
2008-10-02 | 14:29:33
Politika
Regina Otaolak omenaldia egingo dio ETAk eraildako Ramiro Quinterori
Gaur azaldu du omenaldia egiteo erabakia, erailketaren 30. urteurrenean
30 urte bete dira ETAk Ramiro Quintero guardia zibila izandako basozaina Lizartzan hil zuenetik. Hori dela eta, Regina Otaola Lizartzako alkateak haren omenezko ekitaldia egiteko nahia adierazi du gaur. Oraindik ez du zehaztu zein egunetan izango den, baina, bai hilabete honetan izango dela. Ekitaldia terrorismoaren biktimen elkarteei, herritarrei eta alderdi politikoei irekia izango da. Otaolak adierazi duenez, Ramiro Quinterori justizia egiteko ordua da, eta halaber, gogoratu du legealdiaren hasieran horrelako omenaldiak egiteko konpromezua hartu zuela.
herritar bat | 2008-11-10
Otaolak frankoren garaiak ekartzen dizkit gogora, herritarrek nahi ez duten alkate baten inposaketa hutsa representatzen baitu. Doala pikutara eta itzul dadila bere Espaņa maitera, herritarrek argi eta garbi utzi dute ez dutela atzerritar bat alkate bezala inoiz onartuko. Balzak agindutako Polizia autonomikoak faxista honen txakur zaindari papera oso ondo betetzen dute eta horrek sekulako amorrua sortzen digu. Nahikoa da! Otaola ez da inoiz izango herritarron alkatea, Espainiak inposatutako gobernadore arrotza baizik. Egoera penagarri honen aurrean herritarrek emandako erantzuna eredugarria izan da eta ikurrina herriko etxe guztietan ikusteak Otaolari min galanta emango dio seguru!
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
© Tolosa Herria Hedabideak S.L. - Araba etorbidea 5, atzea 20400 - TOLOSA - Tel.: 943 65 56 95
Faxa: 943 65 00 18 - E-posta: tolosaldean@tolosaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Tolosa Herria Hedabideak S.L.ko kideak: Galtzaundi Euskara Taldea
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Tolosaldeko Berriak Kultur Elkartea: 77 gizarte eragile.