Atzean gelditu dira Santa Zeziliako ospakizunak eta aurrean ditu Tolosako Musika Bandak Gabonetakoak. Txirri eta Tommy izan ziren txapelketetako irabazle nagusiak (mus eta futbolin), baita Civico (dardoak) eta metal taldea (futbola) ere. Azaroaren 22a borobila izan zen, nahiz eta euria goian-behean izan. Ikatza beti bezain ondo portatu zen. Zorionak berriz! Eta hurrengo eguneko kontzertua Leidorren primeran atera zen. Eta bazkaria zer esanik ez. Gora panderetak!
Harrez gero berri txarrak ere izan ditugu: Iñigo Karrera saxofoijoleak eski istripu bat izan du. Animoak blog honetatik eta azkar sendatu.
Orain Eguberriak ditugu eta Bandak bost emanaldi izango ditu egun hauetan: 24ean eguerdian Gabonetako doinuen kontzertua Zerkausian eta 20:00etan kalejira Gorriti plazatik abiatuta (20:20ean zortzikoa abesbatzekin plaza Zaharrean); 31n Urte Zaharreko kalejira Gorriti plazatik 20:00etan abiatuta; urtarrilaren 5ean Errege Kabalgata Santa Klaratik abiatuta eta 6ean eguerdian Errege kontzertua (Straussen balsak eta polkak) Musika Eskolako entzundegian. Denak gonbidatuta zaudete.
Hurrengo zikloa Inauterietakoa izango da eta bertan lau emanaldi izango dira: Iurreamendikoa otsailaren 8an, kontzertu-pregoia 15ean, Danborrada 21ean eta Diana 22an. Ordu arte!

Denboraldia garagardoaren aparraren frexkotasunarekin hasi ondoren, larunbat honetan (hilak 11) urriko kontzertua eskainiko du Tolosako Musika Bandak Zerkausian 19:30ean, Garagardo Festaren aitzakian ikasturteko lehen kalejira-kontzertua eskaini zuen toki bera.
Oraingo honetan Euskal Herritik abiatu eta urrutirainoko musika bidaia egingo du Bandak bere doinuen bidez. Iparragirreren doinu ezagunenak (Gernikako Arbola, Hara nun diran…) eskainiko ditu alde batetik. Baina horrekin batera urrutiagoko Soutulloren ‘Puenteareas’ pasodoble galiziarra, Fernandez Caballeroren ‘Gigantes y cabezudos’ zarzuela zatiak, Von Suppe kroaziarraren ‘Die Schone Galathea’ obertura eta Gershwin konposatzaile estatubatuar ospetsuaren doinu ezagunak (’Rhapsody in Blue’, ‘An American in Paris’…).
Urteko kontzertu dantzagarriena iritsi zaio Musika Bandari. Gau Giro programazioaren barruan datorren uztailaren 18an, ostirala, gaueko 22:30ean eskainiko duena. Leku berri batean gainera: Lopez-Mendizabal ibiltokian, ohiko Alde Zaharreko eszenatokietatik urruti, harresiaren kanpoaldean, herriko auzo berrietara zabalduz bere musika eskaintza.
Baina, esan bezala, ibiltokia dantzatokia bilakatuko da gau magiko horretan, eta bertako terrazetan tragoxka hartuz daudenek bere barruan gordeta duten dantzaria kanporatzeko aukera izango dute. Frank Sinatra, Duo Dinamico, Abba, Tom Jones eta beste artista mundial batzuen doinu ezagunak entzuteko eta dantzatzeko parada izango dute. Rock&Rolla, mexikarrak, rumba, cha-cha-cha, fandango eta arin arina… izango dira entzungai eta dantzagai. Mugi bizkarrezurra eta txonkatila horiek!