1 2 3 4 5 6 7 8 >>

2008-10-03

10:00:57 , Hirukide ikastetxea , 97 hitz, 49 aldiz ikusia  
Atalak: Atala editatu!

ELKARRIZKETAN ERDERARA PASATZEN GARENEAN

Euskaldun askok dugun ohitura baten eraginak azalduko ditugu. Egoera berezia da baina euskaraz ari garenean behin eta berriro ERDARARA pasatzen garenean ez gara konturatzen geure burua murrizten ari garela:
1-Euskal hiztunentzako eredu txarra delako.
2-Norberaren burua nahasian azaltzen dugulako.
3-Etorri berriei euskara beretzat ez dela adieraztera ematen diogulako.
4-Ulertzen ez dutenei euskara ikastea beharrezkoa ez dela esaten ari garelako.
5-Euskara duintasunik gabe azaltzen dalako.
6-Euskaldun berriei gaztelerara pasatzen garenean beraiek euskaraz gaizki ari direla ulertarazten diegulako.
Guztiak azken finean euskararen erabilera murrizten du; ez al du merezi honek unetxo batez pentsatzea?
FINDU ZURE BELARRIA ETA ENTZUN ZAITEZ.

2008-09-29

09:19:35 , Hirukide ikastetxea , 180 hitz, 45 aldiz ikusia  
Atalak: Atala editatu!

AUPA KIRIKINO!!

Kirikino eta Sendotza inguruko taldeak prest daude. Asteburu honetan Nafarroako Irañeta herrixkan bildu dira begirale guztiak elkarrekin urtea planifikatzeko: helburuak, taldeak, zerrendak, data garrantzitsuak, ekintzak…

Ostiral gauean iritsita elkarrekin afaldu eta ondoren udarako ekintzen argazkiak ikusi zituzten: Barriako udalekua, Belaguako kanpaldia eta Leskun-Belagua mendi ibilaldia.

Larunbat goiza formaziorako utzi zuten. Goizean zehar nolakoa izan behar duen gure taldeko begiralea aztertu zuten eta zein ezaugarri edukitzea nahi dugun. Bazkaldu ondoren elkarrekin urteko helburuak eta puntu garrantzitsuenak finkatzen aritu ziren eta merienda ondoren zikloka bildu ziren haur talde bakoitzaren zehaztasunak eta plangintza antolatzeko. Gauean berriz, lan mardula egin ondoren, jolasteari ekin zioten eta lau taldetan jarrita antzerkigintzan, dantzan, abestian eta abarren igaro zituzten orduak.

Igande goiza lasaiagoa izan zen. Eukaristia ospatu eta etxea txukundu. Egun honetan ere agur berezia eman zieten gure taldea uzten duten begiraleei, zenbait urte gure artean igaro ondoren beraien lanarengatik eskerrak eman zitzaien. Eta, nola ez, harrera berezia ere egin zitzaien aurten hasten diren begirale berriei.

Azken finean, elkarbizitza polita izan zuten (argazkiak web-ean), aurretik duten urteari gogoz eta ilusioz heltzeko. Animo eta denon artean lortuko dugu!

2008-09-18

09:35:54 , Hirukide ikastetxea , 119 hitz, 94 aldiz ikusia  
Atalak: Atala editatu!

HIRUKIDEKOAK KONTXAKO BANDERAN

Hirukiden aspalditik dago arraunerako zaletasuna eta lehengo eta oraingo kideak ontzi ezberdinetan ibili izan dira edo dabiltza. Oraingo honetan ,Izaskun Peñagarikano eta Olatz Ortiz Batxilergoko 2. mailako ikasleek eta Gaizka Garmendia irakasleak parte hartu dute asteburuan burututako Kontxako Banderan. Ikasleak larunbatean aritu ziren Emakumezkoen lehian eta badakigun bezala bosgarren postu eskuratu zuten; gutxigatik ez ziren igandeko estropadan jardun. Gaizkak, ordea, San Pedroko traineruan patroi lana ederki bete zuen eta lehen txanda irabazi zuten. Sailkapen orokorrean seigarrenak izan ziren.
Tolosasaldean arraun egiteko aukerak aurrera doazela dirudi; Zerkausi parean puzten den horma jarriz Berazubiraino batelek lasaitasunez igotzea izango dute. Gainera Ibiur urtegia bukatzen dutenean 2000 metroko entrenalekua geratuko da, mugikorreako aproposa eta traineruan ikasteko bikaina.
AZKAR HURRENGO DENBORALDIA PRESTATU BEHAR DA, ANIMO!

2008-09-17

12:11:19 , Hirukide ikastetxea , 46 hitz, 12 aldiz ikusia  
Atalak: Atala editatu!

HITZALDIA : SEME-ALABEN HEZKUNTZA ETA ADIMEN EMOZIONALA

Urteko BIZIKIDETZA positiboaren barnean gai garrantzitsua dugu sentimenduen eta emozioen heziketa. Arlo hau garatzeko hitzaldi bat antolatu dugu gurasoentzako eta interes handiz gonbidatzen zaituztegu. Zure gogoko izatea espero dugu.

EGUNA: irailaren 18a
ORDUA: 18:30etan

LEKUA: Hirukide-Jesuitinak

GAIA: Seme-alaben hezkuntza eta ADIMEN EMOZIONALA

HIZLARIA: BEGOÑA IBARROLA

2008-08-16

20:49:55 , Hirukide ikastetxea , 87 hitz, 65 aldiz ikusia  
Atalak: Atala editatu!

HIRUKIDEKO PROIEKTUA EUSKADIN SARITUA

Tolosaldeko Hirukide ikastetxea, “Fundación de Ayuda contra la Drogadicción", “La Comisión Española de Cooperación con la Unesco” eta “BBVA” antolatzen duten “Premio a la Acción Magistral 2008″ lehiaketaren finalerako Euskadi ordezkatzeko aukeratua izan da.

Aurkeztutako proiektua, Bizikidetza Positiborako
Heziketa izenburuaz, Euskadi mailan irabazletzat hautatua izan da eta ikasleen artean bizikidetza positiborako balioak eta emozio gaitasunak bereganatzea ahalbideratu nahi du. Proiektu horretan sentimenduen eta emozioen heziketa, arauen kudeaketa demokratikoa eta ikaskuntza kooperatiboak lantzen dira, besteak beste.
ZORIONAK HIRUKIDE OSATZEN DUGUN GUZTIOI ! GORA TOLOSALDEA !

1 2 3 4 5 6 7 8 >>

Urria 2008
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
 << <   > >>
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Hirukide ikastetxearen bloga da hau.

Bilaketa

Erabiltzaile herramintak

powered by b2evolution free blog software