Azken egunotan publzitate bonbaketa bat jasaten ari gara, eta kasu honetan bi tolosar (Edurne Pasaban eta Abraham Olano) dauzkagu izpideak. Orain elektrizitate banaketarako prozesua ireki da eta lehen saiatu ziren bezala, berriro konpaini guztiak gu komezitzen ahalegitzen dauzkagu. Are okerrago, haien kanpainak etengabekoak direlako. Honen inguruan ausnarketa asko egin dezakegu. Lehenengoa publizitatearen helburua: ekoizpen bat edo konpaini bat eskaintzen duenarengatik besteak baina hobea da edo iragarki erakargarriagoa egitegatik? edo kasu honetan gure herriko batzuen aurpegiak izategatik? Edo gehiago bonbardetzegatik? edo diru gehiago inbertitzegatik? Eta diru hori badago, zergaitk ez beharrezko gauzetan inbertitu?
Beste ausnarketa: hau da kapitalismoa! Enpresa desberdinak gauza bera eskaintzen eta haien artean konpetitzen. Zorretan sartzen, izugarrizko dirua inbertitzen, porrot egin arte, eta gero beste enpresa batek haiek eskuratu arte edota gobernuak pufoa ordaintzen. Horrela da haien marketinga eta izaera. Egun jasaten dugun krisialdi liluragarri hau sortu duen izaera berdina, eta dirudienez jarrera berdinarekin jarraitzen dugu. Noski, enpresa enerjetikoei buruz hitz egiten ari gara, erraldoi ekonomikoak. Azken urtotan transnazionalak bihurtuak. Orain Endesa, gehein bat Italiarra da, Enel konpainiakoa. PP eta Frankoren ministro ohia Oreja Aguirre bere zuzendaritza hartu zuenetik tinko ibili da Hegoamerikan zabaltzen - beste hainbat estatuko konpainiak bezala eta baita ere beste energia transnazionalak bezala: Ibertrola, Union Penosa, Repsol, e.a. Hau da izendatuko Amerikako ‘Ber-kolonizazioa’.
Endesa herri askotan aritzen da: Kolonbia, Peru, Brasil, e.a baina segur aski Txilen bezain ospetsua ez da inon izango. Han Ralco urtegia ireiki zuen Bio Bio ibaian. Honek maputxe herriak kanporatu zituen eta jende askori pobrezia eragin zion. Zer esanik ez, ingurumen inpaktua sekulakoa izan zen Andes zonalde honetan 30.000 hektarea urpean geratu ba ziren. Oposaketa oso handia izan zen, baina ala ere Endesak bere helburua bete zuen.
Hau gutxi ba zen, Endesak Andes aldean egitasamo gehiago aurkeztu zituen, Txileko ur gehienako Baker eta Paskua ibaietan beste lau zentral, bakoitza 2500 megawatiokoak. Honek Ayseneko bertako basoko 5910 hektarea urperatuko eta Bakerreko eze-eremuak, bioanitztasuean kalte izugarria eragiten. Preoiektu honi ere, noski, elektrizitatea ateratzeko azpiegitura dagokio: 2200 kilometrozko sare bat, 12 eremu babestuetatik pasatzen. Zer esanik ez, eragindako komunitateak eta gizarte eta ingurumen ekintzaileak zutituak daude berriro enpresaren proiektu berri hau geldi arazteko.
Eta hori da publizitatearen helburua: beste irudi bat isladatzea. Egiten duzuna izkutatu eta beste osagai bat areagotu. Kasu honetan argi da: mendizale baten erronka finanzatu, erabili, naturarekiko, mendietarekiko harreman estu bat islatzeko, errealitatean mendi horiek, bailarak, haien ingurumena eta are gutxiago bertako jendea bost axola zaizunean.
Beste aldetik, denok orain dakigunez, enpresa elektrikoak CO2ren eta honen ondorioz klima aldaketaren arduradun handiak dauzkagu. Endesa ez da desberdina. Termiketan asko inbertitzen du (ikatza, e.a.) eta azken urtotan, modan jarri denez, gas zentraletan. Estatuan enpresako 4.400 MW era honetaz ekoizten dira, zentral berrienak Besos, As Pontes eta beste batzu proiektuan izanez, eta beste herrietan ere sistema berdina garatzen (Argentina, Brasil).
