
2008-10-01 | 14:14:56
GIZARTEA
Lehenengo Euskal Jaia antolatuko dute Anoetan urriaren 12an
"Gure nortasuna adierazteaz gain, bertako eta inguruko nekazariei babesa adieraztea" da helburua, antolatzaileek azaldu dutenez
Anoetan urriaren 12an egingo den lehenengo Euskal Jaiaren aurkezpena egin dute. "Erronka garrantzitsu modura hartu dugu Anoetako Udalak eta herriko hainbat eragilek Euskal Jaia antolatzea", azaldu dute. Egun horren helburua "gure nortasuna adierazteaz gain, bertako eta inguruko nekazariei babesa adieraztea da", diote antolatzaileek. Bestalde, deialdia egin dute ektialdietan parte hartzeko. Besteak beste, kalejira, baserritar eta artisauen azoka, herri kirolak haurrentzat, herri bazkaria, Iņaki eta Inaxio Perurena harri-jasotzaileen saioa eta erromeria izango dira.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
© Tolosa Herria Hedabideak S.L. - Araba etorbidea 5, atzea 20400 - TOLOSA - Tel.: 943 65 56 95
Faxa: 943 65 00 18 - E-posta: tolosaldean@tolosaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Tolosa Herria Hedabideak S.L.ko kideak: Galtzaundi Euskara Taldea
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Tolosaldeko Berriak Kultur Elkartea: 77 gizarte eragile.