| « Berriro hemen - IberTrola | Herri kontsulta Anoetan » |
Larunbateko manifaren idatzian esan zenez ‘(Botereak) badaki ideien borroka hau oso inportantea dela’. Hau da, propaganda ezinbestekoa da. Haiek dirua daukate - hobe esanda: hiek gure dirua kudeatzen dute. Haiei boterea ematea nahi dutena egitea iruditzen zaie: proiektuak inposatueta gure diruarekin nahi duten bezala erabili. Eten gabe irratian haiek publizitatea: AHTa tren arrunta bat baina 9 aldiz gutxiago kontsumitzen duela? Hori da propaganda: aukerak erabiltzea ideiak zabaltzeko - gezurrak barne!
Gauzak ez dira esaten (adibidez presupuestoa), gauzak direla baian hobeto aurkezten dira (adibidez egitasmo hau ingurumenaren aldekoa dela) eta gezurrak esaten dira (adibidez 9 aldiz…). Edozeinek daki potentzia gehiago edo abiada gehiago lortzeko energi gehiago behar dela eta beraz gehiago hau termikoki erregaietaz lortzen denez gehiago erre behar dela. Abiadura handia (lortu nahi dutena…) egazkin baten energia suposatzen du. Beraz, Kioto hitzarmenaren arabera, helburua energi eta C)2 ekoizpena gutxitzea da eta ez egazkin hegalaldiak bultzatzea edo trenak egazkinak bihurtzea!
Eta gero euskal CO2a hartzeko Ibarretxek Kenietarrei dirua ematen die edo adituak kontratatzen ditu hari laguntzeko… azpalditik gabiltza horretan: garraio eta energi eredua aldatu bertan behera! Eta gero Agenda 21kinetorriko zaituztegu ere… MESEDEZ!
Eta propagandaren beste aldea da besteak isilaraztea, aukera ez ematea (orain arte gertatzen ari den bezala) edo entzungorra egitea.
Tolosako manifestapenak eragin behar du (zihuraski gure udalan Bilbon izango zela larunbatean, baina jakin behar dute oposaketa herrian benetazkoa dela eta areagotzen ari dela. Kalera dihoana konturatuko da zenbat pankarta eta kartelak (haietariko asko eskuz eginak) dauden. Askok azken egunetan jarritak izan direla pentsatuko dute, eta zuzen daude. Azkenegunetan jarri ziren aurretik asko kendutak izan zirela. Oraindik ez dakigu nork edo nola, baina herri tolerante honetan nun ttukuna mantentzeko zeloa erabiltzen eta pintadak baztertu,
askok ez dute onartzen. Kartelak kendu dira eta ez zikintzen zutelako baizik eta edukina ez zen haien gustokoa. Gauza da gure baliabide bakarra dela. Honetaz lekukoa naiz eta nazka ematen dit benetan.
Kriminalizazioa hasi da eta propaganda garaia ere bai.