Edukira joan

Tolosaldeko Hitza

Tolosaldea eta Leitzaldea
2009ko urtarrilak 10, Larunbata

Harpidetu zaitez!

2008-07-18 | 13:46:58

Kirola

Gipuzkoako lokotx biltze eta aizkora txapelketa finalerako autobusa Mendarora

Bertan, lokotx biltze txapelketa finalean Eneko Garmendia ariko da. Izena emateko azken eguna astelehena da.

Baliarraingo Jai Batzordeak Mendarora joateko autobusa antolatu du eta horregatik jendea animatu nahi du bertara joateko. Taldea osatuko balitz joango lirateke. Hilaren 26an joango dira Baliarraindik abiatuta, 16:30ean. Mendarotik buelta txapelketa bukatuta egingo dute. Izena emateko 616 634 909 (Bixente Zubeldia) eta 649 019 440 (Manex Zubeldia) telefonoetara deitu daiteke.

Bestalde, lokotx biltze eta aizkora txapelketan parte hartu nahi duenak ere izena eman dezake emandako telefono zenbakietara deituta.
Autobusa norberak ordaindu beharko du eta sarrera dohainik izango da.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Tolosa Herria Hedabideak S.L. - Araba etorbidea 5, atzea 20400 - TOLOSA - Tel.: 943 65 56 95
Faxa: 943 65 00 18 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Tolosa Herria Hedabideak S.L.ko kideak: Galtzaundi Euskara Taldea
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Tolosaldeko Berriak Kultur Elkartea: 77 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa