1 2 3 >>

2008-10-09

13:53:04 , Banda , 91 hitz, 5 aldiz ikusia  
Atalak: Atala editatu!

Euskal Herritik urrutirako musika bidaia Bandarekin

Denboraldia garagardoaren aparraren frexkotasunarekin hasi ondoren, larunbat honetan (hilak 11) urriko kontzertua eskainiko du Tolosako Musika Bandak Zerkausian 19:30ean, Garagardo Festaren aitzakian ikasturteko lehen kalejira-kontzertua eskaini zuen toki bera.
Oraingo honetan Euskal Herritik abiatu eta urrutirainoko musika bidaia egingo du Bandak bere doinuen bidez. Iparragirreren doinu ezagunenak (Gernikako Arbola, Hara nun diran…) eskainiko ditu alde batetik. Baina horrekin batera urrutiagoko Soutulloren ‘Puenteareas’ pasodoble galiziarra, Fernandez Caballeroren ‘Gigantes y cabezudos’ zarzuela zatiak, Von Suppe kroaziarraren ‘Die Schone Galathea’ obertura eta Gershwin konposatzaile estatubatuar ospetsuaren doinu ezagunak (’Rhapsody in Blue’, ‘An American in Paris’…).

2008-07-11

19:57:39 , Banda , 104 hitz, 145 aldiz ikusia  
Atalak: Atala editatu!

Mugi ezak/n gorputza Bandaren doinuekin!

Urteko kontzertu dantzagarriena iritsi zaio Musika Bandari. Gau Giro programazioaren barruan datorren uztailaren 18an, ostirala, gaueko 22:30ean eskainiko duena. Leku berri batean gainera: Lopez-Mendizabal ibiltokian, ohiko Alde Zaharreko eszenatokietatik urruti, harresiaren kanpoaldean, herriko auzo berrietara zabalduz bere musika eskaintza.
Baina, esan bezala, ibiltokia dantzatokia bilakatuko da gau magiko horretan, eta bertako terrazetan tragoxka hartuz daudenek bere barruan gordeta duten dantzaria kanporatzeko aukera izango dute. Frank Sinatra, Duo Dinamico, Abba, Tom Jones eta beste artista mundial batzuen doinu ezagunak entzuteko eta dantzatzeko parada izango dute. Rock&Rolla, mexikarrak, rumba, cha-cha-cha, fandango eta arin arina… izango dira entzungai eta dantzagai. Mugi bizkarrezurra eta txonkatila horiek!

2008-06-16

12:03:21 , Banda , 167 hitz, 41 aldiz ikusia  
Atalak: Atala editatu!

Banda Oskorrirekin eta Ruiz Bona omenduz

Tolosako Musika Banda sanjoanetako lau egunetan izango da kalean herriko jaiak alaitzen. Larunbatean, hilak 21, Oskorri folk talde ezagunarekin kontzertu berezia eskainiko du Euskal Herria plazan 22:30ean. Igandean, hilak 22, zezenketan eta aurreko kalejiran parte hartuko du pasodobleak interpretatzen. Astelehenean, hilak 23, san Joan bezperako suan izango da musika jartzen. Eta asteartean, san Joan eguna, hilak 24, egun osoan zehar ibiliko da dianan, Alardean, prozesioan, kontzertu berezian, bezperetan eta Aurreskuan.
Oskorrirekin emango duen kontzertua Banda Band proiektuan kokatzen da. Bilboko bandarekin atera zuen diskoko doinuak herri askotako bandekin ari da interpretatzen eta oraingoan Tolosari iritsi zaio txanda. Talde horren abesti ezagunenak interpretatuko dituzte elkarrekin.
Bestalde, san Joan eguneko kontzertu berezian, eguerdian plaza Berrian, Jose Antonio Ruiz Bona zuzendari ohia gogoan izango dute, bere heriotzaren 25. urtemugan. Berak konposatutako ‘Garai alaia’ pieza eskainiko dute Iruñea eta Tolosako udal txistulariekin batera (aurretik beraiek bakarrik hainbat doinu eskainiko dituzte). Ondoren, Santanaren doinu ezagunenak, Dvorak-en ‘Mundu berriko sinfonia’ eta Abel Morenoren ‘Toros en el puerto’ pasodoblea interpretatuko ditu Musika Bandak Luis Mari Gartzia Artetxeren zuzendaritzapean.

2008-05-26

13:46:25 , Banda , 89 hitz, 52 aldiz ikusia  
Atalak: Atala editatu!

Tolosako Musika Banda Arimaz soka orkestrarekin batera 'Baldorba' interpretatzen

Tolosako Musika Bandak eta Arimaz soka orkestrak (Udal Musika Eskolako ikasleen orkestra) elkarrekin kontzertua eskainiko dute lehen aldiz maiatzaren 31n, 19:00etan, Zerkausian, XIV. Musikaria astearen barruan.
Kontzertuaren lehen zatian kamera orkestrak hainbat gai interpretatuko ditu, ondoren Musika Bandak Leonard Bernstein-en ‘Slava’, Leo Delibes-en ‘Coppelia’ operaren fantasia eta Snijders-en ‘Tango para un torero’ eskainiko ditu, eta azkenik, bi taldeek batera Pablo Sorozabalen ‘Katiuska’ zarzuelaren fantasia (Mariano San Miguelek moldatua) eta Benito Lertxundiren ‘Baldorba’ (Oscar de Estebanek moldatua) interpretatuko dute. Zuzendariak Kepa Martinez de Albeniz eta Enrike Arostegi Eguzkiza izango dira.

2008-04-10

17:49:10 , Banda , 135 hitz, 90 aldiz ikusia  
Atalak: Atala editatu!

Rock doinu ezagunak apirilaren 19an

Link: http://www.tolosamusikabanda.com

Apirilaren 19an, larunbata, beste kontzertu bat eskainiko du Tolosako Musika Bandak. Kasu honetan musika estilo desberdinak eskainiko ditu: rock, zarzuela, opera eta filme doinuak.
Bost rock doinu ezagun biltzen dituen ‘Best song ever’ obra izango da beharbada erakargarriena: ‘Rock around the clock’, Michael Jacksonen ‘Ben’, Meat Loafen ‘Paradise by the dashboard light’, John Milesen ‘Music’ eta Village Peopleren ‘Ymca’.
Bestalde, Verdiren ‘Aida’ operako martxa, Serranoren ‘La cancion del olvido’ zarzuela, Laseronsen ‘Ceremony’ eta ‘Chicago’ filme musikaleko ‘And all that jazz’ doinuak interpretatuko ditu bandak.
Kontzertua Zerkausian izango da 19:30ean. Ea oraingo honetan martxoko kontzertukoa ez den gertatzen eta ‘jarri behar duenak’ entzuleentzako aulkiak, argia, kalefakzioa eta kristalera jartzen duen.
Baina dena ez da entsaioa, lana eta kontzertua, atsedena eta jaia ere behar da. Musika Banda bira ari da prestatzen apirilaren 26rako, Getarira. Ondo pasa musikoak!

1 2 3 >>

Urria 2008
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
 << <   > >>
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Tolosako Musika Bandaren bloga da hau.

Bilaketa

Erabiltzaile herramintak

powered by b2evolution free blog software