Edukira joan

Tolosaldeko Hitza

Tolosaldea eta Leitzaldea
2009ko urtarrilak 10, Larunbata

Harpidetu zaitez!

2008-10-10 | 14:26:03

Azpiegiturak

Unerik «zailenera» iritsi dira ur kolektorearen obrak

Bi aste barru Rondilla kalerako sarrera mugatuko dute, eta bialaren noranzkoa aldatuko dute; lanen %40a dago egina

Apirilean hasi ziren Oria ibaiko eta Zelai errekako uraren kalitatea hobetzea helburu duen kolektorea ezartzeko lanak, eta beste urtebetez luzatuko direla hauek azaldu dute obraren arduradunek, hau da, Ura Uraren Euskal Agentziaren ordezkariek. Obra osoaren %40a egina dagoela ere baieztatu du goizean eginiko agerraldian Julen Goikoetxeak Uraren Euskal Agentziaren ordezkariak, eta era berean, «unerik zailenean edo konplexuenean» kokatzen direla lan hauek azaldu du.

Obra honek udalerri osoari eragiten badio ere, lanik handienak hiru lekutan egingo dituzte: Pedro Tolosa pasealekuak, San Frantzisko pasealekuak eta Araba etorbideak bat egiten duten lekuan; Zumalakarregi eta San Frantzisko pasealekuak bat egiten duten lekuan, hau da, Triangulo plazan; eta Rondilla kaleak eta Barrena kaleak bat egiten duen lekuan. Hala, gune horietan aurrera doaz lanak, eta hori dela-eta hainbat aldaketa izango dira ibilgailuen trafikoan datorren astetik aurrera. Hain zuzen ere, astelehenetik Nafarroa etorbideko erreietako baten noranzkoa aldatu egingo dute, Zubiberritik Foruen etorbideraino; eta era berean, aldatu egingo da Nafarroa etorbidetik San Frantzisko pasealekuraino dagoen zatiaren noranzkoa. Halaber, Gernikako Arbolak norabide bakarra izango du: San Frantziskotik sartu beharko da eta hortik ateratzerik ez da izango. San Esteban auzotik edota Renferen tren geltokitik, Pedro Tolosa edo Alliri kaletik atera ahalko da.

Gainera, urriaren 20tik aurrera, Jon Andoni Irazusta kalearen (ibaiaren eskubi aldeko biala) noranzkoa aldatu egingo dute, Rondilla kalea ez saturatzeko eta erdialdera errazago heltzeko. Sarrera mugatuta egongo da ondorengo kaleetan: Rondilla kalera soilik sartu daiteke karga lanetarako, garajeetara joateko eta erosketa azkarra egiteko; Zumalakarregi kalera sartzea baimenduta egongo da soilik karga lanetarako, taxizaleentzat, garajeetara joateko eta erosketa azkarra egiteko. Zirkulazioak bi noranzkoak ditu. Santa Klara kalean, Donostiako noranzkoan, zirkulazioa mugatuta egongo da, eta soilik Alde Zaharrera, Asuncion klinikara eta Izaskunera joateko erabili ahalko da.

Aldaketa hauek lanak amaitu arte iraungo dutela adierazi dute, «baina posible da hainbat zonaldetan lehenago amaitzea, eta pixkanaka normaltasunera bueltatzea».

Autobusean ere eragina
Obrek autobusen ibilbidean eta geralekuetan ere eragingo dute. Aldaketa handienak herri arteko autobusentzat izango dira. Ibilbide luzea egiten dutenek zezen-plazan izango dute geralekua eta Tolosa erdialdea izeneko irteeratik sartu eta aterako dira. Donostia-Tolosa lineakoak Larramenditik sartuko dira eta zezen-plazatik gero, autobiara irtengo dira.
Herriko autobusari dagokionez, Musika Eskolako geralekua Zumardi Txikian (Santa Klara) jarriko dute. Halaber, geralekuetako markesinetan, informazio zehatza jarrita egongo da ibilbideei buruz.
Ibilgailuen aparkalekuetan, bestalde, oso aparkaleku-plaza gutxi kenduko direla adierazi du Udalak.

Iradokizunak eta kexak zabaltzeko bideak
Udalak herritarrek kolektorearen inguruan izan ditzaketen zalantzak argitzeko edo iradokizunak egiteko, 943 31 86 06 telefono zenbakia jarri du eskura, eta Udalaren webgunean, hau da, www.tolosakoudala.net-en ere eskura daiteke informazioa. Halaber, tolosar guztiei eskutitza bidaliko diete obraren xehetasunak eta helburuak azalduz, eta izango dituen eraginak trafikoan adieraziz.

Ibaia herriarekin adiskidetuz
Julen Goikoetxeak azaldu bezala, lan hauekin «ibaia nolabait herriarekin adiskidetzea lortu nahi da, orain arte bizkarra eman baitiogu». Halaber, epeak betetzen ari direla ere zehaztu zuen, eta hilabete bakoitzeko milioi bat euroko kostua dutela lanek.
Jokin Bildarratz Tolosako alkateak bere aldetik, obra konplexua, baina beharrezkoa dela esan du; «Eusko Jaurlaritza ari da egiten, eta gu hori nola kudeatu ari gara laguntzen, ahahalik eta traba gutxien sortzen ahaleginduz».

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.
Unerik «zailenera» iritsi dira ur kolektorearen obrak

Prentsaurrekoan, goizean.

© Tolosa Herria Hedabideak S.L. - Araba etorbidea 5, atzea 20400 - TOLOSA - Tel.: 943 65 56 95
Faxa: 943 65 00 18 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Tolosa Herria Hedabideak S.L.ko kideak: Galtzaundi Euskara Taldea
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Tolosaldeko Berriak Kultur Elkartea: 77 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa