Denboraldia garagardoaren aparraren frexkotasunarekin hasi ondoren, larunbat honetan (hilak 11) urriko kontzertua eskainiko du Tolosako Musika Bandak Zerkausian 19:30ean, Garagardo Festaren aitzakian ikasturteko lehen kalejira-kontzertua eskaini zuen toki bera.
Oraingo honetan Euskal Herritik abiatu eta urrutirainoko musika bidaia egingo du Bandak bere doinuen bidez. Iparragirreren doinu ezagunenak (Gernikako Arbola, Hara nun diran…) eskainiko ditu alde batetik. Baina horrekin batera urrutiagoko Soutulloren ‘Puenteareas’ pasodoble galiziarra, Fernandez Caballeroren ‘Gigantes y cabezudos’ zarzuela zatiak, Von Suppe kroaziarraren ‘Die Schone Galathea’ obertura eta Gershwin konposatzaile estatubatuar ospetsuaren doinu ezagunak (’Rhapsody in Blue’, ‘An American in Paris’…).