« WORLD CAFÉ-AREN BESTE IRAKURKETA BATZahartzaro duinaren aldeko plataformak, 08/10/23an, Tolosan emandako prentsaurrekoan irakurritako oharra. »

2008-11-29

13:48:52 , zahartzaroduina , 284 hitz, 81 aldiz ikusia  
Atalak: Uncategorized

WORD KAFEA

TOLOSA 2015 PROIEKTUAREN BAITAN, AZAROAREN 28-RAKO ANTOLATU DEN “WORLD CAFÉ” EKITALDIRAKO, GONBIDATUAK IZAN EZ GAREN HERRIKO GIZARTE TALDEEN SALAKETAREN ARRAZOIAK:

“Gizartearen parte-hartzeak oinarrizko bi abiapuntu behar ditu: batetik, benetako bide eraginkorren bidez erabakitze-prozesu publikoak konpartitzeko prest dauden Erakundeak, eta bestetik, parte hartzeko prest dauden herritarrak eta gizarte taldeak. Oinarri horietatik abiatuta, parte-hartzearen benetako zentzua ulertzea gizartearen parte-hartzea gatazka dela baitaratzea, eta gatazka hori era baikorrean bideratzeko borondatea behar dela barneratzea da. Baldintza hori gabe, ez geundeke parte hartzeko eredu baten aurrean, ezpada heldugabetasun edo giza harremanetarako ezintasun eredu baten aurrean”.

“BAKETIK”ek antolatutako parte-hartzeari buruzko
prestakuntza programaren argitalpenetik ateratako Testua”

• Gaurko ekitaldia hau EZ DA PARTE-HARTZAILEA, ereduak eskatzen dituen baldintzak betetzen ez dituelako:

• EZ DA PARTE HARTZAILEA, helburua elkarrizketa eta hausnarketa baldin bada (gonbidatuei bidalitako gutunean adierazten den moduan), PARTE-HARTZEAK erabakitze-prozesu publikoak exijitzen dituelako.

• EZ DA PARTE HARTZAILEA, Erakundeak benetako bide eraginkorrak konpartitzeko prest ez dauden bitartean (Gizarte taldeei Udal batzordeetan parte hartzea uzten ez zaielako).

• EZ DA PARTE HARTZAIELA, parte hartzeko prest dauden herritar eta herriko gizarte taldeak kontutan hartzen ez badituzte.

• EZ DA PARTE-HARTZAILEA, parte-hartzea gatazka dela onartzen ez den bitartean eta gatazka ekiditearren kritikoak izan daitezkeen taldeak baztertzen badira.

• Gaurko “World kafe” ekitaldi honetan, ez gaude PARTE-HARTZE EREDU BATEN AURREAN, heldugabetasun edo giza harremanetarako ezintasun eredu baten aurrean baizik.

• Modu honetako “itxurakeri kanpainak” badute gainera ondorio maltzur bat. Benetan ezinbestekoa den gestio sistemaren baliogabetzea dakarrela, duen zentzuaz hustutzen dituztela, etorkizun motzean antzuturik gelditzen direlarik.

Gonbidatuak izan ez eta kanpoan bildu garenok, benetako bide eraginkorren bidez erabakitze-prozesu publikoak konpartitzeko prest gauden herritarrak eta gizarte taldeak gera, eta HORRETARAKO PREST DAUDEN ERAKUNDEAK EXIGITZEN DITUGU.

SINATZEN DUTEN GIZARTE TALDEAK:
Zahartzaro duinaren aldeko plataforma
AHT Elkarlana
Euskal Herria Sozialista
Bilgune Feminista
LAB
Sanbalspiko S.G.A

erantzun 1

Erantzun


Your email address will not be revealed on this site.

Zure URL-a erakutsiko da.
(Line breaks become <br />)
(Name, email & website)
(Allow users to contact you through a message form (your email will not be revealed.)
This is a captcha-picture. It is used to prevent mass-access by robots.
Please enter the characters from the image above. (case insensitive)
Uztaila 2009
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
 << <   > >>
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Zahartzaro Duinaren Aldeko Plataforma

Bilaketa

powered by b2evolution free blog software