Link: http://www.tolosaldekohitza.info/
Aurten ere Fleming Ikastetxeko 07-08 ikasturte bukaerako festa ospatu berria da. Ekainaren 7an Arratzaingo eraikuntzan zenbait ekitaldi antolatu ziren:
- Ikasleek kurtsoan zehar egindako lan batzuen erakusketa.
- Mailaz maila egindako dantza eta kanta emanalia:
*3 Urte: Erratzak
*4 Urte: Roke karramarroa
*5 Urte: Zapiak airera
*1. Maila: Alakinkirrik, Alakunkurrun.
*2. Maila: Iritsi da eguna.
*3. Maila: Hokey Cokey.
*4. Maila: Tutira mai.
*5. Maila: Txirula
*6. Maila: Jamelia Superstar eta Agurra.
- Bertso emanaldia.( 5. eta 6. maila)
- Argazki eta telematikoen erakusketa.
- Bazkaria. ( besteetan frontoian, eguraldiagatik aurten kiroldegi barruan izan zen.)
- Arratsaldez B.H.I.koek antolatutako jokoak.
Eskerrak eman nahi dizkiegu hemendik, bai antolamenduetan eta ikusle bezala ibili ziren familia,ikasle eta irakasle guztiei.
*BIDEOTXO BAT IKUSTEKO….KLIKATU GOIKO LINK-AN

Villabonako Udalak antolatutako bertso eta ipuin lehiaketaren sari banaketa egin zen Gurea aretoan. Gure eskolako 4. mailako ikasleak Garazi Urkola , Ander Iparragirre eta Ibon Martinez hiru lehenak gelditu ziren bertso atalean. Beste ikastolako eta Erniobeako batzuen artean Telmo Gartzia ipuinetan eta 5. mailako Nerea Arregi bertsotan ere, sariak jaso zituzten.
Eskerrak eman behar dizkiogu itzalean dagoen eta guzti hau ahalbideratu duen Amaia Agirre bertsolariari.
Oraindela 40 urte, zazpi metroko belontzi txiki batean eta bost urtean zehar, munduari buelta eman zion Julio Villar, gure eskolan egon da.
Bera 5. eta 6. mailakoekin elkartu da eta hauen galderaren bitartez bere gertakizun eta esperientziak azaldu dizkigu.
Bide luze horretan aurkitutako, ekaitz, tifoi, olatu erraldoi, piratak,baleak,e.a.aurre egiteko zenbait aholku esan dizkigu.

Baino garrantzitsuena zera da, munduko leku guztietan badago bai jende eta baita gauza interesgarriak ezagutzeko.
Gure ikastetxean bada programa bat ULIBARRI izenekoa. Ez dakizula zer den? Bada, euskararen erabilera bultzatzeko eskolak duen programa bat. Horregatik, ekintza, ospakizun eta jolas ugari egiten ditugu urtean zehar.
Apirilaren 23an, adibidez, Liburuaren Nazioarteko Eguna zela eta, liburuak irakurriz ospatu genuen Arratzainen. 10: 40 aldera adin desberdineko bi lagun bildu, eskolako txoko batean eseri eta elkarri liburu bat, edo zatitxo bat, irakurri zioten.

Liburu eguna ospatzeko, gure txikiak bisita polita jaso dute.
Ipuin kontalaria, ikasle guztiei ipuinak kontatu dizkie, haurrak poz-pozik egon dira.
Kontalaria gure eskolako ama da, LAURA, berak izugarrizko gogoa jarri dio.
Mila esker egindako esfuerzoarengatik. Beste bat arte.
Link: http://www.elkarrekin.net/asmakilo/
Gure Jesus Mª Quesada Hilinger Fleming Ikastetxeko 1.go mailako irakaslea Miramar Jauregian 17 eta 18an ospatzen ari diren Gipuzkoako berriztapen Proiektuko VII. Jardunaldietan.


Bertan eskolan aurrera eramaten ari garen Asmakilo Proiektu Telematikoari buruz hitzegingo du.
Lehen Hezkuntzako Fleming ikastetxeko lau gela parte hartzen ari dira, lehenengo eta bigarren mailakoak hain zuzen ere.
Gurekin Jesus Mª Quesada Hilinger irakaslea dugu.
.- Kaixo Jesus Mari, laburbilduz zertan datza Asmakilo proiektua?
Nire ustez asmakilo proiektuaren helburu nagusia asmakizunak bitartez bai ikasleek baita irakasleok ere IKT ezagutzea eta erabiltzea da.Besteak beste, ordenadorean testu idaztea, interneten irudiak bilatzea eta erabiltzea edota bideoak egitea lor ditzakegu Asmakilo proiektua landuz.
.- Zeintzuk dira proiektuaren faseak?
Proiektuak hiru fase ditu:Lehendabizikoan irakasleok ikusten genuen zer materialak landu behar genituen: emaila, web orrialdeak, irudi tratamendua, bilatzaileen funtzionamendua,…Bigarren faseak ikasleek IKTak erabiltzea du xede nagusia, asmakizunak irakurri, idatzi eta landuz, irudiak gehituz eta blogean sartuz.Hirugarren fase batean proiektua ebaluatu egingo da.
.- Eta gelako antolaketaz zer esaten diguzu?
Lehen ikasleek asmakizunak lantzen zituzten, bai bakarka, bai taldeka: etxetik ekarri, arbelean kopiatu, besteei irakurri,…Astero batek bere asmakizuna idazten zuen worden bidez ordenagailuan, eta bere gustuko irudi bat interneten aurkitzen zuen. Gero, blogean sartzen zituen bai testua, bai irudia.Bukatzeko, eta orain taldeka, informatika gelan kanoien bidez gure asmakizunen erantzunak ete beste asmakizun batzuk leitzen genituen.