| « HIRUKIDEKO PROIEKTUA EUSKADIN SARITUA | HIRUKIDEKO MATERIAL DIDAKTIKO BERRITZAILEA » |
Tolosaldeko Hirukide ikastetxea, “Fundación de Ayuda contra la Drogadicción", “La Comisión Española de Cooperación con la Unesco” eta “BBVA” antolatzen duten “Premio a la Acción Magistral 2008″ lehiaketaren finalerako Euskadi ordezkatzeko aukeratua izan da.
Aurkeztutako proiektua, Bizikidetza Positiborako
Heziketa izenburuaz, Euskadi mailan irabazletzat hautatua izan da eta ikasleen artean bizikidetza positiborako balioak eta emozio gaitasunak bereganatzea ahalbideratu nahi du. Proiektu horretan sentimenduen eta emozioen heziketa, arauen kudeaketa demokratikoa eta ikaskuntza kooperatiboak lantzen dira, besteak beste.
ZORIONAK HIRUKIDE OSATZEN DUGUN GUZTIOI ! GORA TOLOSALDEA !