Edukira joan

Tolosaldeko Hitza

Tolosaldea eta Leitzaldea
2009ko urtarrilak 9, Ostirala

Harpidetu zaitez!

2008-10-04 | 11:22:30

Atentatua

Bonba batek kalte handiak eragin ditu Epaitegian

Bart, 01:15 inguruan jazo da eztanda

Leherketa gertatu baino 30 minutu lehenago DYAk dei bat jaso du ETAren izenean. Honek "kalte handiak" eragin ditu eraikinean nahiz inguruko etxebizitzetan.

Lehergailua motxila baten barruan zegoen, eta hau Epitegiaren aurrealdean utzi dute. Ertzainek hau non zegoen ikustean, inguruko etxeak hustutzen hasi dira, eta inguratu egin dute, inor ez hurbiltzeko bertara. Oraindik ere, bertan daude Ertzaintzako agenteak eta ezin da gerturatu.

Inor ez da zauritu, baina epaitegiko eraikinean kalte material handiak eragin ditu: besteak beste, hiru metro diametroko zuloa egin du fatxadan, eraikin guztiko kristalak hautsi ditu, eta epaitegiaren ondoko murru bat goitik behera bota du. Era berean, inguruan aparkatutako 20 bat ibilgailutan eta hainbat etxebizitzatan kalteak eragin ditu.

Polizia iturrien arabera, 5-10 kilo lehergai zituen bonbak eta motxila batean zegoen gordeta. Hain zuzen ere, eztanda gertatu baino ordubete lehenago motxila hori bi lagunek epaitegi atarian utzi dutela ziurtatu dute polizia iturriek.

ERREAKZIOAK:
Ezker abertzalea: «Hasteko, kaltetutako herritarrei elkartasuna adierazi nahi diegu. Bestetik, gertakari honek erakutsi du bizi dugun gatazkaren gordintasuna (azken egunetako ilegalizazioak, atentatua...). Inoiz baino beharrezkoagoa da gatazka armatua beste parametro batzuetara eramatea. Hori, elkarrizketa bidez lortuko da, herri hau aitortuz eta dagozkion eskubideak errespetatuz».

Tolosako Udala osatzen duten alderdiak (PP, PSE, EAJ, EA, EB-ARALAR):
«Tolosakoko Udalak, bere izenean eta gure herritarren ordezkari bezala guztiz gaitzesten du Auzitegiko eraso terrorista. Kaltetutako herritar guztiei babesa, elkartasuna eta adiskidetasuna adierazi nahi diegu. ETAk giza eskubideen aurka eta erakunde biolento gisa irauten duen bitartean egiten dituen ekintzek Euskadiko herritarrek demokrazian eta giza eskubideetan oinarritutako gizartea eraikitzeko duten borondatea eta konpromisoa mesprezatzen dute. Berretsi nahi dugu berriro ere euskal gizartearen aurrean, gure artetik ETA kanpoan eta soberan dugula guztiz».

Jokin Bildarratz Tolosako alkatea:«Herriaren izenean hitz egiten ari direla esaten duten horiek herriaren kontra jokatu dute berriz.. Ez dute Euskal Herriaren eta herritarren borondatea errespetatzen. Horrela ez da Euskal Herria defendatzen. Halako ekintzek, mina, desoreka sortzen dute".

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.
Bonba batek kalte handiak eragin ditu Epaitegian

Hiru metro diametroko zuloa egin du epaitegiko fatxadan lehergailuak

© Tolosa Herria Hedabideak S.L. - Araba etorbidea 5, atzea 20400 - TOLOSA - Tel.: 943 65 56 95
Faxa: 943 65 00 18 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Tolosa Herria Hedabideak S.L.ko kideak: Galtzaundi Euskara Taldea
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Tolosaldeko Berriak Kultur Elkartea: 77 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa