| « XIBA egitasmoa | Adimen emozionaleko hitzalidia gurasoentzat » |
Gaur, maiatzak 14, asteazkena, kontzertu bikainaz gozatzeko aukera izango dugu Ikastolako areto nagusian arratsaldeko 16:00etan.
Bertan, Laskorain Ikastolako abesbatzaz gain, Atarrabiako Paz de Ziganda Ikastolako abesbatzako neska-mutilek ere parte hartuko dute.
Laskoraingo abesbatzak ondorengo abestiak eskainiko dizkigu:
- Norvegiako ezkontza martxa bat
- “Los chicos del coro”
- “Loriak udan intza bezala”
- “Titanic”
- “Dubula”
Gaur Atarrabiakoak Tolosara etorri diren bezalaxe, datorren asteazkenean gu joango gara bertara eta beste abesti batzuk eskainiko ditugu.
Ikasturte bukaera intentsoa izaten ari da abesbatzarentzat, aurreko asteburuan eta astelehenean kontzertu batzuk eskaini baikenituen Donostiako UPVko aularioan Norvegiako, Hondarribiako Eskifaia, Donostiako Donosti Ereski, Ereskitxo eta Et Incarnatus orkestrarekin batera.Oso kontzertu atseginak izan ziren.
Beraz, gonbidatuta zaudete gaur arratsaldeko kontzertura.