
2008-05-13 | 13:17:40
Politika
Kartzela zigorra eskatu dute Belauntzako zinegotzi ohi batentzat UEMAren bilera batera joateagatik
Sustraiak taldeko zinegotzi izan zen 2003ko hauteskundeak irabazi ondoren
Gipuzkoako Fiskaltzak urte eta erdiko kartzela zigorra eskatu du Belauntzako alkateorde izandako batentzat, 2006an Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko (Uema) batzar batera "ordezkari izan gabe azaldu eta botoa emateagatik". 2003-2007 legealdian Sustraiak herri plataformako hautetsia izan zen hura.
Hain zuzen, Sustraiak-ek irabazi zituen 2003ko udal hauteskundeak Belauntzan, baina hilabete batzuetara EAJ-EAk eta Erroizpe herri plataformak kendu egin zioten.
Fiskaltzaren arabera, Belauntzako hautetsi hark parte hartu eta botoa eman zuen Uemak 2004ko urriaren 16an Zestoan (Gipuzkoa) egindako batzarrean, "nahiz eta jakin bazekien Udalak 2004ko otsailetik beste bi ordezkari izendatu zituela Uemarako eta berak ez zeukala ardura hori".
2008-05-13
Kaixo! barkatu baina titularra osoa ez duzue jarri eta ez da ongi ulertzen!!!!
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
© Tolosa Herria Hedabideak S.L. - Araba etorbidea 5, atzea 20400 - TOLOSA - Tel.: 943 65 56 95
Faxa: 943 65 00 18 - E-posta: tolosaldean@tolosaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Tolosa Herria Hedabideak S.L.ko kideak: Galtzaundi Euskara Taldea
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Tolosaldeko Berriak Kultur Elkartea: 77 gizarte eragile.