Gure irudia haiek erabiltzeko baimenduz gero jendengan eragin handia izan dezake - horregatik inbertitzen dute horrenbeste! Guk hau kontuan hartu beharko genuke.
Pasa den ekainako 12an Aramburu Jauregian AHTi buruzko erakusketa ireki egin zuen. Horren aurka ez daukat ezer – behingoz proiektua zertan datza askok jakiteko aukera izango dute! Oraindik eztabaida eta erabaki prozedura faltan dago, baina ekitaldia ere publizitatezkoa besterik ez zen. Gero jendea hara joan behar da – erakusketa bukatu ondoren badakigu Aranburutik pasa direnak gutxi izan direla, gehienak ziurtasuna nola gainditu jakin nahian – azkenean erakusketak AHTrik aurkako pintadak jasan zituen.

Baina diogunez, propaganda ekitaldi bat da: hor geroztik eguneko egunkariak eta albisteak bere hitzak oihartzuten dituzte. Hauek betikoak dira baian haien artean batzubatzuk adierazgarriak iruditu zitzaizkiden, erreferentzia nabarmenak, ‘progresoa’ (aurrerapena) eta ‘elkartasuna’ esate baterako. Noski progresoa dela: gure hizkeran, orain arte existitu ez dena sortzea (edo eraikitzea, edo erostea…) progreso bezala aurkezten da. Berriz daukaguna defendatzea edo babestea ez. Eremu babestuak adibidez ez dira progreso bezala aurkezten. Progresoa da abiada handia edo gure bizitza baldintzak hobetzea… baina, horretan sartu gabe, hori ez da kasu hau. Progresoaren izenean basatikeriak onartzen dira, suntsipena eta baita ere diru mordoa gastatzea. AHTen aurkako kartel batean ondo asltzen da, Arzalluz Lemoiz saltzeko ahaleginean zebilenean horren kontran jotzen zutenak azak jaten eta kandeletan argia ekoizten bueltatzea zionean. Errealitateak gakoa hori ez zela demostratu egin zuen. Guk ere bai. Kasu honetan ere bai.
Elkartasuna… Elkartasuna? Noski, tren arrunta bai. AHT bezelako proposamena berriz ez. Jakina da elitista dela: gareztia izango da eta hori ere egiaztuta dago: Bartzelona- madrid egiteko tren arruntak kendu egin dituzte orain AHTa (AVE) dagoelako. Eta bere txartela kriston dirutza kostatzen du. Elkatasunekoa? Denon artean ordaindu eta bakarrik batzu erabiltzea ez da elkartusenekoa. Trenak kapitalak elkartuko ditu (Donostia, Bilbo, Gasteiz eta Iruña). Artekoek hara joan beharko dugu AHTa erabiltzera beraz denborarik ez dugu aurreztuko. Edo ez dugu erabiliko, gure zergekin ordaintzen dugun bitartea.
Elkartusenekoa? Nola izan daiteke 9 mila milioiko egitasmo bat elkartusenekoa? Hirugarren munduko zer herrialdeak ordain daiteke horrelako kapritxoa (guk ere ez!!)?? Zer eros daiteke diru honekin? (Baita hemen ere, adibidez 99.530 etxebizitza berriak eraikitzeko erabil zitekeen). Gosate, IHESaz, gerratez, pobreziaz zauritutako mundu honetan beste gauzak egin lirateke dirutza horrekin. Beraz, non dago elkartasuna, lehentasunak, hemen eta munduan desberdinak badira?
