| « 1000 lagunentzako bazkaria!! | Asteazkenean Leidorrera!! » |
Igande honetan Ikastolaren Eguna ospatuko dugu, eta antolaketan guztiz murgilduta gaude Ikastolako guraso eta langileak.
Ondorengo egitaraua antolatu dugu:
*10:30etan Bizikleta Ibilaldia Tolosan zehar
*11:00etan Hamaiketakoa
*11:30etan Jolasak: herri kirolak, ginkana, altxorraren bila,….
*12:00etan Haur Hezkuntzako ikasleen jaialdia
*12:30etan Abesbatzaren emanaldia
*14:00etan Ikastolako gurasoek prestaturiko bazkaria: Paella, Oilaskoa, Postrea eta Kafea. Dagoeneko 950 lagunek eman dute izena bazkarirako.
*15:30etan Kazkabarra taldearekin Jolasak eta Puzgarriak
*17:30etan Unsain Anaiak taldearekin dantzaldia
Egun osoan zehar trizikloak egongo dira eta Pilota Txapelkatren finala ikusteko aukera izango da pantaila handian. 40. urteurrenko DVDa, liburua eta kamisetak salgai izango ditugu. Eta noski, Kilometorak 08 Irurako materiala ere salgai izango da.
Denak gonbidatuta zaudete!!