
2008-06-17 | 17:55:36
Musika
Ekainari amaiera emateko, blues doinuak nagusituko dira
Film batekin emango diote hasiera aurten, Tolosandblues jaialdiari
Sanjoanak hastear badira ere, Tolosako Udalekoak hurrengo asteari begira ere ari dira dagoeneko. Izan ere, gaur goizean aurkeztu dute hilaren 26tik 28ra ospatuko den Tolosandblues jaialdia. Aurtengoa 4. edizioa izango da, eta oraingo honetan ere, Ŧtaldelanari eskerŧ prestatu dute egitaraua. Iņigo Martin arduratu da programazioaz eta jaialdia iragartzen duen kartela egiteaz berriz, Jon Gaztaņaga. Bestalde, ekimenarekin bat egin dute Ezpeleta elkartekoek eta Fronton kafetegikoek ere.
Andoni Iturzaeta kultur zinegotzia ere gaur Fnac-en izan da, ekimaren aurkezpenean, eta bere hitzetan, «Udalaren asmoa da orain arte, lau urte hauetan egindako lanari sendotasunez heustea». Hori dela eta, aurrera begira, luzera ere jarraitzea espero dutela azaldu zuen.
Oraingo honetan, berrikuntza gisa, film batekin emango diote hasiera Tolosanblues-i. Zine Klubeko emanaldien amaierak eta Tolosandblues-en hasierak bat egingo dute.
Win Wedners-en The soul of a man filma prestatu dute hilaren 26rako. Hemen, zuzendariakbluesaren munduan sakratua eta profanoa denaren artean dagoen tentsio dramatikoa erakusten du, bere hiru artista gogokoenen musika eta bizitza aztertuz: Skip James, Blind Willie Johnson eta J. B. Lenoir. Hein batean historikoa, eta beste hein batean alderdi pertsonalean sakontzailea den pelikulak musikari eskainitako bizitza horiek nolakoak izan ziren erakusten du, dokumental gisa.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
© Tolosa Herria Hedabideak S.L. - Araba etorbidea 5, atzea 20400 - TOLOSA - Tel.: 943 65 56 95
Faxa: 943 65 00 18 - E-posta: tolosaldean@tolosaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Tolosa Herria Hedabideak S.L.ko kideak: Galtzaundi Euskara Taldea
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Tolosaldeko Berriak Kultur Elkartea: 77 gizarte eragile.