| « HIRUKIDEKO OSPAKIZUNAK | HEZITZAILE ESKOLAPIOEN IKASTAROA » |
Zorionak denori Euskalitek egindako kanpo ebaluaketan “ZILARREZKO Q” errekonozimenduak jaso ditugulako. Hirukidekoaz gain Bilboko Jesuitinak eta Eskolapioek lehenengo saiakeran ere sarie lortu dugu.
Hirukide sortu zenetik seigarren ikasturtean murgilduta gaudela, orain arte egindako lana oparoa izan da. Jasotzen ari garen errekonozimendu guztiek olatuaren gainean jartzen gaituzte baina hori egunerokoari esker da.Horrela, aukera hau aprobetxatu nahi genuke eskerrik beroenak elkarri emateko;Hirukide osatzen dugun guztiok (gurasoak, ikasleak, irakasleak, beste langileak, hiru kongregazio erlijiosoak, begiraleak eta entrenatzaileak, eta gurekin egunero lan egiten dutenak) oso pozik egon gaitezke lortutakoarengatik.
Aurrerantzean ere Tolosaldean pertsonentzako, osotasunean, dugun proiektua gauzatzen segiko dugu.
Hau ere OSPATU BEHARKO DUGU!!