(Egia esanda gobernu usteldu askok mailegu ederrak hartzen dituztela haiek ere progreso horrekin bat egiteko eta bere ingenieritza mailak herri aberastuenak parekatzen nahian. Hemen era horretan garatzen garen bitartean beste herrientzako ereduak sortzen ditugu. Eredu horiek sostengaitzak dira, kutsatzaileak zeharo eta gehiegi kostatzen dute. Eraikuntza eta energia arloan ere herri zordunek Mundu Bankuko ‘laguntza’ jasotzen dute ere, gehienetan Iparraldeko enpresen aldeko diren proiektuetarako. Herri zordun gehienek ere ejertzitoentzako armetan asko inbertitzen dute, baina gobernu horien arduragabekeria salatu behar da ere, eta batez ere proiektu horiekin eta salmenta horiekin etekina egiten dutenak, iparraldeko transnazionalak)
Joan den egunean lagun bat izan genuen bisitan. Bera Paraguaietik zetorren hona, han sojazko landaketek gizartean eta ingurunean daukaten eragina salatzeko. Soja Paraguaien eta baita Brasil eta Argentinan paisaia estaltzen ari da azkar abesbatzarako, elikadurarako eta orain ere, berak zionez ‘kotxeak elikatzeko helburuarekin’. Monolaborantza hauek inposatzeko nekazariei haien lurrengatik (eta etxeengatik) diru pixka bat eskaintzen diete. Eta uko egiten badute kanporatzen dituzte: haien etxeak errez edo matoiak bidaltzen…. Paraguaien lur jabetza berezia daukaten, non baimena daukate baina ez titulurik. Hauetaz konpaini handiak baliatzen dira. Baina era berdinean konpaini hauek ez daukate jabetzarik! Baina hau nola egiaztatu?? Nire laguna (honekin batera hari egindako elkarrizketa bat gehitzen dut: ) eta bere familia bere lurretik kanporatu zuten. Militarrek eta transnazionalek zabaldu duten beldurra gainditzea zaila da, baina jendea antolatzen da (Kasu honetan MAP taldearen inguruan) eta aurre egiten dute, haien lurrak berreskuratzen eta berriro han jartzen. Diodanez, kendutako lurretara itzultzeko ausarta izan behar da.
2008-06-09 09:34:16
Era berdinean beste lagun bat bere lurretatik kanporatzeko mehatxupean dago hemen Tolosan, Olarrainen hain zuzen. Hau dela eta nire lagun paraguaiarra eta Herbeheretatik etorritako beste bi ekintzaileak harekin elkartzeko antolatu nuen. Baita ere hemengo nekazal eredua ezagutzeko, zeren nahiz eta oso ekoizpen txikikoa izan, oraindik hemen ere eredua familian eta aniztasunean oinarritzen da, haien ereduak egiten duen bezala. Nire bertoko lagunak haiei orain daukaten mehatxua erakutsi zien: aurreko astetan hasi ziren zonaldeko baserritarrekin harremanean jartzen eta heien lurretarako dirua eskaintzen. Banaka. Horrela erresagoa da… haientzako, dirua eskaini ondoren erresagoa da jendeak onartzeko. Banaka ere bestela Adifekin horrenbeste lortuko ez dutela diete, hauek % 40 a besterik ez baitute ordaintzen. Aste batean balorapena egiten dute. Garraio Aholkulariak desjabetzeak izango direla aurreratu du. Berriz, auzokoek antolatu ziren eta baserriz baserri joan ondoren elkartu ziren eta erabaki zuten elkarrekin ekitea. EZETZ erabaki zuten: ez zuten saldu nahi eta ez dute AHT bezalako trena haien lurretatik pasatzea.
Lagunak kanpotik etorritakoei azaltzen dio egoera. Kaltetua izango den lekuan gauden. Kaltea aurreikusteko zaila da baina eragina izugarrizkoa dela argi dago. Berak beste aldean dagoen tontor bat seinalatzen du. Handik bestera, bailaratxo bat lotzen, sekulako zubiak eraiki behar dute. Etxeen teilatuen gainetik. Etxearen ondoan. Abiadura handiko tren bat. Gora eta behera. Ziztu bizian. Beste tontorra haien soroak dira, eta handik haien lurretatik jarraituko lukeen abiadura handiko suge hori. Sagarrondo, pikondo, gereziondo soro horietatik. Zer esanik ez, honek 10 metro zabalera beharko lukela eta ziurtasunerako hesi handiak. Bikaina: soroak kanpora, geratzen direnentzako sarbiderik ez eta etxea kontzentrazio eremu bat bezela inguratua. Paraguaieko adibidea desberdin samar da, baian egoera horretan bezala: eta lanbideak? Eta lur horri dagokizkion bizitzak? Norbaitek nola eragingo dion kontuan hartuko al du? Zerbait ordaintzen, sagarrondo batentzako haien asmatutako dirua ordainduz gero, dena konponduta? Lur hori, zuhaitz horiek, baratza horiek bizimodu batean, lanbide batean suposatzen dutena kontuan hartu gabe? Argi dago egitasmo honetan gauza asko zuzen ez daudela (trenbidea ezik) baina aurrera dihoanean bitartean gehiago agertzen dira.
