| « Tolosako Musika Banda Arimaz soka orkestrarekin batera 'Baldorba' interpretatzen | Martxoaren 15eko kontzertua ari da prestatzen Banda » |
Link: http://www.tolosamusikabanda.com
Apirilaren 19an, larunbata, beste kontzertu bat eskainiko du Tolosako Musika Bandak. Kasu honetan musika estilo desberdinak eskainiko ditu: rock, zarzuela, opera eta filme doinuak.
Bost rock doinu ezagun biltzen dituen ‘Best song ever’ obra izango da beharbada erakargarriena: ‘Rock around the clock’, Michael Jacksonen ‘Ben’, Meat Loafen ‘Paradise by the dashboard light’, John Milesen ‘Music’ eta Village Peopleren ‘Ymca’.
Bestalde, Verdiren ‘Aida’ operako martxa, Serranoren ‘La cancion del olvido’ zarzuela, Laseronsen ‘Ceremony’ eta ‘Chicago’ filme musikaleko ‘And all that jazz’ doinuak interpretatuko ditu bandak.
Kontzertua Zerkausian izango da 19:30ean. Ea oraingo honetan martxoko kontzertukoa ez den gertatzen eta ‘jarri behar duenak’ entzuleentzako aulkiak, argia, kalefakzioa eta kristalera jartzen duen.
Baina dena ez da entsaioa, lana eta kontzertua, atsedena eta jaia ere behar da. Musika Banda bira ari da prestatzen apirilaren 26rako, Getarira. Ondo pasa musikoak!