txikonekin batera
© Tolosa Herria Hedabideak S.L. - Araba etorbidea 5, atzea 20400 - TOLOSA - Tel.: 943 65 56 95
Faxa: 943 65 00 18 - E-posta: tolosaldean@tolosaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Tolosa Herria Hedabideak S.L.ko kideak: Galtzaundi Euskara Taldea
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Tolosaldeko Berriak Kultur Elkartea: 77 gizarte eragile.