Lagunak ingurua erakusten du. Nolabait islatuak daude dagoeneko: haien ondoan trenbidea eraiki zuten, dagoeneko merkantziak, jendea, aldirikoak eta urrunekoak pasatzen baitira. Ondoan antzinako errepidea, egun oraindik nahiko erabilita. Gero ibaia eta honen ondoan berriro berriago den autobia, gau eta egun etengabe Irunera abiatzen den garraioaren pasalekua. Orain, berak zionez beste bat gehitzen nahi diete haien etxearen ondoan eta haiei bezala beste askoei ere bai., agian are zaratatsuagoa, kaltegarriagoa eta beldurgarriagoa.
2008-06-09 09:34:16
Azpalditik eremu honetan ezer idatzi gabe.
Dakizuenez ez nahi ez nuelako baizik eta erabat korapilatua ibili naizelako. Egin ditudan gauzen artean idazki asko ere. Agian hemen orain denak jartzea gehiegizkoa izango da baina batzu bai egokiak iruditzen zaizkidala. Burututako gauzen artean Ibertrolaren aurkako protesta izan nuen. Hau argi dago aurrera dihoala, bere propaganda matxina bere energia berdean oinarritzen delako. Gau eta egun, telebistan, egunkarietan, bere publizitatea daukagu. Egia da besteak ere (Repsol YPF, Endesa,e.a) berde itxura hartzen dutela. Kotxe ekoizleek ere bai. Ala ere Ibertrolarena lotsagabea da.
IberTrola, bere energia zikina, bere gezurrak eta bere zabalpenaren esker energia potentzia internazional bat bihurtu da. Orain bere akziodunen batzarrean 2007 urterako etekinak aurkeztuko du – 2.533,7 miloi euro errekor etekinak! % 41,8 gorakada!
Ez dugu sinetsi, IberTrola: berde oso gutxi, nahiz eta dexente inbertitu. Ez itzazue jarduera kutsatzaileak berdez gehiagorik garbitu. Termikoekin eta nuklearrekin, aldaketa klimatiko eta kutsaduraz, energia gaindosi, inposaketa, zabalpena eta bai hemen bai Latinoamerikan instituzioen bahimenkeriaz nazkatuak gaude. Zor ekologikoaz saltzen, banatzen eta erretzen duzun petrolio eta gasaren inpaktuetaz eta urtegien eta zure parke eolikoen inposaketaz nazkatuak gaude. Gezur gehiagorik ez, IberTrola!
Ibertrola berdez jantzi da: ostotxo eta ttanttatxoak, edo baita manipulazio korporatiboa bere bezeroei Iberdrola Aztarna Berdea eskaintzen edo bere energia berriztagarrietatik datorrelako gezurra esaten. Era berdinean itsasoak zeharkatzen dituzten haizeak bultzatutako lasterketa belaontziak bere gezurretako berriztagarrien aldeko apustuaren ikurra gisa erabiltzen ditu.
Errealitatea desberdina da nahiko, Ibertrolak berriztagarrietan nahiko inbertitzen baitu (eta hauen barruan ez diren beste batzuk sartzen dute: gasa, hidroelektrikoa, e.a.) baina hau ekoizten duen % 4a besterik ez da. Bitartean nuklearrean (%45) edo termikoan (%26) inbertitzen dutena isiltzen dute. Eta are gehiago, orain arte bere ekoizpenaren oinarria eta bere konpainia bezalako finkapena izan dena ez ditu gehitzen.
Borrokatua izan zen Lemoiz zentrala aparte, Ibertrolak zori berdina izan ez zuten beste zentralen jabea dugu: Garoña, Almaraz, Kofrentes, Vandellós II eta Ascó II. Baita Mexikon (Laguna Verde) zentral nuklearrak dauzka eta Errumanian (Cernavoda) beste zentral baten proiektu batean parte hartzen du eta baita Iter fusio nuklear erreaktorean. Bitartean Erresuma Batuan beste batzuen eraikitzea negoziatzen ari da.
