
2008-10-11 | 18:04:17
Politika
Antton Karrerak segituko du Gipuzkoako EBko koordinatzaile
Botoen %70 lortu ditu gaur. Duñike Agirrezabalagak, %29
Orain arteko ildoarekin segitu edo aldatu, horixe hautatu behar zuten gaur Gipuzkoako Ezker Batuko (EB) afiliatuek, VII. batzarrean, eta aurreneko ildoa babestu dute. Hau da, Antton Karreraren hautagaitza. Hura izan da azkeneko lau urtean ere Gipuzkoako EBko koordinatzaile, eta gaur botoen %70 lortu ditu.
Duñike Agirrezabalaga zen sektore kritikoaren zerrendaburua eta %29 bildu du.
Pozik azaldu da Karrera amezketarra, eta orain arte egindakoarekin segitzeko gogoz. "Azkeneko urteetan gauza asko egin ditugu, agian horietako batzuk gaizki, baina gauza asko egin da, eta prest gaude halaxe segitzeko", adierazi du.
Agirrezabalagaren taldeak EBk EAJrekin daukan harremana bukatu nahi zuen, ezkerrera zabaltzeko asmoz.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
© Tolosa Herria Hedabideak S.L. - Araba etorbidea 5, atzea 20400 - TOLOSA - Tel.: 943 65 56 95
Faxa: 943 65 00 18 - E-posta: tolosaldean@tolosaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Tolosa Herria Hedabideak S.L.ko kideak: Galtzaundi Euskara Taldea
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Tolosaldeko Berriak Kultur Elkartea: 77 gizarte eragile.