
2008-07-02 | 17:37:24
Pilota
XIX. Joxean Tolosa Pilota Txapelketa larunbatean hasiko da
16:30etik aurrera gazte eta nagusien arteko hiru partida jokatuko dituzte, eta 22:00etan beste hiru partida
16:30ean gazteen norgehiagoka bat eta nagusien arteko bi izango dira, eta 22:00etan gazteen arteko bi partida eta nagusien arteko bat. Azken honetan Aranburu zizurkildarra izango da Loiolaren kontra (Elgoibar).
Eskuz banaka izaten da Amezketako Txapelketa hau eta udan zehar jokatzen da. Finala irailaren 14an izango da. Amezketako frontoian jokatuko dira partida guztiak, kadete, gazte nahiz nagusien mailetan. Euskal Herri osotik datoz pilotan jokatzera aurten ere Amezketara.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
© Tolosa Herria Hedabideak S.L. - Araba etorbidea 5, atzea 20400 - TOLOSA - Tel.: 943 65 56 95
Faxa: 943 65 00 18 - E-posta: tolosaldean@tolosaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Tolosa Herria Hedabideak S.L.ko kideak: Galtzaundi Euskara Taldea
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Tolosaldeko Berriak Kultur Elkartea: 77 gizarte eragile.