Ibertrola Santurtzi, Escombreras (Murcia) eta Azekako (Toledo) fueloi zentral termikoen jabea da eta Pasaia, Velilla del Río, Carrión (Palencia) eta Ladako (Asturias) ikatz zentral termikoen jabea. Hauek goi mailako CO2 eta negutegi efektuko gasak ekoizten dituzte!
IberTrolak ere ziklo konbinatuzko zentralen alde ederki apustu egin du: bere helburua aurten (2008) 6.000 MW lortzea da. Genionez, konpania honek eta instituzioek oraindik ‘energia berriztagarria’ bezala aurkezten dute. Bost axola haien CO2 eta negutegi efektuko gasen isurketak, gehi herrialde askotan gasa ekoizteari datorkion ingurumen pasibo guztiak (zor ekologikoa)! Ibertrola, zu bai gezurtia! 6.000 MWetako helburu hori bete ezkero Ibertrolak bakarrik ziklo konbinatuekin bi CO2 tona orduan ekoiztuko ditu! Hauekin batera beste negutegi efektuzko gas asko eta nitrogeno oxidoa ere bai, osasunerako kaltegarria direla oso.
Hau dela eta Bahia de Bizkaia proiektuan (% 25) (Gas banaketa gehi ziklo konbinatua) eta Kastejonekoan parte hartzen du. Beste bat Castellon dauka eta Tarragonakoan parte hartzen du ere bai. Oposaketa asko daukan Alangekoa (Extremadura) eraikitzeko buru belarri dabil. Estatutik kanpoan, Mexikon horrelako 6 zentral eraikitzear dago: Tamazunchale (1.135 MW), Monterrey III, Altamira III eta IV, La Laguna II eta Altamira V eta Enertek planta – denak batera 3.800 MW gehitzen dute. Aljerian Sonelgazentzako 1.200 MWeko bat eraikiko du – IberTrolak ziklo konbinatuzko zentralak eraikitzeko enpresa bat dauka: Iberinco. Hau dagoeneko 11 zentralak eraiki ditu eta beste hamar eraikitzeko bahimena dauka.
Energia ekoizteko erabiliaz gain hau ere banatzen eta saltzen du. Horregatik Nigeriako Bony uharteko NLNG plantako (Nigeriako Gas Natural Urtua) bezero nagusienetariko bat da. Uharte honetan planta honek izugarrizko triskantza egin du. IberTrola ere Argelia eta penintsularen arteko Medgaz gasbidean parte hartzen du.
IberTrolak ere Duero, Tajo, Segura eta zenbait Perineotako ibaitan urtegiak eta zentral hidroelektrikoak dauzka. Era berdinean IberTrolak Tehuantepeceko Benito Juarez urtegi erraldoia (17 MW) (México) handitu nahi du. Honek izugarrizko suntsipena egin zuen eta bertakoen oposizioa eta erresistentzia dauka.
Ibertrola ere ingurugiroan inpaktu handia daukan elektrizitatea banatzeko SIEPAC egitasmo latinoamerikarrean aritzen da. Baita Oaxakan aurkakotasun asko daukan energia-bidean sartuta dago.
Eta genionez, berriztagarrietan inbertitzea ez da errurik gabekoa.
Mexikon Ibertrola La Venta II parke eolikoa (100 mila HA) eraiki zuen, baita ere Tehuantepecen (Oaxaca). Hau bultzatzeko lur lapurketak eta bertakoen aurka oso errepresio bortitza izan ziren. Ibertrolak parke eolikoak Europan (Polonia, Estonia, Hungria) eta AEBetan, Oregonen (diotenez munduko handiena: 223 MW) eraikitzeko asmoa dauka.
IberTrolari ere etxebizitza eremuetatik oso gertu elektrizitatea banatzeko azpiegiturak kokatzeko jarduera leporatzen diote. Zenbait kasuetan ere istripua izaterakoan Patraixeko (Valencia) (2007) edo Granja de Rocamorako (Alicante) (2007) leherketetan arduragabekeria leporatzen diote.
ZABALPENA eta ETEKINAK
IberTrola, bere energia zikina, bere gezurra eta bere zabalpenaren (Scottish Power eta Energy East’en erosketa eta bere Latinoamerikako jarduera) esker munduko potentzia energetikoa bihurtu da. Orain, bere akziodunen asanbladan bere 2007eko etekinak iragarriko ditu - 2.533,7 miloi eurotako etekin errekorra! % 41,8eko hazkundea!
