
2008-10-07 | 13:26:03
Gizartea
Pilarika eguna berreskuratuko dute igandean
Duela urte batzuk egiten zen bezala, meza, hamaiketakoa eta jai xume bat egingo dute
Duela urte batzuk, urriak 12 Pilar Eguna, Ikaztegietan ospatu egiten zen baina azken urteotan erabat galdu da egun hori ospatzeko ohitura. Aurtengoan, sinple eta xume bada ere, egun hori berreskuratu nahi izan dute. Beraz, igandean ospatuko dute egun hau. Egun honetarako antolatu dutena hauxe da: meza, hamaiketakoa, trikitilariak eta Mus Txapelketa. 11:15ean ermitan Meza izango da eta ondoren, tabernarik ez badago ere, kultura batzordeak, errepidearen beste aldean barra jarriko du eta hamaiketako ederra (salda, mondejua, haragi egosia, ardoa) izango dute «prezio egokian». Hamaiketakoarekin batera trikitilariak izango dira.
17:00etarako berriz, Herriko Ostatuaren laguntzarekin batera Mus Txapelketa antolatu da. Izena ematea 16:30etik 17:00ak bitarte Ostatuan bertan izango da eta bikote bakoitzak 5 euro ordaindu beharko du. Lehen bi sailkatuentzat sariak egongo dira.
Pilareko Andre Mariaren ermitara helduko gara, Gipuzkoako lurralde historikoan deitura hau duen bakarra. Ibaiaren beste aldean kokatuta zegoen eta Santiagoren deitura zuen ermita ordezkatzen du. Eraikin enblematiko hauetatik ezinbesteko ibilbide hau egin ostean.
Diotenez, Ikaztegietako apaiz batek eraiki zuen, Zaragozako tenpluan egindako irainak ordaintzeko asmoz.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
© Tolosa Herria Hedabideak S.L. - Araba etorbidea 5, atzea 20400 - TOLOSA - Tel.: 943 65 56 95
Faxa: 943 65 00 18 - E-posta: tolosaldean@tolosaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Tolosa Herria Hedabideak S.L.ko kideak: Galtzaundi Euskara Taldea
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Tolosaldeko Berriak Kultur Elkartea: 77 gizarte eragile.