
2008-06-04 | 12:04:05
Justizia
AHTren aurkako ekitaldi batean atxilotutako gaztearen epaiketan gaizki ulertuak
Epaiketa azkarra egiteko asmoz gaur agertu bada ere gaztea iragan asterako zuen zitazioa
Ordizian AHT-ren obretara egin zen martxan Ertzaintzak gazte bat atxilotu zuen maiatzaren 25ean. Gazteari "autoridadearen aurkako atentatua" leporatu diotela jakinarazi du AHT Gelditu! Elkarlanak. AHT-ren aurkako taldearen arabera Tolosan epaiketa azkarra egingo zioten gazteari. 11:00etan 20 lagun inguru epaitegiaren kanpoan elkartu dira, "AHT da delitua" ipintzen zuen pankarta batekin. Epaiketa ordea ez da egin. Elkarlaneko kideek azaldu dutenez, "Ertzaintzak zitazioa berandu eman zioten gazteari eta epaiketa azkarra iragan astean zen. Orain Durangon prozesu luzeago bati hasiera emango diote".
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
Tolosako Zuzentza Jauregian gazteari babesa emanaz elkartu dira.
© Tolosa Herria Hedabideak S.L. - Araba etorbidea 5, atzea 20400 - TOLOSA - Tel.: 943 65 56 95
Faxa: 943 65 00 18 - E-posta: tolosaldean@tolosaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Tolosa Herria Hedabideak S.L.ko kideak: Galtzaundi Euskara Taldea
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Tolosaldeko Berriak Kultur Elkartea: 77 gizarte eragile.