
2008-10-09 | 12:30:41
Aisia
Argazki ikastaroa antolatu du Oargik
Mendia eta naturaren inguruko erretratuak ateratzen ikasteko aukera izango da
Mendia eta natura hobeto edo behintzat, beste modu batera ezagutzeko aukera eskaintzen du orain Oargi Mendi Elkarteak. Honek antolatuta, argazki ikastaroa izango baita. Saioak gaur arratsaldean hasten dira eta hilaren 16a bitartean luzatuko dira.
Argazki kamera digitalak nahiz analogikoak erabiltzen ikasteko aukera izango da. Baita, konposizioa eta ingurunearen prestakuntza ere. Tailerraren prezio 25 eurotakoa da, eta 688 69 86 42ra deituta edo info@oargi.org helbidera idatzita egin daiteke. Gaur 19:30ean hasiko dira eskolak, eta elkartearen egoitzan bertan izango dira. Igande honetan Lareon egingo dituzte praktikak , eta datorren ostegunean, arratsaldean, izango da azken saioa.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
© Tolosa Herria Hedabideak S.L. - Araba etorbidea 5, atzea 20400 - TOLOSA - Tel.: 943 65 56 95
Faxa: 943 65 00 18 - E-posta: tolosaldean@tolosaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Tolosa Herria Hedabideak S.L.ko kideak: Galtzaundi Euskara Taldea
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Tolosaldeko Berriak Kultur Elkartea: 77 gizarte eragile.