(ABENDUAREN 18an EMANDAKO PRENTSAURREKOAN IRAKURRITAKO OHARRA)
• Lehenik eta behin, eskerrak eman azaldu zareten komunikabideetako kazetariei, jakin badakigu eta, udal honekiko kritiko izan daitezkeen albisteak publikatzeak suposatzen duen desgastea.
• Zahartzaro duinaren aldeko plataformako kideontzako, oso gogorra izan zen Zerkausian, han bildurik zeudenenen aurrean pankarta batekin azaldu behar izatea.
ITXURAKERIA:
• Baina, ezinbestekoa egin zitzaigun, “HERRITARREN PARTE HARTZEAREN” izenean udalak antolatutako “antzerki” hura salatzea.
• Dagoeneko makina bat alditan salatu dugu, udal honen aldetik nola ukatu zaigun parte hartzea.
• Beraz ezin genuen onartu, gauzatzen ez duten herritarren parte hartzearen itxurakeri ekitaldi hau.
• Hori gutxi balitz bezala, hainbat komunikabideetan, egun berean egindako salaketa-ekintza, ezkutatu nahi izan da.
BAKETIK:
• Bestetik, BAKETIKeko jarrera mingarria eta dezepzionantea izan da.
• Lan metodologia baten saltzaile modura justifikatu zuten hauen presentzia.
• Jakinda, azaroaren 28an, Jokin Bildarratz alkateak, WC ekitaldiarekin bilatzen zuen efektua zein zen.
08/12/03 an WC-aren inguruan plazaratutako ondorioak nahiko esanguratsuak dira, sasi parte hartze honen baliogabetasunaren adibide:
MUGIKORTASUNA-GARRAIOA: “bide-gorrien sorreraren balorazioa ona egiteaz gain”, gure herritik pasako den AHTari buruz ezer aipatu edota jaso ez izana ez al da esanguratsua?.
ETXEBIZITZA: “Kezka gehien sortarazten duen arazoetako bat izanik, alokairuaren erabilera sustatzeko herritarren mentalitate aldaketaren gisakoak” baino, ondorioetan jasotzen den moduan, ez al zuen inork pentsatu, udalak baduela erantzunkizunik gai honetan, hutsik dauden etxebizitzak alokatzeko politikak bultzatuaz, edota babes ofizialeko alokairuzko etxebizitzak bultzatuaz.
GURI DAGOKIGUN GAIEAN, HIRUGARREN ADIENKOEN ZERBITZUAK: gerontologiko berriari buruz ez al zen ezer ere aipatu?, ondorioetan behintzat ez da aipatu ere egiten!!
Iurramendi egoitzan gertatu diren arazoei buruz ere aipamenik ez, edota “komedore Sozialean eman diren murrizketen inguruan ere ez du inork ezer esan?… Gizarte Ongizateko Komisioko lehendakaria den José Agustin Arrieta tartean zela
TOLOSA 2015 PROIEKTUAREN BAITAN, AZAROAREN 28-RAKO ANTOLATU DEN “WORLD CAFÉ” EKITALDIRAKO, GONBIDATUAK IZAN EZ GAREN HERRIKO GIZARTE TALDEEN SALAKETAREN ARRAZOIAK:
“Gizartearen parte-hartzeak oinarrizko bi abiapuntu behar ditu: batetik, benetako bide eraginkorren bidez erabakitze-prozesu publikoak konpartitzeko prest dauden Erakundeak, eta bestetik, parte hartzeko prest dauden herritarrak eta gizarte taldeak. Oinarri horietatik abiatuta, parte-hartzearen benetako zentzua ulertzea gizartearen parte-hartzea gatazka dela baitaratzea, eta gatazka hori era baikorrean bideratzeko borondatea behar dela barneratzea da. Baldintza hori gabe, ez geundeke parte hartzeko eredu baten aurrean, ezpada heldugabetasun edo giza harremanetarako ezintasun eredu baten aurrean”.
“BAKETIK”ek antolatutako parte-hartzeari buruzko
prestakuntza programaren argitalpenetik ateratako Testua”
• Gaurko ekitaldia hau EZ DA PARTE-HARTZAILEA, ereduak eskatzen dituen baldintzak betetzen ez dituelako:
• EZ DA PARTE HARTZAILEA, helburua elkarrizketa eta hausnarketa baldin bada (gonbidatuei bidalitako gutunean adierazten den moduan), PARTE-HARTZEAK erabakitze-prozesu publikoak exijitzen dituelako.
• EZ DA PARTE HARTZAILEA, Erakundeak benetako bide eraginkorrak konpartitzeko prest ez dauden bitartean (Gizarte taldeei Udal batzordeetan parte hartzea uzten ez zaielako).
• EZ DA PARTE HARTZAIELA, parte hartzeko prest dauden herritar eta herriko gizarte taldeak kontutan hartzen ez badituzte.
