Edukira joan

Tolosaldeko Hitza

Tolosaldea eta Leitzaldea
2009ko urtarrilak 10, Larunbata

Harpidetu zaitez!

2008-05-12 | 15:57:53

Gizartea

Txapin festa ospatuko da larunbatean Tolosan

Gazteek 'kalea hartuko dute' jai handi honetan

Tolosako gazteek, "ekimen propio eta herrikoiak egiteko dituzten eragozpenak ikusita", herriko gazte orori kaleak hartzeko deialdia luzatu dute. Horretarako festa bat antolatu dute, 'Txapin festa' hain zuzen ere. Ekimenaren helburua "gazteek kalea bere egin eta aldi berean, elkarren arteko harremanak sendotzea da".

Antolatutako ekimenen baitan, 11:00etan, Berazubiko gazte lokaletatik abiatuta, poteoa egingo dute hiriko gainontzeko lonja eta lokaletatik pasatuz. Gainera, hori, trikitilarien laguntzarekin egingo dute, baita, dultzainero eta Mulambo perkusio taldearekin ere. 14:30ean gazte bazkaria izango da Abastosen, bertako produktuekin. Ekitaldi hau Akuilu, gazte baserritarren elkartearen laguntzarekin egin dute. Jarraian, herri jolasak eta herri kirolak egingo dituzte gazteen artean. Honetarako, Xiba-ren laguntza izango dute. Azkenik, eguna borobiltzeko, kontzertuak izango dira 19:00etatik aurrera, herriko taldeen eskutik. Honenbestez, Abastosen entzungai izango dira: Laket, Homo Demens, Desordutan, In the kitchen eta DJ Aizpun.

 

Jasotako erantzunak:

3

2008-05-13

egia da herriko gazteen hartu emana galtzen joan dela azken urteotan baina komentario horiek egin baino lehenago autokritika egitea ere ondo dago. beti denataz kexatzen garela baina ez dugu alternatibarik bilatzen.txapin festa hau aitzaki politta dirudi.ea ondo ateratzen den.baina espero ez izatea urteroko festa bat gehiego.urtean zehar gazte hauen harremanak sendotzeko ea gauza gehiago antolatzen diren.ez du festarik izan behar.urtean behin festa egitea ondo baina urtean zehar gaia landu beharko zela uste dut.berriz diotsut, ea lanbat hontako ondo ateratzen den eta harremanak sendotzeko atea bat bihurtzen den

2

2008-05-13

inguruko ezagun guztiei eman behar diogu honen berri, gero eta jende gehiago joan hobe!! baino azkar!!

1

2008-05-12

Azkenean! izugarri pozten nau albisteak, Azken urteetan autista koadrila piloa ikusten da tolosan, bakoitza ezagutzen duenarekin bakarrik ibiltzen da eta itxi itxiak dirudite koadrila guztiak. oi aspertua! Herri giro hori galdua dauka, koadrila arteko harremana garratzitsua eta era berean oso polita da, denok elkarrekin festan hasiera ea emateieun!

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Tolosa Herria Hedabideak S.L. - Araba etorbidea 5, atzea 20400 - TOLOSA - Tel.: 943 65 56 95
Faxa: 943 65 00 18 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Tolosa Herria Hedabideak S.L.ko kideak: Galtzaundi Euskara Taldea
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Tolosaldeko Berriak Kultur Elkartea: 77 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa