| « Aho osasunaren astea | Mendi irteera Urbasara » |
Euskalitek, Kalitaterako Euskal Iraskundeak, Kalitatearen Urrezko Qa lortu dugula jakinarazi berri digu.
Berri pozgarria, dudarik gabe, Ikastolako hezkuntza-komunitate osoari dagokiona, ikasle, guraso zein langileoi; ikasle ohi, aliatu eta hornitzaileen ekarpenak ere ahaztu gabe. Mila esker guztioi!
Lan handiaren fruitua den sari honek bide onean jarraitzeko indarra emango digulakoan gaude.
Abenduaren 18an BEC-en jasoko dugu hainbeste lan egin ondoren lortu dugun saria, baina astearte arratsaldean, berria jaso bezain laster, denon artean ospatu genuen. ARGAZKIAK
Aspalditxoan egin genuen
benetako apustua
Kalitatezko irakaskuntza
hori gure helburua
Jakin genuen ematen zela
kalitate-aren Qa
Buru belarri hasi ginen ta
lortu zen zilarrezQa
Konforme ez ginen geratu eta
orain dator urrezQa
Zorionak!