
2008-10-02 | 13:26:22
AZPIEGITURAK
Anoetako lurjabeek ez dute eman baimenik AHTren inguruko zundaketak egiteko
Bilera izan dute udaletxean Typsa enpresako ordezkariekin
Anoetako lurjabeek gaur goizean bilera izan dute Typsa enpresako ordezkariekin udaletxean. AHT proiektuaren inguruan zundaketak egiteko baimenak eskuratzera joan dira enpresakoak, baina lurjabeek ezezkoa eman diete. AHT proiektuari buruzko informazio gehiago izan arte baimenik ez dutela emango azaldu dute lurjabeek.
Bilera egin bitartean Ertzaintzaren furgoneta bat eta Guardia Zibilen bi patruila izan dira Anoetako plazan. Guardia Zibilak bi gazte identifikatu ditu, "begira ari zirelako". Horietako bati sudadera kendu diote, bertan Segiren irudia agertzen zelako, "Ertzaintzaren aurrean hori jarrita izatea probokazioa delako", Guardia Zibilak esan diotenez.
Anoetar bat | 2008-11-25
Anoetarrok ez dugu A.H.T.rik!
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
Anoetako zenbait lurjabe, gaur, udaletxe aurrean.
© Tolosa Herria Hedabideak S.L. - Araba etorbidea 5, atzea 20400 - TOLOSA - Tel.: 943 65 56 95
Faxa: 943 65 00 18 - E-posta: tolosaldean@tolosaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Tolosa Herria Hedabideak S.L.ko kideak: Galtzaundi Euskara Taldea
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Tolosaldeko Berriak Kultur Elkartea: 77 gizarte eragile.