
AMEZKETA
2008-10-11 | 18:04:17
Antton Karrerak segituko du Gipuzkoako EBko koordinatzaile
Botoen %70 lortu ditu gaur. Duñike Agirrezabalagak, %29
Orain arteko ildoarekin segitu edo aldatu, horixe hautatu behar zuten gaur Gipuzkoako Ezker Batuko (EB) afiliatuek, VII. batzarrean, eta aurreneko ildoa babestu dute. Hau da, Antton Karreraren hautagaitza. Hura izan da azkeneko lau urtean ere Gipuzkoako EBko koordinatzaile, eta gaur botoen %70 lortu ditu.
TOLOSA
2008-10-10 | 14:26:03
Unerik «zailenera» iritsi dira ur kolektorearen obrak
Bi aste barru Rondilla kalerako sarrera mugatuko dute, eta bialaren noranzkoa aldatuko dute; lanen %40a dago egina
Apirilean hasi ziren Oria ibaiko eta Zelai errekako uraren kalitatea hobetzea helburu duen kolektorea ezartzeko lanak, eta beste urtebetez luzatuko direla hauek azaldu dute obraren arduradunek, hau da, Ura Uraren Euskal Agentziaren ordezkariek. Obra osoaren %40a egina dagoela ere baieztatu du goizean eginiko agerraldian Julen Goikoetxeak Uraren Euskal Agentziaren ordezkariak, eta era berean, «unerik zailenean edo konplexuenean» kokatzen direla lan hauek azaldu du.
AMEZKETA
2008-10-10 | 13:04:31
Antton Karrera amezketarra eta Duñike Agirrezabalaga dira hautagaiak
Antton Karrera gaur egun Gipuzkoako Ezker Batuko koordinatzailea da. Biharko leloa "ezker euskalduna, federala, soziala eta errepublikarra" izango da. 124 delegatu izango dira bozkatzen.
ALEGIA
2008-10-09 | 14:05:55
Gaur bertso eskolakoen lehen bilera izango da
Intxurre elkartean bilduko dira
Aurtengo helduen bertsolarien kurtsoari hasiera emateko gaur osteguna, bilduko dira Intxurre elkartean, 20:00etan. Deialdia irekia da eta hasi nahi dutenek ere bertan agertzea nahi dute.
TOLOSA
2008-10-09 | 12:30:41
Argazki ikastaroa antolatu du Oargik
Mendia eta naturaren inguruko erretratuak ateratzen ikasteko aukera izango da
Mendia eta natura hobeto edo behintzat, beste modu batera ezagutzeko aukera eskaintzen du orain Oargi Mendi Elkarteak. Honek antolatuta, argazki ikastaroa izango baita. Saioak gaur arratsaldean hasten dira eta hilaren 16a bitartean luzatuko dira.
$('#fade').cycle();

Antton Izagirre eta Hektor Espin
Tolosako alkate ohia eta hautetsi independentista
2008-10-09 13:53:04
Tolosako Musika Banda | Tolosako Musika Banda
2008-10-03 10:00:57
Hirukide ikastetxea | Hirukide ikastetxearen bloga
2008-10-01 16:40:17
Laskorain ikastola | Laskorain ikastolaren bloga
Irteerak
Irunberrira
ALBIZTUR, - 2008-10-10
Ikuskizunak
Bertso jaialdia
TOLOSA, Beotibar pilotalekua - 2008-10-12
262 perretxiku espezie ikusgai, Plaza Zaharrean
Alpino Uzturre elkarteak antolatu du erakusketa Esti Ezeiza
Datua
4.228
izan da Ugarteko festetan zozkatutako txerriaren zenbaki sariduna. Txartel hori Silvia San Sebastianek erosi zuen.
Tolosa
Jasotako azken mezua:
2008-10-07
Ugarteko festetan izandu naiz eta oso gustora ibili naiz: ez da asko behar festetan ondo ibiltzeko. ...(+)
© Tolosa Herria Hedabideak S.L. - Araba etorbidea 5, atzea 20400 - TOLOSA - Tel.: 943 65 56 95
Faxa: 943 65 00 18 - E-posta: tolosaldean@tolosaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Tolosa Herria Hedabideak S.L.ko kideak: Galtzaundi Euskara Taldea
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Tolosaldeko Berriak Kultur Elkartea: 77 gizarte eragile.