
2008-06-23 | 11:36:00
Gertaerak
Lau pertsona atxilotu dituzte, lantegi batean erremintak eta txatarra osteagatik
Atzo arratsaldean, 15:30ak aldera, gertatu zen lapurreta
Atzemandako lagunak hesia zizaila batzuez ebakita sartu ziren enpresaren eremuan, eta kobrezko eta burdinazko materiala eta hainbat erreminta lapurtu zituzten.
Lapurreta atzo arratsaldeko hiru eta erdiak aldera egin zuten, Tolosan, antzinako enpresa batean. Udalerriko bizilagun batek Ertzaintza ohartarazi zuen; izan ere, pertsona batzuek enpresaren eremua mugatzen duen hesia zizaila batzuez ebaki zuten eta furgoneta batean barrura sartu ziren. Agenteak bertaratzen ikusi bezain laster, horietako bat menditik ihes egiten saiatu zen, baina, agenteak atzetik zituela ikusita, gelditu egin zen. Hain zuzen ere, furgonetan burdin xaflak, kobrea eta enpresan lapurtutako hainbat erreminta zituztela ikusi zuten agenteek. Hortaz, horren guztiaren aurrean, 18 eta 45 urte arteko lau gizonezkoak atxilotu zituzten, indarra erabiliz lapurreta egitea leporatuta.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
© Tolosa Herria Hedabideak S.L. - Araba etorbidea 5, atzea 20400 - TOLOSA - Tel.: 943 65 56 95
Faxa: 943 65 00 18 - E-posta: tolosaldean@tolosaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Tolosa Herria Hedabideak S.L.ko kideak: Galtzaundi Euskara Taldea
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Tolosaldeko Berriak Kultur Elkartea: 77 gizarte eragile.