| « Adimen emozionaleko hitzalidia gurasoentzat | Euskaraz Bizi Udalekuak » |
Dagoeneko urteko asko pasa dira Ikastolan abesbatza dugunetik, eta aukera paregabe izaten dugu abesten ikasteaz gain gure lagunekin ondo pasatzeko.
Larunbat honetan, apirilaren 26ean, kontzertu berezi bat eskainiko dugu Iurramendi Egoitzan arratsaldeko 18:45etan. Bertan bizi diren aiton-amonez gain, herritar guztiok gonbidatuta zaudete kontzertura.
Gainera, Laskorain Ikastolako abesbatzaz gain, Miguel Zeberiok zuzentzen duen abesbatzak ere zenbait abesti eskainiko dizkie bertara gerturatzen diren guztiei.
Beraz badakizue, larunbat arratsaldean aukera paregabe duzue kontzertuaz gozatzeko.