| « MIKEL LABOA gogoratuz | HIRUKIDEKO OSPAKIZUNAK » |
EUSKARAREN EGUNA IZAN EDO EZ IZAN,
euskaldun askok dugun ohitura on baten eraginak azalduko ditugu. Solasaldi batean hasieratik bukaerara euskaraz aritzeak, geure burua indartzeaz gain, bere onurak ditu:
1-Euskal hiztunentzako eredu ona gara.
2-Norberaren erabakiekin zuzen jokatzen dugu.
3-Etorri berriei “ Hizkuntza hau zurea ere bada ” adierazten zaie.
4-Ulertzen ez dutenei “ Hizkuntza hau beharrezkoa duzu “ adierazten diegu.
5-Euskara duintasunez azaltzen dugu.
6-Euskaldun berriei elkarrizketan euskaraz jarraitzen dugunean animuak ematen dizkiegu.
Guztiak euskararen erabilera areagotzen du; ez al du merezi honek unetxo batez pentsatzea?
FINDU ZURE BELARRIA ETA ENTZUN ZAITEZ.