| « ZILARREZKO Q-ak LORTU DITUGU! | HIRUKIDEKO KIDEAK BEHOBIA-SS LASTERKETAN » |
Azaroaren 10ean Tolosan egon ziren aurten Hezitzaile Eskolapioen Ikastaroan parte hartzen dutenak. Goizean egungo hezkuntza egoera izan zuten hizpide eta horretarako Kristau Eskolako zuzendari orokorra den Aitor Bilbao-ren ekarpenak izan zituzten.
Eguerdi aldera bi taldetan bananduta, Hirukide Eskolapioak eta Hirukide Gainberri ikastetxeetako instalazioak ezagutzeko aukera izan zuten, Gurutz eta Aitziber irakasleen eta bi ikastetxeetako zuzendaritza taldeetako kideen laguntzaz.
Bazkalondoan, Hirukide Jesuitinak ikastetxean bildu ginen Tolosan eskolapioek dugun presentzia proiektua aurkezteko. Horretarako, Juan Carlos de la Riva, proiektu horren koordinatzailea den eskolapioaren laguntzaz egin genuen.
Benetan interesgarria eta oso gustora egon ginen denok egun horretan!