| « Asteazkenean Leidorrera!! | XIBA egitasmoa » |
“URTEZ URTE BIZIZ BETE” liburuaren aurkezpena eta Poesia Errezitaldia ekainaren 4ean, arratsaldeko 19:00etan Leidor Antzokian.
40. urteurreneko ospakizun ekitaldien amaiera gisa, urte hauetan ikastolatik pasa diren ikasle, guraso eta irakasleen bizipenak bildu ditugu “Urtez urte biziz bete” liburu honetan. Hori dela eta, aurkezpen-ekitaldi atsegina antolatu nahi izan dugu. Bertan, izango ditugu liburuan parte hartu duten egileetako batzuk, argazki eta bideoen laguntzaz oroimenei errepasoa emateko. Osagarri gisa, eta izandako eskari ugariei erantzunez, Batxilergoko ikasleek “Galtzaundi”k antolaturiko Poesia Errezitaldian eskaini zuten saioaz gozatzeko aukera izango dugu. Saioak ordubete iraungo du eta liburua salgai izango da bertan.
Ikasle, ikasle-ohi, guraso, irakasle eta urte hauetan gurekin izan zaituztegun guztiak gonbidatuta zaudete.