2008-06-17

09:34:32 , Hirukide ikastetxea , 147 hitz, 122 aldiz ikusia  
Atalak: Atala editatu!

HIRUKIDEKO MATERIAL DIDAKTIKO BERRITZAILEA

Gure ikastetxeak Adimen Emozionalerako sortu, landu, esperimentatu, bildu
eta zabaldu duen Material Didaktikoa Gipuzkoako Foru Aldunduak lan
kuadernoetan jaso eta ekainaren 16an argitaratu du.
Egun horretan, Donostian antolatutako ekitaltaldian, lurraldeko ikastetxe
guztietara banatuko diren karpetak ezagutaraztera eman ziren. Aurkezpenean
Jose Ramon Guridik (Berrikuntzako eta Jakintzaren Gizarteko Diputatua),
Ana Isabel Bergarak (EHUko Psikologia Fakultateko Ikasketen Dekanordea)
eta Carmen Fartok (Hezkuntza Berriztatzeko eta Irakasleen prestakuntza
zentruko prestakuntza aholkularia) hitzegin zuten baina une unkigarriena
Hirukideko lan taldea gure Txaro Etxeberriaren hitzalditxoarekin batera
txalotu zutenean izan zen.
Herritarra dugun Kepa Goikoetxea entzunda pozgarria da Laskorain ikastolakoek ere berrikuntza honetan egindako lanaren eskertza jaso izana ,Tolosako hezkuntza goi mailakoa dela adierazten digulako.
Guztia bukatu zenean,ondo osatutako mahai baten inguruan, datorren ikasturterako asmoak ilusioz berrantolatzen jarraitu genuen; Mª Angeles Elorza
Zuzendariaren proposamena, eguna amaitzeko ezin aproposagoa iruditu
zitzaigun. On egin! eta Topa! gure seme-alabak osotasunean hazteko lan egiten duten/dugun/duzuen guztiengatik.

2008-06-12

09:53:55 , Hirukide ikastetxea , 17 hitz, 56 aldiz ikusia  
Atalak: Atala editatu!

HIRUKIDEko FESTEN BIDEOA

Iragarki moduan egin den bideoa ikusteko aukera gure web-ean duzue.
Argazki bilduma ere hortxe izango duzue, saltseatu!

2008-06-09

09:34:16 , Hirukide ikastetxea , 86 hitz, 35 aldiz ikusia  
Atalak: Atala editatu!

HIRUKIDEKO FESTA PUSKA !!

Aurreko larunbatean Hirukide-Jesuitinetan giro ezin hobea izan zen, herria alaitu genuen!
Ekintza guztiak primeran atera ziren eta baten bat nabarmentzekotan bazkalorduko pozaldia izango zen.
Txikitxoei galdetzekotan “Poxpolo eta Mokolo” edo tailerrak erantzungo zuten, gaztetxoek berriz iluntzako dantzaldia, gurasoentzako oso ikusgarria da zezenplazako joan etorrera eta bertako ikuskizuna, eta azkenik irakasleentzako guztia ondo loturik joatea denen parte hartze bikainarekin.
Hainbeste gauzen artean iritzi anitzak jaso daitezke, GALTZAUNDIKO KOMIKI ERAKUSKETA ekartzeak ere erakarri zuen hainbat jende, txarangak, txistulariek, soinujotzaileek…eguraldi onak!
Guztiei eskerrak eta adi aterako diren argazkiekin.

2008-06-04

09:45:01 , Hirukide ikastetxea , 107 hitz, 48 aldiz ikusia  
Atalak: Atala editatu!

LARUNBATEAN HIRUKIDE FESTARA!!

Datorren ekainaren 7an Hirukideren ikasturte amaierako festa Jesuitinetan ospatuko dugu. Dantzaldiak, puzgarriak, POXPOLO eta MOKOLO pailazoak…Bidezko Merkataritza, GALTZAUNDIko Komiki Erakusketa, igerilekua, txistulariak, txaranga eta eguna ondo pasatzeko behar diren guztiak antolatu ditugu; ETORRI ONDO PASATZERA!!
Bazkarirako txartelak lehen bait lehen hartu mesedez.
Egitaraua:
11:00etan EUKARISTIA
12:00etan, PUZGARRIAK, TAILERRAK, ANTZERKIA, BOILEBOLA eta TORTILA+POSTREen LEHIAKETA.
12:30 etan SOINKETA ERRITMIKOA
13:00etan JUDOA
14:00etan SARI BANAKETA
14:30etan BAZKARI BIKAINA
16:00etan MUS TXAPELKETA eta PUZGARRIAK
16:30etan POXPOLO eta MOKOLO
18:15etan KALEJIRA zezen plazaraino
18:30etan SANJOAN SUA ikuskizuna (ikasle, irakasle, guraso…)
19:30etan BURUHANDIAK
20:00etan DANTZALDIA
Egun hau beste asko bezala inguruan daukagun jende langileari esker izan da, zorionak eman! merezi dute eta.

2008-06-02

12:08:32 , Hirukide ikastetxea , 49 hitz, 28 aldiz ikusia  
Atalak: Atala editatu!

CAMBRIDGE AZTERKETAK

DBHko 4. mailako 40 ikaslek Cambridgeko PET eta KET azterketak egin dituzte gaur eskolan. Azterketa hauek Kanpo ebaluaketa bat egiteko balio dute eta ekimena Kristau Eskolak antolatu du hainbat ikastetxetan. Emaitzak jasotzean guk geuk aztertuko ditugu adin honetako maila zein den jakiteko, azterketak kanpotik ezarritako irizpideen arabera prestaturik direla aintzat hartuta.

Ekaina 2008
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
 << < Sortu> >>
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30            

Hirukide ikastetxearen bloga da hau.

Bilaketa

Erabiltzaile herramintak

powered by b2evolution free blog software