• EZ DA PARTE-HARTZAILEA, parte-hartzea gatazka dela onartzen ez den bitartean eta gatazka ekiditearren kritikoak izan daitezkeen taldeak baztertzen badira.
• Gaurko “World kafe” ekitaldi honetan, ez gaude PARTE-HARTZE EREDU BATEN AURREAN, heldugabetasun edo giza harremanetarako ezintasun eredu baten aurrean baizik.
• Modu honetako “itxurakeri kanpainak” badute gainera ondorio maltzur bat. Benetan ezinbestekoa den gestio sistemaren baliogabetzea dakarrela, duen zentzuaz hustutzen dituztela, etorkizun motzean antzuturik gelditzen direlarik.
Gonbidatuak izan ez eta kanpoan bildu garenok, benetako bide eraginkorren bidez erabakitze-prozesu publikoak konpartitzeko prest gauden herritarrak eta gizarte taldeak gera, eta HORRETARAKO PREST DAUDEN ERAKUNDEAK EXIGITZEN DITUGU.
SINATZEN DUTEN GIZARTE TALDEAK:
Zahartzaro duinaren aldeko plataforma
AHT Elkarlana
Euskal Herria Sozialista
Bilgune Feminista
LAB
Sanbalspiko S.G.A

Urriaren 2an, egindako prentsaurrekoan, Joxe Agustin Arrieta lehendakaria den, Gizarte Ongizateko Komisioan “parte hartzea” galerazten zitzaigula salatu genuen, eta egoerak bere horretan dirau. (“herritarren partaidetzari” buruzko eslogan hutsak lau haizetara saltzen saiatzen baldin badira ere.)
Zailtasunak direnak direla ere, ahalik eta zahartzaro duinena bermatuko dituzten zerbitzuen alde, lanean segitzeko asmoa daukagu. Erronka honetan gure esku dauden baliabideak erabiliz: prentsaurrekoak adibidez.
Gaur bezalako agerraldi ezberdinen bitartez, erresidentzi berriaren aurreproiektuaren hainbat akats eta arriskuren berri eman nahi dugu, bai eta hauek ekiditeko gure ekarpenak ere. Gaur, zehazki eraikinaren inguruko urbanizazioari buruz arituko gera.
Beste askoren artean, Euskal Herri plazako gerontologikoa, bere horretan mantentzearen defentsa egitearen arrazoietako bat, haren kokapena izan da. Arkupez inguratutako plaza batean egoteak, eguraldi txarra egiten zuenean ere, bakarrik edota haien senideekin kalera ateratzeko aukera ematen zien bertakoei, haize freskoa hartu ahal izateko. Hitz egin dugun herritar askok, gehien azpimarratu eta eskertzen zuten ezaugarrietako bat zen hura.
Horregatik, erresidentzi berriaren proiektua ezagutarazi zutenean, ikusi genion akatsetako bat huraxe izan zen: eraikinaren parean gelditzen den plaza. Bertan, adornotarako besterik balio ez dezaken “sapai inklinatu” bat, aurreikusten zen. Gure herrian, horren mahiz, eguraldi txarra egiten duenetarako, erresidentziako erabiltzaileei inolako mesederik egingo ez diena. Egoitzaren barruan gelditzea derrigortuko dituena.
Herrietako plazen diseinua eta eraikitzea udalen ardura da eta belaunaldi ezberdinak gozatu edota sufritu beharko dituzten eraikuntzak dira. Hartu beharreko ardura, beraz, horrenbestekoa izanda, ezin utzi daiteke, beste helburu batzuk dituen eraikuntza enpresaren eskutan. Herri honetan eskarmentua dugulako diogu hau eta baditugu hainbat adibide: herritarren artean “parque jurásico” ezizenez ezagututakoa bat. Aipatutako plaza hau, egin eta gutxira eraldatu egin behar izan zuen udalak, inork erabiltzen ez zuela ikusita. Aldiz, badugu kontrako adibiderik ere, “plaza berria”, gaur egun bizi gehien duen plazetako bat. Herritarren eskariei entzunez eta hauen beharren arabera eraikitakoa.
Aurretik egindako akatsetatik ikasiko ote dute egungo udal ordezkariek?
ZEHAZKI GAI HONEXEKIN LOTUTA, EGUNGO UDALEKO ORDEZKARI POLITIKOEN SASI PARTE HARTZEAREN ADIBIDEA LOTSAGARRIA:
1. 2007/04/20eko HITZAN, publikatutako artikulua, “HERRITARREN ESKU KANPOALDEAREN ITXURA”.
6 urbanizazio proposamenen artean aukeratzeko, udaletxeko 2º solairuan, 15 egunetan erakusketa.
Aukeratu zitezkeen proposamenak:
• Materiala eta lurraren kolorea.
• Sapaia: bai edo ez, eta honen inklinazioa.
Aukerak ridikuloak izanda ere, jasotako emaitzen berri ez zituzten eman.
2. 2008/08/07eko DVn, publikatutako aritukulua, “GERONTOLÓGICO, ALHONDIGA, AÑO 1”.
