
LEITZA
2009-01-09 | 20:06:45
Iñaki Gazteluk bihar, larunbatean, jokatuko du Binakako Txapelketaren finala
Leitzarrak Ezkurrarekin osatzen du bikotea
Binakako Txapelketaren final handia bihar, larunbatean, jokatuko du Iñaki Gazteluk Hernaniko Galarreta pilotalekuan 16:45ean. Leitzarrak Ezkurrarekin osatuko du bikotea eta Urriza-San Miguel izango ditu aurrean.
IKAZTEGIETA
2009-01-09 | 11:13:16
Leire Olaberriak Euskadi Irratia Saria jaso du
2008ko euskal kirolari onenaren saria eman diote
Bigarren Iker Martinez eta Xabi Fernandez izan dira. Hautagaien artean ere Edurne Pasaban mendigoizalea eta Xabi Alonso futbol jokalaria zeuden.
IBARRA
2009-01-08 | 13:04:13
'Piratak' ikuskizunerako sarrerak salgai jarri dituzte 6 euroan
Pirritx, Porrotx eta Mari Motots kiroldegian egongo dira hilaren 23an 18:00etan
Bartolaren Batzordeak hiru pailazoen ikuskizun berria ekarri du Ibarrara. Sarrerak dagoneko salgai aurkitzen dira Ibarrako Zubiaurre Tabernan, Lurdes dendan, Errotatxon eta Tolosako Zunbeltz disko dendan. Uzturpe Ikastolan gaur arratsaldean jarriko dituzte.
VILLABONA
2009-01-07 | 11:02:01
Hamasei urteko tolosar bat hil zen atzo gauean Villabonan, moto istripuan
Ertzaintzak istripuaren lekukoen laguntza eskatu du gertatutakoa argitzeko
Ertzaintzak jakinarazi duenez, Villabonako Larrea auzoan 16 urteko tolosar bat hil zen atzo iluntzean, 21:30a aldera. Gidatzen zihoan ziklomotorra bidetik atera eta aparkatuta zegoen kamioi baten kontra jo zuen. Ertzaintza lekukoen bila dabil, gertatutakoa argitzen ahalegintzeko, eta horretarako 943 53 91 25 telefono zenbakira deitzeko eskatu du.
TOLOSA
2009-01-06 | 21:18:48
Palestinaren aldeko manifestazioa burutu zen Tolosan urtarrilaren 5ean
Thamer Birawi palestinar euskalduna bertan izan zen eta arro hitz egiten du bilkuraz
Tolosa
2009-01-06 | 14:48:11
Eskualdea bisitatu dute Errege Magoek
Opari ugari utzi ostean itzuli dira Errege Magoak. Eskualdeko herri guztietan izan dira, gaztetxoenen zoramenerako.
LEITZA
2008-12-30 | 12:27:41
Bilgune Feministak elkarretaratzea egingo du gaur 20:00etan Lopeneko iturrian
Clara Rangel atzo erail zuten Errenterian
Ustezko hiltzailea 35 urteko emakumearen bikotekidea da. Labankadaka hil zuten atzo eguerdian Clara Rangel Errenterian; gainera, bere anaia eta emakumearen seme zaharrena ere zauritu zituen ustezko erasotzaileak. 2008ak Euskal Herrian utzi duen seigarren hildakoa da atzokoa.
IBARRA
2008-12-29 | 20:46:03
«Polizia muntaia» salatu arren, Goar Jimenez espetxean sartu dute
Zortzi hilabete igaro beharko ditu espetxean Jimenezek. Etzi atxiloketa salatzeko manifestazioa egingo dute
Behin eta berriz «polizia muntaia » salatu arren, Goar Jimenez ibartarra espetxeratu dute goizean. Martuteneko espetxean 11:30ean aurkeztu du bere burua gazteak; senide, lagun eta hainbat herritar bertan zituelarik babesa eta elkartasuna agertzeko asmoz. Orain zortzi hilabete igaro beharko ditu Jimenezek espetxean.
Erakusketak
Jose Enrique Ceberiroen margolanak
TOLOSA, Itaie taberna - 2009-01-02
Ikastaroak
Haurrentzako fondoko eski ikastaroa
TOLOSA, - 2009-01-05
© Tolosa Herria Hedabideak S.L. - Araba etorbidea 5, atzea 20400 - TOLOSA - Tel.: 943 65 56 95
Faxa: 943 65 00 18 - E-posta: tolosaldean@tolosaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Tolosa Herria Hedabideak S.L.ko kideak: Galtzaundi Euskara Taldea
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Tolosaldeko Berriak Kultur Elkartea: 77 gizarte eragile.