Hau bezalako munstroa garatzeko posible egin dutenak gogora arazi nahi dugu: finantzatzen dutenak, BBVA historikoki 2007a arte eta baita ere aintzinatik BBKa, egun akzioen % 10a daukana.
Ibertrolarentzat Latinoamerika hazkunderako jatorri nagusienetariko bat bihurtu da, han 2007an 1.118,8 miloi € ekoiztu baitu (aurreko urtean baina % 20,4 gehiago). Han Ibertrolak 56 “konpania” dauzka, haietako batzuk oso era susmagarrietan eta traketsaz eskuratutakoak, Guatemalako EEGSA (% 80) bezala edo Txileko ESSAL (% 51). Bolivian Electropaz (% 56) eta Elfeo (% 58) dauzka. Mexiko eta Bolivian elektrizitate ekoizpen nagusia menpean dauka (37%). Baina kontinente honetan ere Iberdrolak bere bereizi gabeko tarifen kobratzearengatik kontsumitzaileen salaketak biltzen ditu.
Iberdrolak Latinoamerikan suertatzen dituen etekinek ez dute aritzen duen herrien biztanleria txirongan berrinbertitzen. Gustiz alderantziz, herrialde hauetan gizarte eta ingurugiro eragin eta irregularitate asko izaten dira. Hauek islatzen duen berde kolorezko kanpainarekin eta gardentasun mezuekin bat egiten ez dutenez Ibertrolak ez ditu bere urteko txostenean sartzen.
Larunbateko manifaren idatzian esan zenez ‘(Botereak) badaki ideien borroka hau oso inportantea dela’. Hau da, propaganda ezinbestekoa da. Haiek dirua daukate - hobe esanda: hiek gure dirua kudeatzen dute. Haiei boterea ematea nahi dutena egitea iruditzen zaie: proiektuak inposatueta gure diruarekin nahi duten bezala erabili. Eten gabe irratian haiek publizitatea: AHTa tren arrunta bat baina 9 aldiz gutxiago kontsumitzen duela? Hori da propaganda: aukerak erabiltzea ideiak zabaltzeko - gezurrak barne!
Gauzak ez dira esaten (adibidez presupuestoa), gauzak direla baian hobeto aurkezten dira (adibidez egitasmo hau ingurumenaren aldekoa dela) eta gezurrak esaten dira (adibidez 9 aldiz…). Edozeinek daki potentzia gehiago edo abiada gehiago lortzeko energi gehiago behar dela eta beraz gehiago hau termikoki erregaietaz lortzen denez gehiago erre behar dela. Abiadura handia (lortu nahi dutena…) egazkin baten energia suposatzen du. Beraz, Kioto hitzarmenaren arabera, helburua energi eta C)2 ekoizpena gutxitzea da eta ez egazkin hegalaldiak bultzatzea edo trenak egazkinak bihurtzea!
Eta gero euskal CO2a hartzeko Ibarretxek Kenietarrei dirua ematen die edo adituak kontratatzen ditu hari laguntzeko… azpalditik gabiltza horretan: garraio eta energi eredua aldatu bertan behera! Eta gero Agenda 21kinetorriko zaituztegu ere… MESEDEZ!
Eta propagandaren beste aldea da besteak isilaraztea, aukera ez ematea (orain arte gertatzen ari den bezala) edo entzungorra egitea.
Tolosako manifestapenak eragin behar du (zihuraski gure udalan Bilbon izango zela larunbatean, baina jakin behar dute oposaketa herrian benetazkoa dela eta areagotzen ari dela. Kalera dihoana konturatuko da zenbat pankarta eta kartelak (haietariko asko eskuz eginak) dauden. Askok azken egunetan jarritak izan direla pentsatuko dute, eta zuzen daude. Azkenegunetan jarri ziren aurretik asko kendutak izan zirela. Oraindik ez dakigu nork edo nola, baina herri tolerante honetan nun ttukuna mantentzeko zeloa erabiltzen eta pintadak baztertu,
askok ez dute onartzen. Kartelak kendu dira eta ez zikintzen zutelako baizik eta edukina ez zen haien gustokoa. Gauza da gure baliabide bakarra dela. Honetaz lekukoa naiz eta nazka ematen dit benetan.
Kriminalizazioa hasi da eta propaganda garaia ere bai.