Edukira joan

Tolosaldeko Hitza

Tolosaldea eta Leitzaldea
2009ko urtarrilak 10, Larunbata

Harpidetu zaitez!

2008-09-24 | 13:35:59

Euskara

Hitzarmena sinatu dute Anoeta eta Irurako Udalek eta Galtzaundik euskararen erabilera sustatzeko enpresetan

Euskara Taldeak enpresak bisitatuko ditu, jarraipena eman eta itzulpen zerbitzua eta aholkularitza eskainiko ditu

Udal bakoitzak 1.500 euro emango dizkio Galtzaundiri burutuko dituen lanengatik.

Irurako eta Anoetako Udalek eta Galtzaundi Euskara Taldeak hitzarmena sinatu dute eguerdian, bi udalerri horietako enpresetan euskararen erabilera sustatzeko helburuz. Horretarako, Euskara Taldeak konpromisoa hartu du bere baliabideak erabiltzeko euskararen normalkuntza bultzatzeko alor horretan, eta bi udalek helburu hori betetzen lagunduko diote elkarteari diruz.

Anoetako Udalaren kasuan, bigarren urtea da aurten Galtzaundirekin hitzarmena sinatzen duena. Periko Peņagarikano Anoetako alkateak esan bezala, "iaz hasitako lanari jarraipena eman nahi diogu, oso garrantzitsua iruditzen baitzaigu enpresa munduan ere euskararen normalizazioa sustatzea". Hala, ahalik eta enpresa gehienek euskararen erabilera areagotuko duten konpromisoak hartzea dela euren nahia azaldu du, eta Anoetako Udalak "ahalegin guztiak" egingo dituela enpresa hauei laguntzeko, beraiekiko harremanak euskara hutsean bideratzeko.

Irurako Udalak, bestalde, lehen aldiz jarriko du martxan enpresa munduan euskara normalizatzeko ekimen bat. "Garbi dago bi herriek apustu berbera egin nahi dugu, gure herrietan enpresa munduak pisu handia duelako", azaldu du Marimi Ugaldek Irurako alkateak. Halaber, enpresa sektorea "oso sektore erdalduna" dela gaineratu du, eta "gureak hain herri euskaldunak izanik, kontrako bidean goazela dirudi, Guk norabide berbera izatea nahiko genuke, euskararen normalizazioaren bidea, eta horretan saiatuko gara".

Jon Ander Ubeda Galtzaundi Euskara Taldeko zuzendaritzaren kideak Galtzaundik erronka horri heldu nahi diola adierazi du. "Urteak daramatzagu euskararen normalizazioa eremu desberdinetan lantzen, baina enpresa munduan benetako apustua egin behar dela uste dugu". Horretarako, Galtzaundiko teknikari batek enpresak bisitatuko dituela azaldu du; "elkarteak bere prestutasun osoa izango du, hauei jarraipena eman, itzulpen zerbitzua eskaini eta aholk lana hartzeko". Ubedak harrera ona izango duela eta ekimenak jarraipena izatea espero duela adierazi du.

Sinatu duten hitzarmenaren arabera, Udal bakoitzak jarduerak eta normalizazio lanak lagunduko ditu diruz, 1.500 euroko kopuruarekin, hain zuzen ere. Halaber, Euskara Taldeari behar duen babes eta laguntza tekniko guztia emateko konpromisoa ere hartu dute. Galtzaundik, bere aldetik, bi herrietako enpresa munduko eragileei bisitak egingo dizikie; hau udalen artean zehaztuko dute, eta Anoetaren kasuan, iaz bisitatu ez zituztenen artean zehaztuko dute.
Hala, bisitatutakoeragile guztiei aukerak eskainiko dizkie Galtzaundik, beraien enpresetako euskararen erabilera sustatuko duten konpromisoak edo planak bideratzeko eta Bai Euskarari Ziurtagiria lortzeko. Halaber, konpromisoak aurrera eramateko laguntza eskainiko die, eta itzulpen zerbitzua ere jarriko du euren eskura. Galtzaundik, bestelade, eragile horien diagnostikoa egingo du, oinarrizko datu-bilketa baten bidez. Azkenik, enpresa guztiekin Udalarekiko harreman hizkuntza finkatuko dute, jakinik bi udalek euskara hutsezko harremana izan nahiko luketela beraiekin.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Tolosa Herria Hedabideak S.L. - Araba etorbidea 5, atzea 20400 - TOLOSA - Tel.: 943 65 56 95
Faxa: 943 65 00 18 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Tolosa Herria Hedabideak S.L.ko kideak: Galtzaundi Euskara Taldea
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Tolosaldeko Berriak Kultur Elkartea: 77 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa