1 2 3 4 5 >>

2008-06-19

11:20:34 , Laskorain ikastola , 99 hitz, 62 aldiz ikusia  
Atalak: Atala editatu!

Ikastola Eguna arrakastatsua

Aurreko igandean ospatu genuen aurtengo Ikastolaren Eguna. Eguraldia lagun, jendetza elkartu zen egun osoan zehar antolatutako ekitaldietan.
Bizikleta martxarekin hasi genuen eguna eta Tolosakoa kaleak zeharkatu genituen. Ondoren Haur Hezkuntzako neska-mutilek jaialdi arrakastatsua eskaini zien bertaratutako guztiei, eta hori amaitzean Ikastolako abesbatzak urtean zehar landutako abestiak eskaini zizkiguten.
Bazkarian sorturiko giroa paregabe izan zen, ia 1000 lagun elkartu ginelarik. Dudarik gabe, bazkaria prestatzen eta zerbitzatzen lan egiten zuten guraso eta ikasle guztiak zoriondu behar ditugu, dena primeran joan baitzen.
Arratsaldean, puzgarri eta jokuez gain, “Unsain anaiekin” dantza saio ederrak egin genituen.
www.laskorainikastola.net orrian Ikastola Eguneko argazkiak dituzue eskura.

2008-06-14

10:54:32 , Laskorain ikastola , 128 hitz, 46 aldiz ikusia  
Atalak: Atala editatu!

1000 lagunentzako bazkaria!!

Dagoeneko dena prest dugu igande honetan ospatuko dugun Ikastola Egunerako. Gure aurreikuspen guztiak hautsi egin dira, ia 1.000 lagunek eman baitute izena bazkarirako, baina behar diren paellerak eskuratu ondoren ez da arazorik izango lagun guzti hauentzako bazkaria prestatzeko.

Ondorengo egitaraua antolatu dugu egun osorako:

*10:30etan Bizikleta Ibilaldia Tolosan zehar
*11:00etan Hamaiketakoa
*11:30etan Jolasak: herri kirolak, ginkana, altxorraren bila,….
*12:00etan Haur Hezkuntzako ikasleen jaialdia
*12:30etan Abesbatzaren emanaldia
*14:00etan Ikastolako gurasoek prestaturiko bazkaria: Paella, Oilaskoa, Postrea eta Kafea. Dagoeneko 950 lagunek eman dute izena bazkarirako.
*15:30etan Kazkabarra taldearekin Jolasak eta Puzgarriak
*17:30etan Unsain Anaiak taldearekin dantzaldia

Egun osoan zehar trizikloak egongo dira eta Pilota Txapelkatren finala ikusteko aukera izango da pantaila handian. 40. urteurrenko DVDa, liburua eta kamisetak salgai izango ditugu. Eta noski, Kilometorak 08 Irurako materiala ere salgai izango da.

Denak gonbidatuta zaudete!!

2008-06-10

14:03:52 , Laskorain ikastola , 104 hitz, 15 aldiz ikusia  
Atalak: Atala editatu!

Ikastolaren Eguna igande honetan

Igande honetan Ikastolaren Eguna ospatuko dugu, eta antolaketan guztiz murgilduta gaude Ikastolako guraso eta langileak.
Ondorengo egitaraua antolatu dugu:
*10:30etan Bizikleta Ibilaldia Tolosan zehar
*11:00etan Hamaiketakoa
*11:30etan Jolasak: herri kirolak, ginkana, altxorraren bila,….
*12:00etan Haur Hezkuntzako ikasleen jaialdia
*12:30etan Abesbatzaren emanaldia
*14:00etan Ikastolako gurasoek prestaturiko bazkaria: Paella, Oilaskoa, Postrea eta Kafea. Dagoeneko 950 lagunek eman dute izena bazkarirako.
*15:30etan Kazkabarra taldearekin Jolasak eta Puzgarriak
*17:30etan Unsain Anaiak taldearekin dantzaldia

Egun osoan zehar trizikloak egongo dira eta Pilota Txapelkatren finala ikusteko aukera izango da pantaila handian. 40. urteurrenko DVDa, liburua eta kamisetak salgai izango ditugu. Eta noski, Kilometorak 08 Irurako materiala ere salgai izango da.

Denak gonbidatuta zaudete!!

2008-06-03

13:46:37 , Laskorain ikastola , 87 hitz, 35 aldiz ikusia  
Atalak: Atala editatu!

Asteazkenean Leidorrera!!

Dagoeneko dena prest dugu asteazkenean arratsaldeko 7etan Leidor Antzokian eskainiko dugun jaialdirako. Urte osoan zehar hamaika ekitaldi antolatu ditugu Tolosako Ikastolaren 40. urteurrena ospatzeko, eta amaiera bezala liburu bat argitaratzea bururatu zaigu “Urtez urte biziz bete” izenburuarekin.
Liburuan, 40 ikasle ohien bizipenak bildu ditugu poesi, marrazki, argazki eta idatzien bitartez. Liburuko zenbait pasarte irakurriko dituzte bihar bertan Leidorren.
Honetaz gain, Poesi Errezitaldia eskainiko digute Batxilergoko ikasleek.
Saioak ordubete iraungo du eta liburua salgai izango da bertan.
Ikasle, ikasle-ohi, guraso, irakasle eta urte hauetan gurekin izan zaituztegun guztiak gonbidatuta zaudete.

2008-05-29

15:40:44 , Laskorain ikastola , 107 hitz, 28 aldiz ikusia  
Atalak: Atala editatu!

Ekainaren 4ean liburuaren aurkezpena

“URTEZ URTE BIZIZ BETE” liburuaren aurkezpena eta Poesia Errezitaldia ekainaren 4ean, arratsaldeko 19:00etan Leidor Antzokian.
40. urteurreneko ospakizun ekitaldien amaiera gisa, urte hauetan ikastolatik pasa diren ikasle, guraso eta irakasleen bizipenak bildu ditugu “Urtez urte biziz bete” liburu honetan. Hori dela eta, aurkezpen-ekitaldi atsegina antolatu nahi izan dugu. Bertan, izango ditugu liburuan parte hartu duten egileetako batzuk, argazki eta bideoen laguntzaz oroimenei errepasoa emateko. Osagarri gisa, eta izandako eskari ugariei erantzunez, Batxilergoko ikasleek “Galtzaundi”k antolaturiko Poesia Errezitaldian eskaini zuten saioaz gozatzeko aukera izango dugu. Saioak ordubete iraungo du eta liburua salgai izango da bertan.
Ikasle, ikasle-ohi, guraso, irakasle eta urte hauetan gurekin izan zaituztegun guztiak gonbidatuta zaudete.

1 2 3 4 5 >>

Uztaila 2008
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
 << <   > >>
  1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30 31      

Laskorain ikastolaren inguruko kontuak bilduko dituen bloga da hau.

Bilaketa

Erabiltzaile herramintak

powered by b2evolution free blog software