
2008-10-03 | 15:27:26
Azpiegiturak
Zabalik daude Rondillako aparkalekuak
Asteburu honetan dohainik aparkatu ahal izango da
Gaur eguerdian inauguratu dute Rondilla kalearen amaieran kokatuta dagoen parkinga. Denera 221 autorentzako lekua dago. Hauetatik 117 bertakoentzat dira, eta gainontzeko 104ak, errotaziozkoak. Asteburu honetan, gaurtik hasita, ez da ordaindu beharko. Hala ere, lau orduz bakarrik utzi ahal izango da kotxea bertan, gaur, bihar eta etzi. Honekin, errotazio sistema bultzatu nahi dute.
Tolosar bat | 2008-10-03
Gaur Rondillako aparkalekuak inauguratu dituzte beraz. Berriro ere, alkatea aurrera eramaten diren proiektu ponpoxoetaz hitz egiteko komunikabideengana aurkeztu da beraz. Eta zergatik ez da Voith-Gorostidiko etxebizitzetaz hitz egiteko ateratzen. Rondilla-Belate inguru horretatik askotan igarotzen naiz, eta oraindik, horko lanak amaitzeko asko falta da. Ingurua txukuntzeko lan handia egin beharra dago. Agian gaizki pentsatzen ari naiz, baina etzuten ba aparkaleku hau inauguratuko Voith-Gorostidi eremuko etxebizitzen zurrumurruak ixilarazteko, eta jendearen hizketagaiak aldatzeko. Orain, berriro ere jendea hasiko da Bildarratz eta konpainiaren lan ona goraipatzen. Begira ze ondo, aparkaleku berriak egin dituzte eta. Baina gauzak ez dira horrela. Arazo bat dagoenean aurpegia eman behar da, eta ez zurrumurruak ixiltzen saiatu, jendearen harreta beste gauza batzuetara desbideratuz. Baina badakigu gure alkatea horretan maisu dela, eta berriro ere hori lortu nahian dabilela. Hala ere, esan, batzuk ez garela horren erraz saltzen.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
© Tolosa Herria Hedabideak S.L. - Araba etorbidea 5, atzea 20400 - TOLOSA - Tel.: 943 65 56 95
Faxa: 943 65 00 18 - E-posta: tolosaldean@tolosaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Tolosa Herria Hedabideak S.L.ko kideak: Galtzaundi Euskara Taldea
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Tolosaldeko Berriak Kultur Elkartea: 77 gizarte eragile.