Edukira joan

Tolosaldeko Hitza

Tolosaldea eta Leitzaldea
2009ko urtarrilak 9, Ostirala

Harpidetu zaitez!

2008-09-30 | 14:59:51

Kirolak

29 zaldi eta zaldunek hartu dute parte Bedaioko I. Zaldi Raid lasterketan

Artubi elkarteak antolatutako heziketa lasterketarekin «pozik» daude bedaiotarrak, helburu guztiak betez.

Igandean burutu zen Bedaioko I zaldi Raid lasterketa. Eguraldi ederra lagun, 29 zaldik hartu zuten parte. Artubi elkarteak antolaturiko proban bi albaitari arduratu ziren 29 zaldiak beharreko osasunean egon zitezen eta proba burutzeko gai zirela begiratzen.

Bedaioko Larrañeta Berri baserriak dituen lursailetan antolatu zen zaldi festa hau. 4x4 ibilgailuak eta erremolkeak, Vet gate do kontrolgunea, eta sarrera eta irteera kontrola izan ziren bertan, 09:00etatik hasita.
Bedaiotik hasita inguruko parajetan zehar bi faseak burutu zituzten zaldiek zaldunekin batera. Eguraldia lagun, «zirkuitu oso politatzat» jo zuten parte-hartzaileek, baina «gogorra momentu batzuetan», hau da; «Zorrotza eta lana eskatzen zuena». Guztira 28 kilometro inguru egin behar ziren.
Batzuentzat berria izan da
Heziketa proba izanik, gehienezko 11 kilometro orduko abiadura markatu zen muga bezala. Proba denek bukatu bazuten ere, «ofizialki erdia baino gehiago lehiaketatik kanpo geratuko zen bukaeran, ez baitzituzten arauak osatutako parametroak bete», hots, kontroletik kanpo geratuko ziren gehienak.
Hala adierazi nahi izan zen probaren bukaeran epai mahaietik, eta zaldunek «gustura entzun zituzten aholkuak». Batzuentzat proba hau berria bazen ere, beste batzuek entrenamendutzat hartu zuten, agi denez, hauetan ohituta.
Arauen barruan, erdiak
Bestalde, ez zen zaldi arazorik izan eta aipatu beharra dago ere, 10 urteko neskatila batek parte hartu zuela: baita zuzen bukatu ere. Perratzaileek lana izan zuen eta proba erdian perra galduriko zaldi bati asistentzia egin zitzaion.
Artubi Kultur elkarteko kideak ere «gustura» geratu dira: «Helburuak guztiz beteak izan dira proba honekin. Zaldiaren munduko beste alderdi bat ezagutarazi dugu eta giro polita sortu, gauza desberdin berri eta etorkizunekoa» eta noski, Bedaioko inguruak ezagutaraztea, bideak, basoak eta herri kaskoa.
Artubi, emaitzarekin «pozik»
Artubi Kultur Elkarteak beste behin ere antolakuntzan parte hartu duen jende guztiari eskerrak luzatu nahi diete, eta «bereziki Bedaioko elkarte honek antolatzen dituen proiektu eta ekintza desberdinetan konfidantzaz material eta medioak eskaintzen dituzten enpresa guztiei».
Guztietatik berezi nahi dituzte Albaitack, Eki herrajes, Diva Pentsuak, Fidelity House, Egimendi eta Euskadiko Kutxa, eta noski «parte harturiko zaldi eta asistentziko guztiei».
Igandeko Zaldi Raid lasterketako argazkiak www.bedaio.com webgunean sartuko dituzte ondorengo egunetan, eta parte hartu duten guztiei euren balantzeak eta hobetzeko puntuak azaltzeko aukera emango dute, hurrengo edizioetan ahalik eta zuzenen antolatzeko. Beraz, berriz ere proba hau egiteko asmoa badute.

 

Jasotako erantzunak:

1

balerditk | 2008-10-01

balerditik.blogsome.com - en ere argazkiak ikusgai

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Tolosa Herria Hedabideak S.L. - Araba etorbidea 5, atzea 20400 - TOLOSA - Tel.: 943 65 56 95
Faxa: 943 65 00 18 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Tolosa Herria Hedabideak S.L.ko kideak: Galtzaundi Euskara Taldea
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Tolosaldeko Berriak Kultur Elkartea: 77 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa