| « Endesaren alde? | Kanporaketei aurre » |
Pasa den ekainako 12an Aramburu Jauregian AHTi buruzko erakusketa ireki egin zuen. Horren aurka ez daukat ezer – behingoz proiektua zertan datza askok jakiteko aukera izango dute! Oraindik eztabaida eta erabaki prozedura faltan dago, baina ekitaldia ere publizitatezkoa besterik ez zen. Gero jendea hara joan behar da – erakusketa bukatu ondoren badakigu Aranburutik pasa direnak gutxi izan direla, gehienak ziurtasuna nola gainditu jakin nahian – azkenean erakusketak AHTrik aurkako pintadak jasan zituen.

Baina diogunez, propaganda ekitaldi bat da: hor geroztik eguneko egunkariak eta albisteak bere hitzak oihartzuten dituzte. Hauek betikoak dira baian haien artean batzubatzuk adierazgarriak iruditu zitzaizkiden, erreferentzia nabarmenak, ‘progresoa’ (aurrerapena) eta ‘elkartasuna’ esate baterako. Noski progresoa dela: gure hizkeran, orain arte existitu ez dena sortzea (edo eraikitzea, edo erostea…) progreso bezala aurkezten da. Berriz daukaguna defendatzea edo babestea ez. Eremu babestuak adibidez ez dira progreso bezala aurkezten. Progresoa da abiada handia edo gure bizitza baldintzak hobetzea… baina, horretan sartu gabe, hori ez da kasu hau. Progresoaren izenean basatikeriak onartzen dira, suntsipena eta baita ere diru mordoa gastatzea. AHTen aurkako kartel batean ondo asltzen da, Arzalluz Lemoiz saltzeko ahaleginean zebilenean horren kontran jotzen zutenak azak jaten eta kandeletan argia ekoizten bueltatzea zionean. Errealitateak gakoa hori ez zela demostratu egin zuen. Guk ere bai. Kasu honetan ere bai.
Elkartasuna… Elkartasuna? Noski, tren arrunta bai. AHT bezelako proposamena berriz ez. Jakina da elitista dela: gareztia izango da eta hori ere egiaztuta dago: Bartzelona- madrid egiteko tren arruntak kendu egin dituzte orain AHTa (AVE) dagoelako. Eta bere txartela kriston dirutza kostatzen du. Elkatasunekoa? Denon artean ordaindu eta bakarrik batzu erabiltzea ez da elkartusenekoa. Trenak kapitalak elkartuko ditu (Donostia, Bilbo, Gasteiz eta Iruña). Artekoek hara joan beharko dugu AHTa erabiltzera beraz denborarik ez dugu aurreztuko. Edo ez dugu erabiliko, gure zergekin ordaintzen dugun bitartea.
Elkartusenekoa? Nola izan daiteke 9 mila milioiko egitasmo bat elkartusenekoa? Hirugarren munduko zer herrialdeak ordain daiteke horrelako kapritxoa (guk ere ez!!)?? Zer eros daiteke diru honekin? (Baita hemen ere, adibidez 99.530 etxebizitza berriak eraikitzeko erabil zitekeen). Gosate, IHESaz, gerratez, pobreziaz zauritutako mundu honetan beste gauzak egin lirateke dirutza horrekin. Beraz, non dago elkartasuna, lehentasunak, hemen eta munduan desberdinak badira?
(Egia esanda gobernu usteldu askok mailegu ederrak hartzen dituztela haiek ere progreso horrekin bat egiteko eta bere ingenieritza mailak herri aberastuenak parekatzen nahian. Hemen era horretan garatzen garen bitartean beste herrientzako ereduak sortzen ditugu. Eredu horiek sostengaitzak dira, kutsatzaileak zeharo eta gehiegi kostatzen dute. Eraikuntza eta energia arloan ere herri zordunek Mundu Bankuko ‘laguntza’ jasotzen dute ere, gehienetan Iparraldeko enpresen aldeko diren proiektuetarako. Herri zordun gehienek ere ejertzitoentzako armetan asko inbertitzen dute, baina gobernu horien arduragabekeria salatu behar da ere, eta batez ere proiektu horiekin eta salmenta horiekin etekina egiten dutenak, iparraldeko transnazionalak)