« AHTelkartasunaBerriro hemen - IberTrola »

2008-06-11

11:12:05 , Martintxo Mantxo , 543 hitz, 65 aldiz ikusia  
Atalak: Atala editatu!

Kanporaketei aurre

Joan den egunean lagun bat izan genuen bisitan. Bera Paraguaietik zetorren hona, han sojazko landaketek gizartean eta ingurunean daukaten eragina salatzeko. Soja Paraguaien eta baita Brasil eta Argentinan paisaia estaltzen ari da azkar abesbatzarako, elikadurarako eta orain ere, berak zionez ‘kotxeak elikatzeko helburuarekin’. Monolaborantza hauek inposatzeko nekazariei haien lurrengatik (eta etxeengatik) diru pixka bat eskaintzen diete. Eta uko egiten badute kanporatzen dituzte: haien etxeak errez edo matoiak bidaltzen…. Paraguaien lur jabetza berezia daukaten, non baimena daukate baina ez titulurik. Hauetaz konpaini handiak baliatzen dira. Baina era berdinean konpaini hauek ez daukate jabetzarik! Baina hau nola egiaztatu?? Nire laguna (honekin batera hari egindako elkarrizketa bat gehitzen dut: ) eta bere familia bere lurretik kanporatu zuten. Militarrek eta transnazionalek zabaldu duten beldurra gainditzea zaila da, baina jendea antolatzen da (Kasu honetan MAP taldearen inguruan) eta aurre egiten dute, haien lurrak berreskuratzen eta berriro han jartzen. Diodanez, kendutako lurretara itzultzeko ausarta izan behar da.

2008-06-09 09:34:16

Gilda Roarekin elkarrizketa

Era berdinean beste lagun bat bere lurretatik kanporatzeko mehatxupean dago hemen Tolosan, Olarrainen hain zuzen. Hau dela eta nire lagun paraguaiarra eta Herbeheretatik etorritako beste bi ekintzaileak harekin elkartzeko antolatu nuen. Baita ere hemengo nekazal eredua ezagutzeko, zeren nahiz eta oso ekoizpen txikikoa izan, oraindik hemen ere eredua familian eta aniztasunean oinarritzen da, haien ereduak egiten duen bezala. Nire bertoko lagunak haiei orain daukaten mehatxua erakutsi zien: aurreko astetan hasi ziren zonaldeko baserritarrekin harremanean jartzen eta heien lurretarako dirua eskaintzen. Banaka. Horrela erresagoa da… haientzako, dirua eskaini ondoren erresagoa da jendeak onartzeko. Banaka ere bestela Adifekin horrenbeste lortuko ez dutela diete, hauek % 40 a besterik ez baitute ordaintzen. Aste batean balorapena egiten dute. Garraio Aholkulariak desjabetzeak izango direla aurreratu du. Berriz, auzokoek antolatu ziren eta baserriz baserri joan ondoren elkartu ziren eta erabaki zuten elkarrekin ekitea. EZETZ erabaki zuten: ez zuten saldu nahi eta ez dute AHT bezalako trena haien lurretatik pasatzea.

Lagunak kanpotik etorritakoei azaltzen dio egoera. Kaltetua izango den lekuan gauden. Kaltea aurreikusteko zaila da baina eragina izugarrizkoa dela argi dago. Berak beste aldean dagoen tontor bat seinalatzen du. Handik bestera, bailaratxo bat lotzen, sekulako zubiak eraiki behar dute. Etxeen teilatuen gainetik. Etxearen ondoan. Abiadura handiko tren bat. Gora eta behera. Ziztu bizian. Beste tontorra haien soroak dira, eta handik haien lurretatik jarraituko lukeen abiadura handiko suge hori. Sagarrondo, pikondo, gereziondo soro horietatik. Zer esanik ez, honek 10 metro zabalera beharko lukela eta ziurtasunerako hesi handiak. Bikaina: soroak kanpora, geratzen direnentzako sarbiderik ez eta etxea kontzentrazio eremu bat bezela inguratua. Paraguaieko adibidea desberdin samar da, baian egoera horretan bezala: eta lanbideak? Eta lur horri dagokizkion bizitzak? Norbaitek nola eragingo dion kontuan hartuko al du? Zerbait ordaintzen, sagarrondo batentzako haien asmatutako dirua ordainduz gero, dena konponduta? Lur hori, zuhaitz horiek, baratza horiek bizimodu batean, lanbide batean suposatzen dutena kontuan hartu gabe? Argi dago egitasmo honetan gauza asko zuzen ez daudela (trenbidea ezik) baina aurrera dihoanean bitartean gehiago agertzen dira.

Lagunak ingurua erakusten du. Nolabait islatuak daude dagoeneko: haien ondoan trenbidea eraiki zuten, dagoeneko merkantziak, jendea, aldirikoak eta urrunekoak pasatzen baitira. Ondoan antzinako errepidea, egun oraindik nahiko erabilita. Gero ibaia eta honen ondoan berriro berriago den autobia, gau eta egun etengabe Irunera abiatzen den garraioaren pasalekua. Orain, berak zionez beste bat gehitzen nahi diete haien etxearen ondoan eta haiei bezala beste askoei ere bai., agian are zaratatsuagoa, kaltegarriagoa eta beldurgarriagoa.

2008-06-09 09:34:16

Kanporaketak Paraguaien

erantzun 1

Erantzun


Your email address will not be revealed on this site.

Zure URL-a erakutsiko da.
(Line breaks become <br />)
(Name, email & website)
(Allow users to contact you through a message form (your email will not be revealed.)
This is a captcha-picture. It is used to prevent mass-access by robots.
Please enter the characters from the image above. (case insensitive)
Abuztua 2008
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
 << <   > >>
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31

Ekologistak Martxan taldearen bloga da hau.

Bilaketa

Erabiltzaile herramintak

powered by b2evolution free blog software