« Ekainaren 4ean liburuaren aurkezpenaAbesbatzaren kontzertua »

2008-05-21

14:34:01 , Laskorain ikastola , 142 hitz, 71 aldiz ikusia  
Atalak: Atala editatu!

XIBA egitasmoa

Gaur goizean Tolosako Plaza Berrian 3. eta 4. mailako ikasle eta irakasleek gozatzeko aukera aparta izan dugu XIBA egitasmoaren baitan antolaturiko jokuetan: harri jasotzea, dantza, lastoa, giza proba, ingudea, lokotxak, txingak, boloak-birlak, zakua, trontza, toka eta sokatira.

Euskal Herrien arteko euskal joko eta jolasen XIBA jaialdiak Baigorrin jarri ziren martxan apirilaren 14an. Lurralde guztietako kanporaketak jokatu ondoren, azken jaialdia ekainaren 30ean egingo da Mendikotan, Zuberoan. Euskal Herriko Ikastolen Konfederazioak, Xiba proiektuaren bitartez, euskal joko eta kirolak eta, aldi berean, euskara sustatzeko lanean dihardu.

Euskal Herriko zazpi lurraldeetako herrietako taldeak biltzen ditu ekimen honek eta antolatzaileek, gure kulturaren barnean diren euskal jokoak erabiliz, bi helburu lortu nahi dituzte: alde batetik, euskal joko eta jolasak berreskuratu, gaurkotu eta zabaltzea, eta bestetik, herrien arteko harremanak sustatzea, euskal giroan. Hau da, «garai batean herrien arteko joko zirenak gaurkotu eta berriz plazaratzea». Argazkiak eskura dituzue www.laskorainikastola.net orrian.

erantzun 1

Erantzun


Your email address will not be revealed on this site.

Zure URL-a erakutsiko da.
(Line breaks become <br />)
(Name, email & website)
(Allow users to contact you through a message form (your email will not be revealed.)
This is a captcha-picture. It is used to prevent mass-access by robots.
Please enter the characters from the image above. (case insensitive)
Urria 2008
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
 << <   > >>
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Laskorain ikastolaren inguruko kontuak bilduko dituen bloga da hau.

Bilaketa

Erabiltzaile herramintak

powered by b2evolution free blog software