• La comisión de Urbanismo, acaba de dictaminar la aprobación inicial del proyecto, …., introduciendo algunos cambios sobre las previsiones iniciales, fundamentalmente en lo referente a la ordenación y la jardinería” (nada sobre lo que se propusiera en la exposición sobre porpuestas).
• …. “Una importante zona libre peatonal que acogerá a su vez un espacio abierto (cubierto o no)”.(¿En función de que criterios?).
Udara hasieran, Udalak Herritarren partaidetzarako komisio berri baten sorrera zabaldu zuen, lau haizetara.
Uztailean bertan, Jose Agusin Arrietak, bere lehentasunezko helburutako, Pertsona zaharren lan taldea eratzea zela adierazi zuen, honetaz gain Zaharrentzako erresidentizien gaia landuko zuen Fundazio baten sorrera bultzatuko zuela azpimarratuz.
Eibarretxe lehendakariak berak, Euskal Herriko Unibertsitateak antolatu ohi dituen udarako ikastaroetako batean, “herritarren partaidetzari buruzko” hitzaldi bat eman zuen.
Ezin ahaztu, Gipuzkoako Diputazioak, “herritarren partaidetzari buruzko dekalogoa” buzoneatuz ekin dion kanpaina publiziatrioa.
Alde guztietatik herritarren parte hartzearen onurak eta beharraren ideieak astinduz dabiltza, asi Eusko Jaurlaritzatik, segi diputaziotik eta baita udaletatik ere. NAHIKOA DELA ETA ASPERTU GARELA ESATEKO DIETU BEHAR IZAN DITUGU KOMUNIKABIDEAK GAUR.
Erakutsi nahi duten aurpegitik oso urrun, egunerokoan partaidetza bultzatu baino, parte hartu nahi dugun herri taldeei trabak besterik ez dizkigutela jartzen SALATZERA GATOZ.
Adibiderik esanguratsuena, guk geuk, “zahartzaro duinaren aldeko plataformako” kideak Jose Agustin Arrietaren aldetik jasaten ari garena.
7 hilabete pasa dira, Tolosako udaleko Gizarte Ongizateko Komisioko lehendakari den Jose Agustin Arrietarekin, izan ginenetik. Martxoaren 17an, harekin izan ginen azken egun horretan, Diputazioko arduradunen batekin eta Erresidentzi berria kudeatuko duen empresarekin bilera bat antolatuko zuela esan zigun Jose Agustinek.
Denbora aurrera dijoa. Behin erresidentzi berria egina dagoenean, gure proposamenak berandu datozela esango digute, urrengo baterako, gure partaidetza eskertuko luketela esanez.
Markel Olano, PNVeko diputatu nagusiak zinatzen duen “herritarren partaidetzari buruzko dekalogoan, besteak beste, zera esaten du: “partaidetzarik ez badago, okerrago funtzionatzen dute demokraziak eta gobernuak”. Horixe bera salatzera gatoz gu gaur.
NOIZTIK ESKATZEN ARI GAREN PARTAIDETZA:
1. 2005ean itxi zenetik “GERONTOLOGIKOA EZ ITXI” izenarekin Jokin Bildarratz alkate zenari, bertan zeuden 65 aiton amonen eta haien senideen arazoari jaramon egin ziezaien, diputazioaren aurrean defendatu gintzan eskatuz.
2. 3.000 pertsonen zinadurekin, Gerontologiko publiko, erdigunean eta kalitatea eskeiniko zuen zahar-etxe baten defentsan PARTAIDETZA eskatu genuen, ETA ORAIN ZER? lelopean.
3. “ZAHARTZARO DUINAREN ALDE” izenpean, aurreko urtetik, eraikiko duten erresidentzi berria, genuenaren moduan kalitatezko zerbitzua eskaintzeko bermeak exigituz, eta erresidentzi hobea izateko ideak proposatuz. (2007/12/05)
4. Iurramendi egoitzako juntan partaide izateko eskakizuna, 2007/03. (oraindik orain erantzunik gabe).
NOLA ESKATU DUGU PARTAIDETZA
1. Udaleko alderdi politikoekin bilduaz, lan mahai batean lan eginaz.
2. Diputaziora joanez, bertako juntan parte hartuz.
3. Manifestazioen bidez
4. Mahai informatiboak (2007/01/27 HITZAN JASOA)
5. firmak eskatuz (3.000 inguru jaso genituen)
6. Banderolak balkoietan eskegiz.
7. Dendetan kartelak pegatuz.
8. Prenstaurreko eta artikuluen bidez.
ZER ERANTZUN IZAN DUGUN:
1. Plataformakoek egindako eskakizun guztiei entzungor.
2. Beraien partizipazioaren ideia:
a. 2007/04/20eko sasi inkesta, zoruaren kolorea aukeratzeko edota kanpoko aldeko txapelaren inklinazioa erabakitzeko