Edukira joan

Tolosaldeko Hitza

Tolosaldea eta Leitzaldea
2008ko urriak 12, Igandea

Harpidetu zaitez!

2008-06-26 | 19:35:05

Drogak

Hiru pertsona atxilotu dituzte Gipuzkoan, heroinarekin trafikatzeagatik

Tolosaldean, Donostian eta Pasaian banatzen zuten droga eta epailearen esku utzi dituzte

Ertzaintzaren agenteek hiru pertsona atxilotu dituzte, Tolosan, Donostian eta Pasaian heroina banatzea leporatuta. Atxilotutakoen etxeetan egindako miaketetan, droga nahasi eta banatzeko erabili ohi den materiala topatu dute, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak gaur jakinarazi duenez.

Ikerketak hil honen hasieran hasi zituzten, Ertzaintzaren agenteek jasotako informazio baten arabera Trintxerpe auzoan (Pasaia) drogarekin trafikatzen ari baitziren, baita Tolosan eta inguruko herrietan ere. Horren aurrean, kontsumitzaileek saltzailearekin harremanetan jartzeko erabiltzen zuten taberna baten inguruan operazioa egin zuten agenteek.
Joan den ostiralean, Ertzaintzaren agenteek Pasaiako 49 urteko gizonezkoa atxilotu zuten bere etxearen inguruan. Polizia taldearen susmoak atzemandako lagunari droga ematen zion gizonarengana bideratu ziren orduan. Hortaz, atzo, Donostiako 45 urteko bizilaguna eta Pasaiako 40 urteko bizilaguna atxilotu zituzten.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Tolosa Herria Hedabideak S.L. - Araba etorbidea 5, atzea 20400 - TOLOSA - Tel.: 943 65 56 95
Faxa: 943 65 00 18 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Tolosa Herria Hedabideak S.L.ko kideak: Galtzaundi Euskara Taldea
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Tolosaldeko Berriak Kultur Elkartea: 77 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa