Link: http://www.samaniego-tolosa.com
Aurreko astean banatu ziren XXII. “Uxola” literatur sariak Tolosako kultur etxeko aretoan. Aurtengo edizioan ikastetxeko zortzi ikasle izan dira sarituak beraien bederatzi lanengatik maila ezberdinetan. Olerkietan, Ayla Corral(3. saria I. mailan);Amaia Juaristi(2. saria II. mailan)eta Arian Valcarcel(3. saria II. mailan). Prosan, berriz, Iker Garate(lehen saria I. mailan); Maider Aldazabal(2. saria I. mailan); Irene Royo(3. saria I. mailan); Gorka Sorarrain(lehen saria II. mailan), Maitane Artano(2. saria II. mailan)eta Amaia Juaristi(3. saria II. mailan). ZORIONAK!

Ohiturari jarraituz gaur ospatu du Samaniego Ikastetxeak 2007/08 ikasturte amaierako jaialdia. Bertan, giro ederrean, guraso, ikasle zein irakasleek parte hartu dute. Ikasleen emanaldiak eman dio hasiera ekitaldiari munduko musiken ikuskizunarekin. Ondoren jolasak eta bazkariak hartu dute lekua.

Datorren ekainaren 7an, Samaniego Ikastetxeak kurtso bukaerako festa ospatuko du.
Emanaldian, ikasleek munduko musika ezberdinen dantzak eskainiko dizkigute. Honez gain, hainbat ekintza antolatu dira, jarraian egitarauan azaltzen den moduan.
EGITARAUA
12.00tan Ikasleen emanaldia
13:00ean Umeentzako jolasak:
Ohe elastikoak
Handientzako puzgarria
Txikientzako puzgarria
Futbolin erraldoia
Arku-jaurtiketa
Pinn tailerra
Boomerang tailerra
Globoflexia tailerra
Txikientzako ludoteka
14:30etan Bazkaria
15:30etan Umeentzako jolasak (puzgarriak, tailerrak…)
Kirol jokoak
16:00etan Musika eta dantza
18:00etan Txokolatada
Aste honetan Samaniego ikastetxeko elkarbizitza behatokia martxan jarri da. Behatoki hau ikastetxeko elkarbizitza kudeatzeko organoa da eta harreman positiboak eta elkarbizitza osasungarria eraikitzen laguntzea du xedea.
Bertan Samaniegoko estamentu guztiek ordezkaritza dute, hau da, ikasleak, gurasoak, langile ez irakasleak eta irakasleak.