
Tolosa
2008-12-12 | 15:35:14
Enpresa Ekimen Berritzaileak Sortzeko 2. Lehiaketa antolatu dute
Tolosaldea Garatzenek Mondragon Korporazioarekin lankidetzan; 24.000 euroko saria izango da
Tolosaldea Garatzen eskualdeko garapen agentziak, Mondragon Korporazioarekin elkarlanean, Enpresa Ekimen Berritzaileak Sortzeko 2. Lehiaketa antolatu du, «aldaketa teknologikoa, berriztapenaren kultura eta jarduera ekonomiko berrien sustapena bultzatzeko egiten duen jardunaren baitan». Pasa den urtean ekin zioten bideari jarraipena emango diote, beraz, helburu bera ardatz dutela, hau da, «izaera berritzailea edota teknologikoa duten enpresa ekimen berriak sustatzea».
ALEGIA
2008-12-12 | 11:03:42
Istripu ugari izan dira N-1 errepidean
Alegia eta Villabona parean izan dira horietako bi, Irunerako bidean
Goizeko 8:00etan edo istripu ugari izan dira N-1 errepidean Irunerako bidean; Alegia eta Villabonataz gain, Ordizia, Andoain eta Itsasondon ere izan dira istripuak. Gasteizerako bidean ere izan da arazorik; 7:30ak inguruan hiru autoen eta kamioi baten arteko talka izan da eta auto-ilarak izan dira. Istripuetan ez da zauriturik izan eta une honetan ez dago inongo arazorik aipatu bideetan ibiltzeko.
Tolosa
2008-12-11 | 17:26:14
Egitarau oparoa antolatu du Ereite elkarteak Etorkinen Egunaren harira
III. Jardunaldiak dira aurtengoak eta etzi hasi eta hilaren 20a arte irungo dute
Hilaren 18an Etorkinaren Eguna da eta Ereite Elkarte Multikulturalak III. Jardunaldiak antolatu ditu. Etzi hasi eta hilaren 20a arte iraungo dute ekitaldiek. II. Adiskidetasunaren Txapelketa, Dauri Alcala margolariaren 'Dibertsitateak' erakusketa, Abdoulaye Gueye abokatuaren hitzaldia atzerritar legearen inguruan, zine forum proiekzioa '14 kilometros' filmarekin, ipuin kontalaria, Ipuinartean sormen tailerrak eta munduko musika jarriko duten DJ-ak dira antolatutakoak.
TOLOSA
2008-12-11 | 17:17:05
Bide Ertzean talde tolosarrak ere izango du zuzenekoa
Bide Ertzeanen ibilbide oparoan zehar egindako kantuen errepaso modukoa egingo dute Leidorren urtarrilaren 16an. Zuzenekoa CDan kaleratuko dute datorren urtean eta ondoren, DVD bat ere kaleratuko dute; dokumental baten antzekoa izango dena.
TOLOSA
2008-12-11 | 12:22:44
Biala astelehenetik aurrera bi noranzkoa izango da
Bertan dauden aparkalekuak kendu egingo dituzte eta Rondillan 50 berri egingo dituzte, kolektoreko obrek irauten duten bitartean
Neurri berri hau "batez ere segurtasunarengatik hartu dugu", adierazi du Tolosako Udalak prentsaurrekoan. "N-1 errepidea hartu behar da askotan Tolosan sartzeko", eta honen aurrean bi soluzio eman dituzte: bata, Rondilla kalean egokituko dituzten TAOko 50 aparkalekuak (eskuin aldean) eta bestea Jon Andoni Irazusta (Biala) bi noranzkoa izatea. Horrez gain, "Tolosako merkataritzaren mesederako izango dira soluzio hauek, Bialeko aparkalekuak kendu ostean".
LEITZA
2008-12-11 | 10:59:06
Basquepensiones Txapelketan Barriolak eta Bengoetxea VI.ak hartuko dute parte
Larunbatean Oinatz Bengoetxea Gonzalezen kontra ariko da
Txapelketa larunbat honetan hasiko da Iruñean Bengoetxea VI.a eta Gonzalezen arteko partiduarekin, eta telebistan ikusi ahal izango da. Neurketa honen irabazleak Martinez Irujorekin jokatuko du finalerdian. Igandean Eibarren Olaizola I.a eta Barriola aurrez aurre izango dira final laurdenetako bigarren kanporaketan. Lehia hau telebistan ere ikusi ahal izango da. Irabazleak Olaizola II.arekin neurtuko ditu indarrak. Finala hilaren 27an izango da zehazteke den pilotalekuan.
BALIARRAIN
2008-12-09 | 16:10:27
Ibiur urtegia, urez betetzeko prest
Gipuzkoako Ur Kontsortzioak urtegiaren nondik norakoak azaldu ditu
Ibiurren bidez, Tolosaldeko herriek kalitatezko ura jasoko dute etxeetan. Aurkezpenean Tolosaldeko hainbat herrietako alkate eta zinegotziak izan dira. Bertan ere, Ibiurrek egingo dituen mesedeak azaldu dituzte.
TOLOSA
2008-12-09 | 12:10:58
Tolosa UEMAn sartzea proposatuko du Aralarrek
Alderdiak mozio bat aurkeztuko du, baita beste hainbat herritan ere.
Aretxabaleta, Elgeta, Deba, Zarautz eta Zumaia dira beste herriak. Gaur egun, horiek dira UEMAn sartzeko baldintzak betetzen dituzten eta Aralarrek ordezkaritza daukan udalerriak.
Erakusketak
'Basoa'
TOLOSA, Aranburu Jauregia - 2008-12-18
Deialdiak
Sahararako janari bilketa
Aukeratu Herria, - 2008-12-18
© Tolosa Herria Hedabideak S.L. - Araba etorbidea 5, atzea 20400 - TOLOSA - Tel.: 943 65 56 95
Faxa: 943 65 00 18 - E-posta: tolosaldean@tolosaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Tolosa Herria Hedabideak S.L.ko kideak: Galtzaundi Euskara Taldea
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Tolosaldeko Berriak Kultur Elkartea: 77 gizarte eragile.